Víctor Ruiz Iriarte (Madril, 1912ko apirilaren 24a-Ibidem, 1982ko urriaren 14a) idazle eta antzerkigile espainiarra, Espainiakoa gerra ondorengo eszenatokietan arrakasta handia izan zuen. Bere lanak komertzialak ziren baina garaiko eszena eskasari duintasuna eman zion. Telebistarako ere lan egin zuen.[1]

Víctor Ruiz Iriarte
Bizitza
JaiotzaMadril1912ko apirilaren 24a
Herrialdea Espainia
HeriotzaMadril1982ko urriaren 14a (70 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea, gidoilaria eta antzerkigilea
Genero artistikoadramaturgia

Biografia aldatu

Familia Chamberí auzoan bizi zen. Aita eskultore lana egiten zuen; gurasoen jatorria Aragoian zegoen. Hasieran idazleari margolaritzak erakartzen bazion, laster literatura munduan sartu zen. 30. hamarkadan bere ideologia errepublikaren aldekoa zen. Espainiako Gerra ondoren kritiko literario gisa hedabide desberdinetan lan egin zuen: El Sol, ABC, Informaciones, Madrid, La Estafeta Literaria. Bere lehen antzerki lana 1943an taularatu zen, Un día de gloria, Teatro Español Universitario (TEU) taldearen eskutik. 1944an El puente de los suicidas estreinatu zuen eta horrekin kritikaren onarpena lortu zuen. 1946an Academia del amor antzezlanarekin Real Academia Españolaren Piquer Saria lortu zuen. Arrakasta hau ulertzeko garaiko antzerkiaren egoera ikusi behar da, egile asko erbesteratuta edo zentsuratuta baitzeuden. Une horretatik aurrera bere lan guztiek arrakasta izan zuten, normalean komedia tonu atsegina erabiliz. Horregatik, frankismoak bere lana zaindu zuela esan daiteke.

Espainiako Telebistan saio desberdinetan lagundu zuen: La Pequeña Comedia (1966-1968), Juego para niños (1970), Buenas noches, señores (1972), El señor Villanueva y su gente (1979) non Ismael Merlok eta Lola Herrera lan egiten zuten. Bere antzezlan asko, bestetik, Estudio 1 saioan antzeztu ziren. 1969 eta 1974 artean SGAEren presidentea izan zen.

1982an hil egin zen.[2]

Obra aukeratua aldatu

  • Un día de gloria (1943).
  • El puente de los suicidas (1944).
  • Don Juan se ha puesto triste (1945).
  • Yo soy el dueño (1945).
  • Academia de amor (1946).
  • El cielo está cerca (1947).
  • El aprendiz de amante (1947).
  • La señora, sus ángeles y el diablo (1947).
  • Los pájaros ciegos (1948).
  • Las mujeres decentes (1949).
  • El gran minué (1950).
  • El landó de seis caballos (1950).
  • Cuando ella es la otra (1951).
  • La soletera rebelde (1952).
  • Juego de niños (1952).
  • El pobrecito embustero (1953).
  • El café de las flores (1953).
  • La cena de los tres reyes (1954).
  • Usted no es peligrosa (1954).
  • La guerra empieza en Cuba (1955).
  • La vida privada de mamá (1956).
  • Esta Noche es la Víspera (1958).
  • Tengo un millón (1960).
  • De París viene mamá (1960).
  • El carrusel (1964).
  • Un paraguas bajo la lluvia (1965)
  • La señora recibe una carta (1967).
  • La muchacha del sombrerito rosa (1967).
  • Primavera en la Plaza de París (1968).
  • Historia de un adulterio (1969).
  • Buenas noches, Sabina (1975).

Sariak aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu