Munduko Futbol Txapelketa
Munduko Futbol Txapelketa futbolean jokatzen den txapelketarik garrantzitsuena da, eta Joko Olinpikoen parean dago.
Munduko Futbol Txapelketa | |
---|---|
Jatorrizko izena | (en) FIFA World Cup |
Mota | international association football national teams competition (en) kirol lehiaketa errepikakor |
Indarraldi | 1930 - |
Gertaeraren maiztasuna | 4 urte |
Antolatzailea | FIFA |
Kirola | futbol |
Komunikabide | |
Osatuta | |
| |
Webgune | fifa.com… |
Hashtag | #FIFAWorldCup |
FIFAk antolatzen du. Gizonekoen txapelketa 1930az geroztik jokatzen da eta Bigarren Mundu Gerra izan zen bitartean baino ez du hutsik egin. Emakumezkoen Munduko Futbol Txapelketa 1990etik antolatu da.
Munduko Futbol Txapelketa da nazioarteko gizonezkoen futbol-lehiaketarik garrantzizkoena. Futbol-federazio nazionalak biltzen dituen erakundea, FIFA.[1]
Munduko Kopa 1930ean jokatu zen lehendabizikoz, eta orduz geroztik lau urtez behin egin da, 1942an eta 1946an salbu. Bigarren Mundu Gerragatik. Errusiako Munduko Kopa, 2018koa, txapelketaren 21. edizioa izan zen.[1]
24 herrialdek soilik lortu dute edizioren batean munduko lau onenen artean sailkatzea. Talde horietatik 8 selekzio besterik ez dira izan munduko txapeldun: Brasil (5 aldiz), Alemania (4), Italia (4), Argentina (2), Uruguai (2), Frantzia (2), Ingalaterra eta Espainia (bana). Garaipen bakoitzeko herrialde horretako futbol-ezkutuari izar bat eransten zaio. FIFAk,[1]
Gizonezkoen Munduko Futbol Txapelketaz gain, Emakumezkoen Munduko Futbol-kopa ere antolatzen du: 1991n jokatu zen aurrenekoz, eta 2019koa Frantzian izan zen.[1]
Historia (txapelketa maskulinoa)
aldatuHasiera zailak
aldatu90 urte beteta, txapelketak une gogoangarriak eskaini ditu. Uruguain izan zen lehendabizikoz Munduko Futbol Txapelketa, 1930ean. Europako selekziorik ia gehienek ez zuten parte hartu, txapelketa Europan jokatzea nahi zutelako. Azkenean etxeko taldeak irabazi egin zion finalean Argentinari. Horrela bihurtu zen Uruguai Munduko Futbol Txapelketa bateko lehen herrialde txapelduna. Munduko Futbol Txapelketak, 1934an, Italiara egin zuen jauzi. Eta europar selekzioek lau urte lehenago egindako boikotari erantzunez, hegoamerikar selekzioek ez zuten jokatu.[1]
Orduan Benito Mussolini zegoen agintean Italian, eta kosta ala kosta irabazi nahi zuen, herrialdeari ospea emateko. Italia izan zen garaile; hori bai, nazionalitatea lortutako futbolari argentinar askorekin jokatuta. Eta epaileek finalean hartutako erabakiak ere oso eztabaidatuak izan ziren. 1930-1940 hamarraldian gerrek eragina izan zuten txapelketan. Espainiako Gerra Zibilak, Txina eta Japoniaren artekoak eta Bigarren Mundu Gerrak txapelketari uko egitera behartu zituzten zenbait herrialde. Izan ere, ez zuten modurik euren selekzioak jokatzera bidaltzeko.[1]
Munduko Futbol Txapelketako une gogoangarriak
aldatuGehien gogoratzen den gertaeretako bat 1950eko txapelketan izan zen: Maracanazoa. Txapelketa Brasilen zen, eta bertako selekzioa faborito, gol ugari sartu baitzien gainerako selekzioei. Aurreikuspenak hautsiz, Uruguaik irabazi egin zion Brasili, Rio de Janeiroko Maracaná zelai mitikoan izandako finalean, 170.000 ikusleren aurrean.
Brasilgo orduko egunkariek “tragedia nazionaltzat” jo zuten gertatutakoa. Brasileko futbol-historiako gertaera beltz horren ondoren, ordea, Canarinharen urrezko aroa hasi zen. Edson Arantes Do Nascimento, “Pelé” ezizenez ezaguna, buru zutela selekzio brasildarrak Suedia (1958), Txile (1962) eta Mexikoko munduko txapelketak (1970) irabazi zituen.[1]
Aurrerapen teknologikoei esker, 1970eko Munduko Kopa izan zen telebistan koloretan eman zen aurrenekoa. Horrek asko ugaldu zuen txapelketaren ikusle-kopurua eta oso ospetsu bihurtu zuen mundu osoan: geroz eta selekzio gehiagok ematen zuten izena sailkapen-faseetarako, txapelketa ofizialean lehiatzeko itxaropenez.[1]
“Jainkoaren eskua” eta “Mendeko gola”
aldatu1986ko txapelketa ere oso gogoan dute zaletuek. Orduko protagonista Diego Armando Maradona argentinarra izan zen, joko-erakustaldi gogoangarria izan zuen-eta. Final-laurdenetan Argentina eta Ingalaterra arerio ziren. Zelaian jokalariak ziren lehiakide, baina zelaitik kanpo ere bazen lehia: Malvinetako Gerra zela-eta etsaituta zeuden ingeles eta argentinar gobernuak.[1]
Maradonak txapeldun bihurtu zuen bere taldea “Jainkoaren eskua” gisara ezagutzen den lehendabiziko gol oso eztabaidatsu bati eta “Mendeko gola” izeneko beste bati esker. Munduko Txapelketa bigarren aldiz irabazi zuen Argentinak orduan… Eta orduz geroztik hor dabil hirugarren garaipenaren bila.[1]
90 hamarkadako urteetatik aurrera txapelketa are modernoago egin zen. 1998an Frantzia izan zen etxeko taldea, eta frantziar zaletuen zorterako bere taldea etxean irabazten ikusi ahal izan zuten: Les Bleus taldekoek Brasili irabazi zioten, Zinedine Zidane gidari zutela.[1]
Asiar kontinentean izan zen aurreneko Munduko Txapelketa 2002koa izan zen. Hego Koreak eta Japoniak elkarrekin antolatu zuten. Eta berriro irabazi zuen Canarinhak, Ronaldo izar bihurturik. Japoniako Yokohama Nazioarteko Estadioan Brasil txapeldun izan zen bosgarren aldiz; 2018an, Errusian, Frantziak lortu zuen bere bigarren garaipena.[1]
Historia (txapelketa femeninoa)
aldatuFIFAren lehendakaria izan zen João Havelangeek bultzatu zuen Emakumezkoen Munduko Futbol Txapelketa egiteko egitasmoa. Hamabi talde aurkeztu ziren 1991ean eta Txinan jokatu zen txapelketa. Estatu Batuetako selekzioa izan zen lehenengo txapelduna. 1995ean ere hamabi talde izan ziren Suedian eta europarren arteko finalean Norvegia nagusitu zen.
Hurrengo bi ekitaldiak Amerikako Estatu Batuetan jokatu ziren, lehenengoan etxekoak nagusitu ziren Txinari penalti jaurtiketatan irabazita eta bigarrenean Alemaniak irabazi zuen urrezko golari esker.
2007an berriz ere Txinara itzuli zen txapelketa eta Alemaniarrek bigarren garaipena eskuratu zuten jarraian. 2011ekoa Alemanian jokatu zen eta etxekoak faborito ziren arren Japoniak eta Estatu Batuek jokatu zuten finala. Japoniarrek penalti jaurtiketetan lortu zuten garaipena.
2015ean Kanadan jokatu zen Munduko Futbol Txapelketa eta final ikusgarri batean Estatu Batuak nagusitu zitzaion Japoniari. 2019an Frantzian jokatu zen eta Estatu Batuetako selekzioak laugarren titulua eskuratu zuen, Herbehereen aurka jokatutako finalean.
Palmaresa (gizonezkoena)
aldatuEmaitzak
aldatuPodiuma
aldatu
|
|
|
Garaipenak
aldatuTaldea | Garaipenak | Urteak |
---|---|---|
Brasil | 5 | 1958, 1962, 1970, 1994, 2002 |
Italia | 4 | 1934, 1938, 1982, 2006 |
Alemania | 4 | 1954, 1974, 1990, 2014 |
Uruguai | 2 | 1930, 1950 |
Argentina | 2 | 1978, 1986 |
Frantzia | 2 | 1998, 2018 |
Ingalaterra | 1 | 1966 |
Espainia | 1 | 2010 |
Dominak
aldatuOrd | Selekzioa | |||
---|---|---|---|---|
1 | Brasil | 5 | 2 | 1 |
2 | Alemania | 4 | 4 | 3 |
3 | Italia | 4 | 2 | 1 |
4 | Argentina | 2 | 3 | 0 |
5 | Frantzia | 2 | 1 | 2 |
6 | Uruguai | 2 | 0 | 0 |
7 | Ingalaterra | 1 | 0 | 1 |
8 | Espainia | 1 | 0 | 0 |
9 | Herbehereak | 0 | 3 | 1 |
10 | Txekoslovakia | 0 | 2 | 0 |
11 | Hungaria | 0 | 2 | 0 |
12 | Suedia | 0 | 1 | 2 |
Datuak eta estatistikak (gizonezkoena)
aldatu2018ko datuak barne.
Selekzioak
aldatuDatua | Selekzioa |
---|---|
Txapelketa gehien irabazi dituena | Brasil (5) |
Final gehien jokatu dituena | Alemania (8) |
Txapelketa gehienetan parte hartu duena | Brasil (21) |
Partida gehien jokatu dituena | Alemania (109) Brasil (109) |
Partida gehien irabazi dituena | Brasil (73) |
Gol gehien sartu dituena | Brasil (229) |
Hat-trick gehien sartu dituena | Alemania (7) |
Txapelketa gehien partidarik galdu gabe | Brasil (7) |
Txapelketa batean partida gehien irabazi dituena | Brasil (7) |
Gehien errepikatu den finala | Alemania eta Argentina (3 aldiz) |
Jokalariak
aldatu- Datuak:
Datua | Selekzioa |
---|---|
Txapelketa gehien jokatu dituztenak | Antonio Carbajal (5) Lothar Matthäus (5) Gianluigi Buffon (5) |
Txapelketa gehien irabazi dituena | Pelé (3) |
Partida gehien jokatu dituena | Lothar Matthäus (25) |
Minutu gehien jokatu dituena | Paolo Maldini (2.217) |
Partida gehien irabazi dituena | Miroslav Klose (17) |
Gol gehien sartu dituena | Miroslav Klose (16) |
Gol gehien sartu dituena (sailkapen fasea barne) |
Carlos Ruiz (39) |
Txapelketa batean gol gehien sartu dituena | Just Fontaine (13) |
Partida batean gol gehien sartu dituena | Oleg Salenko (5) |
Final batean gol gehien sartu dituena | Geoff Hurst (3) |
- Goleatzaile nagusiak:
Ord. | Jokalaria | Golak |
---|---|---|
1 | Miroslav Klose | 16 |
2 | Ronaldo | 15 |
3 | Gerd Müller | 14 |
4 | Just Fontaine | 13 |
5 | Pelé | 12 |
6 | Jürgen Klinsmann | 11 |
Sándor Kocsis | 11 |
Erreferentziak
aldatuIkus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- (Ingelesez) Fifa.com