Aiora Zabala

Zientzailaria eta komunikatzailea

Aiora Zabala Aizpuru (Irun, Gipuzkoa, 1982) zientzialaria, ingurumen eta politika ekonomiako irakaslea da.[1]

Aiora Zabala

Bizitza
JaiotzaIrun, 1982 (41/42 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaBartzelonako Unibertsitatea
Oxfordeko Unibertsitatea
Cambridgeko Unibertsitatea
Hezkuntza-mailadoktorea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakzientzialaria
Enplegatzailea(k)Cambridgeko Unibertsitatea

Biografia aldatu

Irunen jaioa, han eta Zigan hazi zen, eta Bartzelona, Oxford eta Cambridgeko Unibertsitatean[2] ikasteko bekak eskuratu ditu. Ingurumen Zientzietan lizentziatua da, eta Ekonomia Ekologikoan doktorea. Erresuma Batuko Unibertsitate Irekian (Open University) eta Cambridgeko Unibertsitatean Ingurumen Politika irakaslea da.

Nature Sustainability zientzia aldizkarian editore izan zen lau urtez, eta EITB Irratian eta Berria egunkarian kolaboratzailea ere izan da.[3] Dibulgazio artikulu ugari idatzi ditu, euskaraz zein ingelesez, ingurumen, iraunkortasun eta giza zientziei buruz, eta hainbat liburu eta ikerketa artikulutan parte hartu du. Ikerketa eta lan bidaietan ibili da natura eta gizakien arteko harremanez ikasten, besteak beste Mexiko eta Hegoafrikako komunitate txikietan.[4]

Argitalpenak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. «Dr Aiora Zabala» Research at The Open University 2021-08-20 (Noiz kontsultatua: 2023-01-17).
  2. (Ingelesez) «Aiora Zabala | Cambridge University | United Kingdom» OMICS International (Noiz kontsultatua: 2023-01-17).
  3. Zabala, Aiora. «Aiora Zabala» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-01-17).
  4. www.funtsak.com, Funtsak-Diseño y Programación Web-. «Libros de Aiora Zabala Aizpuru. Biografía y bibliografía» www.txalaparta.eus (Noiz kontsultatua: 2022-11-03).
  5. Aiora Zabala – Publications. (Noiz kontsultatua: 2022-11-03).
  6. «Aiora Zabala» 111 Akademia (Noiz kontsultatua: 2023-01-17).

Kanpo estekak aldatu