Maider Segurola Dorronsoro

Lasarte-Oriako kazetaria
Maider Segurola» orritik birbideratua)

Maider Segurola Dorronsoro (Lasarte-Oria, Gipuzkoa, 1982a) gipuzkoar kazetaria da, batez ere irratian lan egin duena.[1] Euskadi Irratiko goizeko Faktoria magazina aurkezten du.[2]

Maider Segurola Dorronsoro

Bizitza
JaiotzaLasarte-Oria, 1982 (41/42 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakkazetaria eta irrati-esataria

Biografia aldatu

Euskadi irratia sortu zen urte berekoa da Maider Segurola, 1982koa.[2] Telebistan hainbat lan egin ditu Maider Segurolak, esate baterako Julian Iantzirekin hainbat musika emanaldiren aurkezlea izan zen.[3][4] Hala ere irratian egindako lanarengatik da ezaguna.

2009an Gaztean hasi zen irrati esatari[2][5] eta ondoren Euskadi Irratira egin zuen salto Mezularia saioarekin.[6] 2013an Hiri Gorrian irratsaioaren gidaria izan zen, hasieran Xabi Larrazabalekin eta ondoren Lander Eizagirrerekin. Bost denboraldi egin zituen bertan, entzuleei lana egin bitartean, konpainia egiten.[7] 2018an HAMAIKA ENTZUTEKO! IV. Irrati-piezen lehiaketako sari nagusia irabazi zuen Landerrekin batera, “Hiriko oihartzunak” lanagatik[8].

Faktoria Magazine[9] eta Baipasa[10] irratsaioetako kolaboratzailea izan da.

Euskadi irratiak azken urteetan entzule datu onak dituela-eta, Maiderren zera esan du:[2]

Mikrofono aurrean jarri izan naizen bakoitzean gauzak ondo egin behar direla pentsatzen dut. Badakigu irratia goizez gehiago entzuten dela, baina, saioa egitean, entzulea, zu, hura, bestea, izaten dugu buruan. Entzuleria ez da masa bat, eta pertsona bat irudikatzen dut. Horregatik saiatzen gara saio ahalik eta pluralena egiten.[2]

Faktoria aldatu

Maider Segurolak bi urte ziharduen Faktoria saioko lantaldean, Manu Etxezortu buru zela.[2] 2022an Euskarazko irrati publikoak 40 urte betetzear zituen, azaroaren 23an hain zuzen. Etxezortu, urteurrena zela eta, Faktoria utzi eta Beste 40 urtean izeneko irratsaio berria egiten hasi zen era guztietako protagonistekin hitz eginda, hamarkada hauetako gertakizunak errepasatuta, eta euskal gizarteak urteotan izan duen eraldaketa aztertuta.[11]

2022ko irailaren 12an alaia, baikorra eta jenioduna den Maider Egurrolak[12] 2022-2023 denboraldiko Faktoria saioko gidaritza hartu zuen, astelehenetik ostiralera eta 10:00etatik 13:00etara. Goizeko saioa izatean agenda jarraitzen dute, zenbait gai lantzen dute eta gonbidatuak lehen lerroan dauden pertsonak izaten dira.[2]

Lantaldea anitza izatea (elkarrengandik ezberdinak, interes ezberdinekin eta adin ezberdinekoak) ona da ondokoengandik ikasteko, lan egiteko modu ezberdinak sortzeko eta magazin batek behar dituen ertz guztietara heltzeko. Hiru orduko saioa denez, bigarren orduan gaiak jorratzeko astia hartzen dute.[2]

Faktorian zuzenean musika entzuteko aukera ere izaten da.

Irratia hedabide bizia da, eta halakoak oso gustura hartzen ditugu. Teknikarien lana nabarmendu nahi nuke. Haien prestutasunari eta konplizitateari esker egin ditzakegu zuzeneko musika emanaldiak, toki aldrebesenetako konexioak eta gonbidatua lanean ari dela egindako elkarrizketak.[2] Maider Segurola

Sariak aldatu

  • 2018an HAMAIKA ENTZUTEKO! lehiaketa irabazi zuen Lander Eizagirrerekin batera, Hiriko ohiartzunak lanarekin.

Erreferentziak aldatu

  1. «"Osagaiekin jolasean, istorio bat osatzen dut" - Lasarte-oria» Txintxarri.eus (Noiz kontsultatua: 2021-01-06).
  2. a b c d e f g h i Urkizu, Urtzi. ««Entzuleria ez da masa bat, eta pertsona bat irudikatzen dut»» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-11-27).
  3. «Igandean emango dute Kupelaren erromeria ETBn» Goierriko Hitza 2012-07-03 (Noiz kontsultatua: 2021-01-06).
  4. (Gaztelaniaz) «La segunda parte del espectáculo 'Mexikotik Kantari', en ETB-1» Euskal Irrati Telebista (Noiz kontsultatua: 2021-01-06).
  5. (Gaztelaniaz) «EiTB celebra con una gala el 20º aniversario de Miramón» FormulaTV (Noiz kontsultatua: 2021-01-06).
  6. «Maider Segurola: "Hiritik, hirira begira eta hiritarrendako egingo dugu saioa" - Debagoiena» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2021-01-06).
  7. Euskadi Irratiko hiru esatariren bizipenak, Ilaski Serranorekin. (Noiz kontsultatua: 2022-11-27).
  8. gaztezulo. «Maider Segurola eta Lander Eizagirre, Hamaika Entzuteko! irrati-piezen irabazleak» Gaztezulo (Noiz kontsultatua: 2021-01-06).
  9. Urkizu, Urtzi. «Iñaki Guridik gidatuko du 'Albiste Faktoria' astelehenetik aurrera» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-01-06).[Betiko hautsitako esteka]
  10. «'Baipasa' saioak beteko ditu Euskadi Irratiko arratsaldeak, gaurtik aurrera» EITB Euskal Irrati Telebista 2019-12-13 (Noiz kontsultatua: 2021-01-06).
  11. Urkizu, Urtzi. «Maider Segurolak aurkeztuko du Euskadi Irratiko 'Faktoria' magazina» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-11-27).
  12. all_powerful_Oz. «Maider Segurola: "Ondo prestatzen dut espinakotiropitakia jaki greziarra"» Gaztezulo (Noiz kontsultatua: 2022-11-27).

Kanpo estekak aldatu