Irati Anda
Irati Anda Villanueva (Gasteiz, Araba, 1982ko abenduaren 25a) euskal eskalatzailea eta bertsolaria da. Eskalatzaileen entrenatzailea ere bada.[1]
Irati Anda | |
---|---|
(2016) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Vitoria-Gasteiz, 1982ko abenduaren 25a (41 urte) |
Herrialdea | Araba, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | arroka-eskalatzailea, bertsolaria eta aurkezlea |
Biografia
aldatuJarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientziatan lizentziaduna da.
Eskalada
aldatuHamar urterekin ikastolako mendi taldean izena eman zuen, baina urte batzuk geroago eskaladara pasatu zen. Eskaladan garaipen handiak lortu ditu, besteak beste, Euskadiko eta Espainiako Zailtasun Eskalada Txapelketak. Munduko onenekin ibili zen lehian. Eskumuturrean izandako lesio bat zela medio, 2015ean lehiaketak uztea erabaki zuen. 2010ean hasi zen lehen eskalatzaileak entrenatzen.
Palmaresa
aldatuBertsolaritza
aldatuBertsolaria ere bada Irati eta Arabako Bertsolari Txapelketan ohiko partehartzailea da.[7]. 1999 urtean Arabako Eskolarteko txapelketa jokatu eta Euskal Herriko txapelketara sailkatu zen.
Telebista
aldatuTelebistan aurkezle lanetan ere aritu da 2016 eta 2017 urteen artean. Gailurra saioaren lau denboralditan aritu zen: Gailurra eta Gailurra neguan Andoni Aizpururekin batera. Gailurra Xtremen Ibon Gaztañazpirekin eta Gailurra martxanen berriro Andonirekin.
2018an berriz, Gure kasa saioan aritu zen kolaboratzaile gisa.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Ugartemendia, Unai. «Urteetan ikasitakoa praktikan jartzen» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-03-23).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Irati Anda y Gorka Karapeto campeones de Euskadi de escalada de dificultad» Desnivel.com 2007-11-26 (Noiz kontsultatua: 2020-03-14).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Javi Cano e Irati Anda, campeones de España de Escalada de Dificultad 2015» Desnivel.com 2015-05-25 (Noiz kontsultatua: 2020-03-14).
- ↑ Ramón Julián e Irati Anda ganan la Copa. , https://www.gijon.es/noticias/show/23853-ramon-julian-e-irati-anda-ganan-la-copa or..
- ↑ (Gaztelaniaz) «Irati Anda: “Ya no me motiva tanto dedicar todo mi tiempo a la escalada”» Desnivel.com 2015-04-29 (Noiz kontsultatua: 2020-03-14).
- ↑ «Kirolerako zaletasuna betidanik izan du - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2019-11-05).
- ↑ Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa – Bertsozale. Irati Anda - Biografiak - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea. (Noiz kontsultatua: 2017-08-14).
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |