Gorka Julio

informatikari, irakasle, kooperatibista eta gizarte-ekintzailea

Gorka Julio Hurtado (Andoain, Gipuzkoa, 1982) informatikari software-garatzailea da, baita irakaslea, kolaboratzailea hainbat hedabidetan eta zenbait elkarte solidarioko kidea ere.[1]

Gorka Julio

Bizitza
JaiotzaAndoain, 1982 (41/42 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Donostiako Informatika Fakultatea
Kataluniako Unibertsitate Irekia
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakinformatikaria
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea
Mondragon Unibertsitatea
KidetzaUdako Euskal Unibertsitatea
Talaios Kooperatiba

Mastodon: teketen@mastodon.eus Inguma: gorka-julio-hurtado

Informatikaria

aldatu

Informatika ikasi zuen EHUko Donostiako Informatika Fakultatean, eta gero Software libreko masterra, Software libre inguruneetako informazio sistemen zuzendaritza alorrean, egin zuen Kataluniako Unibertsitate Irekian (UOC).

Web garapenarekin, sare sozialekin, e-learningarekin edo partaidetza tresna digitalekin erlazionatutako hainbat egitasmo ere sustatu ditu.

Irakaslea unibertsitatean

aldatu

Irakasle izan da EHUko Irakasleen Eskolan,[2]Mondragon Unibertsitateko Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza graduan (LEINN),[3][4] eta UEU eta EHUren artean antolatzen duten "IKTak eta konpetentzia digitalak hezkuntzan" on-line gradundokoan.[5][6]

Jendartea eta teknologia uztartzen

aldatu

Aholkularitza teknologiko, ekonomiko eta soziala eskaintzen dituen Talaioskoop enpresa kooperatiboko bazkidea da hasieratik.[7][8] Era berean, kidea da Koop57 EH finantza-zerbitzu etiko eta solidarioan, baita Ekonomia Sozial eta Eraldatzailea Saretzen aritzen den Olatukoop sarean ere.[5][9]

 
Gorka Julio Durangoko Azokan teknologiaz berak antolatzen duen Kabia txokoan.

Durangoko Azokan Kabia txokoa antolatzen du urtean zehar IKTan esanguratsu izan diren ekarpen eta eztabaidak jasotzeko.[10]

UEUkidea

aldatu

Formazioaren alorrean, informatikan azaltzen diren tresna, kontzeptu eta joera sortu berriak goiz ezagutu ohi dituenez horietaz hainbat ikastaro eta hitzaldi eman izan ditu Udako Euskal Unibertsitateko ikastaroetan eta Informatikari Euskaldunen Bilkuretan. Besteak beste, hauexek:[11]

Kolaboratzailea hedabideetan

aldatu

Jendartea eta teknologia uztartzea bere pasioa dela, aspalditik hainbat hedabidetan parte hartzen du maiztasuna handiarekin.

  • 2011tik idazten du astero Irlen sarea zutabea berria egunkarian.[12]
  • Euskadi Irratiko Amarauna saioko kolaboratzailea ere izaten da.[13]
  • 2014 eta 2017 urteen artean 14 artikulu idatzi zituen Jakin aldizkariko Telepolis atalean.[7]

Sariak

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. «Gorka Julio: "Internet gune libreenetakoa da, eta mantendu egin behar dugu" • ZUZEU» ZUZEU 2013-06-06 (Noiz kontsultatua: 2020-02-12).
  2. Fernandez Roman, Urko; Perurena, Nere Amenabar; Hurtado, Gorka Julio; Quintian, Mikel Iruskieta. (2017). Jendartea eta hezkuntza, teknologien aukerak eta arriskuak. (Noiz kontsultatua: 2020-02-11).
  3. «Azaroan, KoopFabrikako saio irekiak Eskoriatzako campusean - Berriak - Mondragon Unibertsitatea» www.mondragon.edu (Noiz kontsultatua: 2020-02-11).
  4. «Komunikaldia 2010: La televisión en Internet - Archivo - Mondragon Unibertsitatea» www.mondragon.edu (Noiz kontsultatua: 2020-02-11).
  5. a b hezikt. (2019-11-21). «“IKTak eta konpetentzia digitalak hezkuntzan” liburua kalean da!» IKTak eta konpetentzia digitalak hezkuntzan (Noiz kontsultatua: 2020-02-11).
  6. Julio Hurtado, Gorka. (2019). (AR) Aukerak: ahalduntze teknologikoa. (Noiz kontsultatua: 2020-02-11).
  7. a b «Gorka Julio - Jakin.eus» www.jakin.eus (Noiz kontsultatua: 2020-02-11).
  8. «Software, hardware eta eduki libreak (Beñat Irasuegi eta Gorka Julio)» Argia (Noiz kontsultatua: 2020-02-15).
  9. Gorka Julio | Artizarra. (Noiz kontsultatua: 2020-02-11).
  10. Durangoko Kabi@ gunean izango direnak, Gorka Julioren eskutik | Bilbo Hiria irratia. (Noiz kontsultatua: 2020-02-12).
  11. «Gorka Julio Hurtado :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea» www.inguma.eus (Noiz kontsultatua: 2020-02-23).
  12. «"Gorka Julio" bilaketaren emaitza. berria egunkariko bilatzailean (>400 zutabe)» Berria (berria.eus) (Noiz kontsultatua: 2020-02-11).
  13. «CODE.ORGen euskaratzeaz eta programatzen ikastearen garrantziaz» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-02-11).
  14. Ikastolen Elkartea, Bizkaia. (2012-06-03). Euskara Teknologia Berrietan. Elkarrizketak 2012ko Ibilaldian omendukoekin.. Ikastolen Elkartea (Noiz kontsultatua: 2020-02-11).
  15. Ibilaldia 2012 omenaldia: Euskara teknologia berrietan sartzeko aintzindariak – Hizkuntza-teknologiak. (Noiz kontsultatua: 2020-02-11).

Kanpo estekak

aldatu