Ireki menu nagusia

William Anthony "Tony" Parker, Jr. (Brujas, 1982ko maiatzaren 17a - ) frantziar-estatubatuar saskibaloi jokalaria izan da, antolatzaile moduan zebilena. Frantziako inoizko jokalari hoberenen artean dago.

Tony Parker
Tony Parker 2011-01.jpg
Bizitza
Jaiotza Brujas1982ko maiatzaren 17a (37 urte)
Herrialdea  Frantzia
Familia
Aita Tony Parker, Sr.
Ezkontidea(k) Eva Longoria  (2007 -  2011)
Hezkuntza
Heziketa INSEP Itzuli
Jarduerak
Jarduerak saskibaloi jokalaria eta irrati-esataria
Ibilbidea
Taldeak Urteak Pos Zbk
San Antonio Spurs-
ASVEL Lyon-Villeurbanne-
Paris Basket Racing Itzuli-
Draft NBA San Antonio Spurs
 
Posizio edo espezialitatea antolatzailea
Kirol zenbakia 9
Pisua 81,0 kilogramo
Altuera 1,88±0,01 metro
Enplegatzailea(k) San Antonio Spurs
Jasotako sariak
IMDb nm0662680
www.tp9.net

2007an NBAren final bateko MVP izateko lehenengo europar bilakatu zen. Lau aldiz irabazi du NBAko txapelketa Spursekin, eta 6 aldiz jokatu du All Star-ean. Selekzioarekin, Europako txapelduna izan zen 2013an.

TaldeakAldatu

 
Parker baloiarekin 2007-08ko denboraldian.

NBAnAldatu

San Antonio Spursekin lau aldiz irabazi zuen NBAko txapelketa: 2003, 2005, 2007 (Finaleko MVPa) eta 2014an. Talde horretan jokatu zuen bere AEBetako ibilbide ia osoan, Hornetsen egindako urtea kenduta. 1.254 partida jokatu zuen guztira, 15.5 puntu sartuz eta 5.6 asistentzia batez beste.

NBA All-Star Gamean sei aldiz jokatu zuen (2006, 2007, 2009, 2012–2014) bestela.

SelekzioanAldatu

 
Selekzioarekin 2011n.

2000 eta 2016 artean 181 aldiz parte hartu zuen Frantziako selekzioan, eta batez beste 15.1 puntu sartu zituen.

2013an izan zen EuroBasketeko txapelduna taldearekin, eta MVP izendatu zuten. 2005 eta 2015ean brontzea lortu zuen txapelketa berean, eta 2011an zilarra.

Kanpo loturakAldatu