Pedro Mendizabal

politikari espainiarra

Pedro Mendizabal Uriarte (Portugalete, 1923ko urtarrilaren 3 - Madril, 1982ko urtarrilaren 1a) bizkaitar abokatu eta politikaria izan zen[1][2].

Pedro Mendizabal
Escudo de España (mazonado).svg
Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

1977ko uztailaren 15a - 1979ko abuztuaren 31
Barrutia: Bizkaia
Escudo de España (mazonado).svg
Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

1977ko uztailaren 4a - 1979ko urtarrilaren 2a
Barrutia: Bizkaia
Hautetsia: 1977ko Espainiako hauteskunde orokorrak
Bizitza
JaiotzaPortugalete1923ko urtarrilaren 3a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaMadril1982ko urtarrilaren 1a (58 urte)
Hezkuntza
HeziketaZaragozako Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta abokatua
Lantokia(k)Madril
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakEspainiako Gerra Zibila
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaAliantza Popularra

BiografiaAldatu

Gerra Zibila hasi zenean, 15 urte besterik ez zituen arren, boluntario izan zen Ortiz de Zárate errekete tertzioan. Ebroko guduan eta Katalunian aritu zen.

Gerra ondoren, jaioterriko udaletxean lan egin zuen eta Zaragozako Unibertsitatean zuzenbidea ikasi zuen. Abokatu izateaz gain, Hierro egunkarian eta Seminario de Problemas Españoles aldizkarian idatzi zuen. Transizio garaian, EAEn Alianza Popular sortzeko lagundu eta diputatu hautatu zuten 1977ko hauteskunde orokorretan[3]. 1978ko Espainiako konstituzioari ezezko botoa eman zion, beste alderdikide batzuek bezala. Garai hartan APk 16 diputatu zituen eta erdiak baiezko botoa eman zion konstituzioari, bostek ezezkoa, tartean Pedro Mendizabalek, eta hiruk abstentziora jo zuten.

LanakAldatu

  • Aura y luz
  • Cosas de mi España
  • Zumárraga apuntes para ensayos
  • Flor de Raza
  • Meditación política

ErreferentziakAldatu


  Artikulu hau Bizkaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.


Kanpo estekakAldatu