Txantrea
Txantrea (lagunartean Txan izenez ezaguna) Iruñeko auzoa da, hiriaren iparraldean dago. 1950ko hamarkadan sortutako hirigintza-garapenekin bat dator.
Txantrea | |||
---|---|---|---|
Iruñea, Nafarroa Garaia | |||
| |||
Izen ofiziala | Txantrea[1] | ||
Sorrera | 1950ko hamarkada | ||
Kokapena | |||
Udalerria | Iruñea | ||
Probintzia | Nafarroa Garaia | ||
Herrialdea | Euskal Herria | ||
Altuera | 428 m | ||
Azalera | 1,94 km² | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 19.784 (2020) 9.573 (48%) 10.211 (52%) | ||
Dentsitatea | 10.197,94 bizt/km2 | ||
Auzotarra | Txantrear | ||
Posta kodea | 31015 |
Iparraldean Ezkaba auzoa eta Antsoaingo artean dago, ekialdean Burlata eta Atarrabiako artean, hegoaldean Beloso-Erripagaña auzoen eta mendebaldean Arrotxapea eta Alde Zaharra auzoen artean.
2020ko maiatzean 19 784 biztanle erregistratu zituen, horietatik 9 573 gizonak eta 10 211 emakumeak.
Berezko nortasuna
aldatuFrankismo garaian auzolanean eraikia, nortasun handiko langile auzoa da, non hainbat ekimen auzolanean egin izan diren. Berezko ikurrak baditu eta, umore onean, Txantreako Errepublika Independentea ezizena ematen zaio. Gaur egun herria ez izan arren (auzoa da), herria ematen duela esaten dute askok, eta Txantreako biztanle askok iruindartzat ez, baizik txantreartzat dute beren burua.
"Auzo gatazkatsua"
aldatuBarricada rock taldearen bigarren disko luzea Barrio Conflictivo (1985), Txantrea auzoari eskainita zegoen non, 1980. hamarkadan mugimendu politiko indartsua zegoen. Bertako borroka hain zen handia non askotan atxiloketak, manifestazioak, barrikadak eta poliziaren aurkako liskarren ondorioz, komunikabide espainiarrek "auzo gatazkatsua" ezizena ipini zioten.
Izenaren jatorria
aldatuAbesbatzaren ardura zuen Katedraleko kalonjeari txantre zeritzon (gaztelaniaz chantre, frantsesezko chanteur [«abeslari»] izenetik), eta hari zegozkion lurretan eraiki baitzen auzoa, Txantrea izena egokitu zitzaion auzune hari ere. Hedaduraz, hango etxe baxu eta ondoan baratzea duten beste herrietako etxetxoei ere txantrea deitzen zaie sarritan Iruñe inguruan. Gaur egun hor mintzatzen diren bi hizkuntza nagusietan (euskara eta gaztelania) euskarazko idazkera erabiltzen da gehienbat: Txantrea. Areago, 2017.eko maiatzean ekimena plazaratu zuten bertakoek izen ofizial bakarra horixe izan dadin Iruñeko udalari eskatuz, eta honek hala erabaki zuen 2017ko abenduan.
Biztanleria
aldatuHauteskundeen emaitzak
aldatuAlderdia | Botoak | % |
---|---|---|
EH | 2.961 | |
UPN | 2.600 | |
PSN | 2.014 | |
IUN-NEB | 928 | |
CDN | 794 | |
EA-PNV | 300 | |
Besteak | - |
Alderdia | Botoak | % |
---|---|---|
NaBai | 3.284 | 31,8 |
UPN | 2.851 | 27,6 |
PSN | 2.000 | 19,4 |
EAE-ANV | 1.320 | 12,8 |
IUN-NEB | 538 | 5,2 |
Besteak | 319 | 3,1 |
Guztira | 10.312 | 100 |
Jaiak
aldatuTxantreako jaiak Maiatzaren lehena zubian ospatzen dira, langileriaren omenez. 2013an, adibidez, apirilaren 30etik maiatzaren 5era bitartean izan dira. Jaiak auzoko eragileek, eta auzokideek orokorrean, antolatzen dituzte auzolanaren bidez. Jaierako azken larunbatean "kaldereteak" egiten dira, azken urteotan, Alemanak deituriko auzoko zatian, eta igandean "paellada" Txantreako plazan. Horietako egun bat Gazte Eguna da eta gazte bazkari erraldoia egiten da "Festalekua" deituriko karpan. Gauean, gainera, adin guztietarako egitarau oparoa prestatzen du Txantreako Festa Biltzarrak: mexikanak, gazteentzako Festalekuan kontzertuak, Felix plazan (Armonia Txantreana peñak antolatutakoak) etab.
Festak hasi aurreko asteburuan txantrearrek hitzordua dute Auzotegi auzo-etxean taldeak egin eta festen egitaraua etxerik etxe banatzeko. Hala, txantrear guztiek, borondatearen truke, egitaraua eskutara, edo bestela auzoko dendatxoetan hartuta, izaten dute irakurgai.
Ondarea
aldatu- Done Jakue eliza: 1966ean eraikia eta Javier Guibert eta Fernando Redón iruindar arkitektoek diseinatua.
- Txantreako zubia
- Alemanen oinzubia
- Magdalenako zubia
- Munduko parkea
- Felix plaza
- Txantrea plaza (duela urte batzuk bertan "rastroa" egiten zen)
- Ritxiren iturria
Kultura
aldatuMusika
aldatuHezkuntza
aldatuKirola
aldatuGarraioa
aldatuAuzo honetan Eskualdeko Hiri Garraioaren 6 linea daude:
Eskualdeko Hiri Garraioa Txantrea | |||||
|
|
Armarria eta ereserkia
aldatuTxantreak, bere nortasun sentimendua dela eta, armarri propioa dauka. Auzoko etxe tipikoak, mugakidea den Magdalena auzoko zubiak eta Txantrea hitzak osatzen dute armarria.
Ereserkia ere badauka, gaztelaniaz:
|
|
Gazteen artean oso entzuna den abesti bat ere badago. Banda Batxokik, auzoko talde batek, euskaratu zuen. Hona hemen zati bat:
- Etxe txuri bat badaukat zuretzat
- Txantreako txoko batean (bis)
- Zure balkoipean iluntzerako ohohohooooh
- egongo naiz, zu maitatzeko! (bis)
- horregatikan neska-mutil guztiek
- oheratzeko ordua baino lehen leihoa
- zabal-zabalik uzten dute ea txantrearrik
- sartzen den!
- Txantrea beti aurrera, aurrera!
- Txantrea beti aurrera!
- Euskal Herriko probintzietan pareko tokirik ez da!
Auzotar ospetsuak
aldatu- Enrique Villarreal Armendariz El Drogas (1959), abeslaria, Barricada musika taldeko kidea.
- Sergio Iribarren, "Kako", Banda Batxoki taldeko abeslaria.
- Gorka Iraizoz (1981), futbolaria.
- Borja Ekiza (1988), futbolaria.
- Mikel Idoate (1989), pilotaria.
- Iker Muniain (1992), futbolaria.
Erreferentziak
aldatu- ↑ https://www.pamplona.es/eu/node/15378
- ↑ [1][Betiko hautsitako esteka] Iruñeko udala. Populazioaren datuak 2017-01-02
- ↑ Resultados electorales 1999, página 10. Txantrean Auzolan
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatuEuskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Iruñea |
- (Gaztelaniaz) Txantrea.net, Txantreako auzo mugimenduaren webgunea