Eswatini

Afrikako estatua
Swazilandia» orritik birbideratua)

Eswatini[1] (izen ofiziala: Eswatiniko Erresuma; swazieraz: Umbuso weSwatini), 2018ra arte Swazilandia[2][3][4], kostarik gabeko Afrikako hegoaldeko herrialde bat da. Ipar, hego eta mendebaldean, Hegoafrika mugakide du, eta ekialdean, Mozambike. 200 km ditu iparraldetik hegoaldera eta 130 km hegoaldetik mendebaldera: hori dela eta, Afrikako herrialderik txikienetako bat da. Hala ere, askotariko klima eta topografia ditu, mendi freskoetatik veld bero eta lehorrera.

Eswatiniko Erresuma
Umbuso weSwatini
Kingdom of Eswatini
Ereserkia: Nkulunkulu Mnikati wetibusiso temaSwati (en) Itzuli
Goiburua: Siyinqaba
("Geu gara gotorlekua")

Eswatiniko bandera

coat of arms of Eswatini (en) Itzuli
Geografia
HiriburuaLobamba eta Mbabane
26°26′47″S 31°12′23″E
Azalera17.364 km² (157.)
Punturik altuenaEmlembe (en) Itzuli (1,862 m)
Punturik sakonenaMaputo River (en) Itzuli (21 m)
KontinenteaAfrika
MugakideakHegoafrika eta Mozambike
Administrazioa
Gobernu-sistemamonarkia absolutu
Eswatiniko erregeaMswati III.a
Prime Minister of Eswatini (en) ItzuliRussell Dlamini (en) Itzuli
LegebiltzarraParliament of Eswatini (en) Itzuli
Harreman diplomatikoak Ikusi mapa Wikidatan
Zeren kide
Demografia
Biztanleria1.093.238 (2017) (154.)
−54.892 (2019)
Dentsitatea62,96 bizt/km² (135.)
Hizkuntza ofizialak
Erabilitako hizkuntzak
Ezkontzeko adinagenero guztiak: 21
Emankortasun-tasa3,266 (2014)
Eskolaratu gabeko umeak70.951 (2014)
Bizi-itxaropena57,754 (2016)
Giniren koefizientea54,6 (2016)
Giza garapen indizea0,597 (2021)
Ekonomia
BPG nominala4.408.564.260 $ (2017)
687.914.885,42488 (2016)
BPG per capita3.242 $ (2017)
400 (2016)
BPG erosketa botere paritarioa11.839.273.263 nazioarteko dolar (2017)
434.458.549 (2016)
BPG per capita EAPn8.659,162 nazioarteko dolar (2017)
167,738 (2016)
BPGaren hazkuntza erreala−0,4 % (2016)
Erreserbak563.119.751 $ (2017)
−1.194.267 (2016)
Inflazioa9 % (2016)
4,1 (2015)
Historia
Sorrera data: 1968ko irailaren 6a
Bestelako informazioa
Aurrezenbakia+268
ISO 3166-1 alpha-2SZ
ISO 3166-1 alpha-3SWZ
Ordu eremua
Elektrizitatea230 V. 50 Hz.BS 546 (en) Itzuli
Internet domeinua.sz
gov.sz

Geografia aldatu

 
Eswatiniren satelite-irudia

Ekialdetik mendebaldera lau alderdi bereiz daitezke:

  • Lubonbokoa, ekialdetarrena, Mozambikeko muga aldean dagoena eta zeharkatzen duten ibaiek ebakitako haranez eta tontorrez osatua.
  • Lowveld, 150-600 m-ko garaierako mendixkaz osatua.
  • Middle Veld, 600-900 m bitarteko mendixkaz eta haran sakonez osatua eta oso lur emankorrak dituena.
  • Mendebaldeenekoa, Highveld, lauretan garaiena (1.100-1.400 m) eta menditsuena (Drakensberg mendilerroa, granitozko mendiez osatua). Garaierarik handieneko mendiak ipar-mendebaldeko Enlenbe (1.862 m) eta Ngwenya (1.829 m) dira.

Eswatiniko klima samurra da: mendialdean 15 °C, eta beheko eskualdeetan, 22 °C. Euria 1.400 mm inguru izaten da urtean.

Mendebaldetik ekialdera, lau ibai nagusik zeharkatzen dute: Komati, Mbuluzi Beltza, Usutu (Maputo ibaiaren adarra eta beste lau adarren ura biltzen duena) eta Ingwavuma. Sorrera Drakensberg mendietan dute.

Demografia aldatu

Eswatini herrialde homogeneoa da biztanleen jatorriari dagokionez: gehienak swaziak dira eta, oro har, swaziera erabiltzen da.

Bizi-itxaropena 60 urtekoa da, batez beste. Biztanle-kopurua bizkor hazten ari da, urtean % 2,5 inguru; izan ere, nahiz eta haurren heriotza-tasa handia den (1.000 haur jaioberriko 68 hiltzen dira), emakumeko 4,6 haur inguru jaiotzen da. Bestalde, biztanleriaren gaztetasuna aipagarria da; % 46 da 0-14 urte bitartekoa, eta % 51 15-64 urte bitartekoa, 1999ko aurreikuspenen arabera. Biztanleen % 77 alfabetatuta dago, eta inguruko herrialdeetan baino osasun-zerbitzu hobeak dituzte, oro har.

Ekonomia aldatu

Herrialde txikia da, itsasorako irteerarik gabekoa, eta ekonomia iraupeneko nekazaritzan oinarritzen da: lurra emankorra denez, horrek askotariko landareak lantzeko aukera ematen du, baina metodo tradizionalak erabiltzen dira. Nekazaritzako gai nagusiak azukre-kanabera, kotoia, arroza eta laboreak dira. Industria ez dago oso aurreratua, nahiz eta 1980ko hamarraldian aurrerapenak egiten hasi ziren; alor nagusiak nekazaritzako ekoizpenari lotuta daude.

Azken urteotan meatzaritza gainbehera etorri da, batetik burdina erreserbak agortu direlako eta asbestoen eskaerak behera egin duelako, gai horrek sortzen dituen osasun-arazoak direla-eta. Kokagune geografikoagatik (Hegoafrikako Errepublikak inguratua da ia erabat) mendekotasun handia du herrialde harekiko; handik inportatzen ditu behar dituen gaiak, eta hara esportatzen ditu bertako ekoizpenak.

Atzerriko swaziek igortzen duten diruak barneko diru-sarreren % 20 inguru betetzen du. Gobernua atzerriko inbertsioak erakartzeko ahaleginak egiten ari da, baina zailtasun handiak ditu. Dena dela, Afrikako herrialdeek baino produktu gordin altuagoa dute biztanleko. Bestalde, larreak erabiltzearen eraginez lurra agortzen eta higatzen ari da, animalia mota asko desagertzen ari da neurriz gaindiko ehiza dela-eta, eta lehorte larriak dituzte.

1990eko hamarkadaren bukaeran biztanleriaren % 34 langabezian zegoen, ia % 70ek dolar bat baino gutxiago irabazten zuen egunean, eta % 39 GIB birusak infektatuta zegoen.

Politika aldatu

Eswatinik monarkia konstituzional motako erregimena du. Erregea estatuburua da eta lehen ministroaren laguntzarekin agintzen du (lehen ministroa gobernuburua da); erregeak eskumen handia duen arren —legebiltzarreko kide batzuk izendatzen ditu—, hauteskundeak egiten dira 1993az gero.

Historia aldatu

Herri gisa, XVI. mendean hasi ziren swaziak antolatzen, Mozambikeko hegoaldean zabaldu ziren bantuetatik bereizi eta Usuta ibaiaren ibarrean bizitzen jarri zirenean. Garai horretako errege baten izenetik (Mswati edo Mswazi) datorkie izena. Bizi ziren eskualdea britainiarren babespeko lurralde bihurtu zen XIX. mendean, britainiarrek zuluen kontrako gerran eskaini zieten laguntza zela bide. Britainiarren eta boerren errepublikaren babespeko lurraldea izan zen 1894 arte. Urte horretan, Hegoafrikar Errepublikaren mendera igaro zen. Boerren gerra ezkero (1903), berriz ere, Erresuma Batuaren babespeko lurraldea izan zen burujabetasuna lortu arte (1968), Hegoafrikak berriro bereganatzeko saio bat egin arren (1949) ez baitzuten lortu.

Burujabetasuna lortu zuenean, Sobhuza II.a zen errege, eta hark iraun zuen agintean 1982 arte. Hura hil zelarik, aginpidea eskuratzeko borroka hasi zen; azkenik, haren seme Makhosetive izendatu zuten errege, Mswati III.a izenaz (1986). Mswati III.ak politika kontserbadorea bideratu zuen; errege izendatu zutenean, legebiltzarra desegin zuen eta kargu nagusiak bere senideen artean banatu zituen.

Hegoafrikako apartheid-politikatik ihesi Eswatinin babestutako kideei esetsi zien, eta oposizioko kideen kontrako zapalkuntza gogorra bideratu zuen (erregimenak ez du alderdi politikorik onartzen), batez ere PUDEMO (Herritar Batasunaren Mugimendu Demokratikoa) ezkutuko alderdiaren kontra.

Ekonomian, hala ere, zenbait hobekuntza lortu ziren 1980ko hamarraldiaz gero, atzerriko inbertsioen igoerari esker batez ere. 1993an, lehorte luze baten ondoren langabezia nabarmen igo zelarik, gizartearen haserrea lehertu zen. Harrezkero, gorabehera larriak eta istilu handiak izan ziren eta, azkenik, Hegoafrikaren presioaren eraginez, 1996an alderdi politikoak onartuko zituela agindu zuen erregeak, eta 1978ko konstituzioa berriro aztertzeko eta herritarrei hura aldatzeko aukera emango ziela ere adierazi zuen. 1991n, erregeak alderdi politikoak hitzez onartu zituen, baina legeak debekatu egiten ditu. 1997an batzorde bat osatu zuen, monarkia konstituzionala ezartzeko prozesua zabaltzen zela iragarriz, baina oposizioak ez zuen batzorde hura begi onez ikusi, eta denbora aurrera zihoan heinean lan eraginkorrik egiten ez zuela-eta, berriro sortu zen gatazka. Izan ere, erregearen ustez, Eswatiniren egonkortasuna lortzeko erregimen egokia monarkia absolutua da. Horrela, 1998ko hauteskundeak demokraziaren antzezpen kaskarra besterik ez ziren izan, eta orduan hautatutako legebiltzarrak ez zuen ia eskumenik. Lehen ministroa Barnabas Sibusiso Dlamini oligarkiako kidea izan zen hauteskunde haietan.

Erlijioa aldatu

Eswatiniarren % 57k bere burua kristautzat du (katoliko, anglikano, metodista, mormoi); % 40k, afrikar zionistatzat (sinesmen tradizionalen eta kristautasunaren nahasketa); eta gainerakoek, beste erlijiokotzat (nagusiak islama, bahaismoa eta judaismoa izanda)[4].

Erreferentziak aldatu

  1. Euskaltzaindia. 38. araua: Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak. .
  2. (Ingelesez) «Swaziland king renames country 'the Kingdom of eSwatini'» BBC News 2018-04-19 (Noiz kontsultatua: 2022-03-22).
  3. «Times Of Swaziland» www.times.co.sz (Noiz kontsultatua: 2022-03-22).
  4. a b «Swazilandia, Eswatini» Berria Estilo Liburua (Noiz kontsultatua: 2023-10-13).

Kanpo estekak aldatu