Hasier Larretxea

euskal idazlea

Hasier Larretxea (Arraioz, Nafarroa Garaia, 1982ko martxoaren 22a) euskal idazlea da. Poesian nabarmendu da.

Hasier Larretxea

Bizitza
JaiotzaArraioz1982ko martxoaren 22a (42 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta poeta
Lantokia(k)Euskal Autonomia Erkidegoa

Literaturaren Zubitegia: 686

Bizitza aldatu

Donato Larretxea aizkolariaren iloba eta Patxi Larretxea herri kirolariaren semea izaki, familiak Hasier ere herri kiroletan aritzera bultzatu zuen, baina Hasierrek presioari aurre egin zion. Madrila ihes egiteko beharra sentitu zuen 2006an, 24 urte zituela; homosexuala izateagatik Baztan bere jaioterrian arazorik izan ez zuen arren, LGBT eskubideen aldeko militantziak nekatu zuen, eta Madrila jo zuen, anonimotasunera, bere baitakoak lantzearren eta idaztearren. Geroztik han bizi da.[1]

Geroago, 2016an hainbat poesia-errezital antolatu zituen hainbat hiritan (Donostia, Iruñea, Madril, Bartzelona, Zaragoza...). Hasier poesiak irakurtzen ditu euskaraz eta erdaraz, eta aldi berean gurasoek egurra mozten dute poesiaren erritmoari lagunduz. Errekontziliazioa islatu nahi dute ekitaldi horietan, familia barrukoa eta kolektiboa.[2]

Lanak aldatu

  • Eguraldi lainotsua (2001), Iruñea hiriko lehen poesia saria.
  • Azkenaldian (2002), Nafarroako Unibertsitate Publikoko lehen poesia saria.
  • Bazaudete? (2004, Metaziri). Elizondo, Baiona, Iruñea, Andoain eta Gasteizen ikuskizunak errezitaldiak eskaini ditu.
  • Azken bala (2007),[3] Nafarroako Gaztediaren Institutuak antolaturik Artista Gazteendako literatur lehiaketan saritua, Point de Lunettes Sevillako argitaletxeak edizio elebidunean karrikaratua 2008an. Gaztelaniazko itzulpena Angel Errok egina da.
  • Atakak (2011). Poesia liburua.[4] "Bertakoa ezagutzen duen begirada bat da, urruntasunetik; barnean nituen bizipenak, esperientziak, paisaiak. Bada landa eremuko bizitzari, usaindutako horri egindako gorazarre egite bat, omenaldi bat".[5]
  • Barreras​ (2013, La Garúa).[6]
  • Larremotzetik (2014, Erein). Memoria liburua.
  • Niebla Fronteriza​ (2015, El Gaviero)[7] Urte horretako 10 poesia-libururik onenen artean aukeratu zuen "El Cultural" blogak.[8]
  • Pulgarcito (2016, Alkibia) Ipuina.[9]
  • De un nuevo paisaje (2016, Stendhal Books).[10]
  • Meridianos de tierra (2017, Harpo Libros).[11]
  • El lenguaje de los bosques (2018, Espasa). Narrativa.[12]
  • Hijos del peligro (2023, Candaya).

Sariak aldatu

  • Nafarroako idazle gazteendako "Francisco Ynduráin" saria lortu zuen 2008an.
  • Iruñea hiriko literatur lehiaketan poesia modalitatean, 2001. Eguraldi lainotsua (Pamiela, 2001)

Erreferentziak aldatu

  1. Edu LARTZAGUREN: «Hasier Larretxea, idazlea: "Aitak errieta egiten zidan liburuak erosteagatik"»[Betiko hautsitako esteka], Berria, 2014-06-04.
  2. (Gaztelaniaz) Molino, Sergio del. (2016-11-20). «Reconciliación familiar con el hacha y el verso» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2018-09-02).
  3. 1982-, Larretxea Arraiozen, Hasier,. (2008). Azken bala = La última bala. (Ed. bilingüe. argitaraldia) Point de Lunettes ISBN 9788496508255. PMC 430525708. (Noiz kontsultatua: 2018-09-02).
  4. (1982-), Larretxea, Hasier. ([2011]). Atakak. (1. argit. argitaraldia) Alberdania ISBN 9788498682847. PMC 863182651. (Noiz kontsultatua: 2018-09-02).
  5. Alustiza, Maite. (2011). «Sustraiek bizirik diraute» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-09-02).
  6. 1982-, Larretxea, Hasier. (2013). Barreras. (1ª ed. argitaraldia) La Garúa Libros ISBN 9788494057540. PMC 871811797. (Noiz kontsultatua: 2018-09-02).
  7. 1982-, Larretxea, Hasier,. Niebla fronteriza. (Primera edición. argitaraldia) ISBN 9788415048237. PMC 903904201. (Noiz kontsultatua: 2018-09-02).
  8. (Gaztelaniaz) «Los mejores libros de poesía de 2015 | Rima interna» www.elcultural.com (Noiz kontsultatua: 2018-09-02).
  9. 1982-, Larretxea, Hasier,. Pulgarcito. (Primera edición. argitaraldia) ISBN 9788494466915. PMC 945384021. (Noiz kontsultatua: 2018-09-02).
  10. 1982-, Larretxea, Hasier. (imp. 2016). De un nuevo paisaje. (1ª ed. argitaraldia) Stendhal Books ISBN 9788460840060. PMC 960401274. (Noiz kontsultatua: 2018-09-02).
  11. Hasier,, Larretxea,. Meridianos de tierra. ISBN 9788494539954. PMC 1002641129. (Noiz kontsultatua: 2018-09-02).
  12. 1982-, Larretxea, Hasier,. (2018). El lenguaje de los bosques. Espasa ISBN 9788467051667. PMC 1028530698. (Noiz kontsultatua: 2018-09-02).

Kanpo estekak aldatu