Ireki menu nagusia

Iñaki Goikoetxea Beristain (Deba, 1982ko maiatzaren 6a-) futbolari gipuzkoarra da, aurrelari postuan dabilelarik Championnat de France amateur ligako Aviron Bayonnais euskal taldean.[1]

Iñaki Goikoetxea
Bizitza
Jaiotza Deba1982ko maiatzaren 6a (37 urte)
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerak futbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Flag of None.svg Baskonia Kirol Kluba2002-2003
600px Gray HEX-C0C0C0 White Red HEX-EE3123 Black.svg Bilbao Athletic2003-2004180
Flag of None.svg Barakaldo CF2004-20066616
Flag of None.svg Lemona Kirol Elkartea2006-20073613
Flag of None.svg Real Unión2007-201113730
Flag of None.svg CF Badalona2011-2012225
Flag of None.svg Amorebieta Kirol Elkartea2012-2013378
Flag of None.svg Real Unión2013-2015519
Flag of None.svg Aviron Bayonnais (futbol taldea)2015-
 
Posizio edo espezialitatea aurrelaria
Altuera 1,80 metro

Teknika zoragarria erakusten du jokatzen duen bakoitzean eta oso arriskutsua da area barruan, aurrelaria eta punta-erdia lanetan murgilduta ibiliz.

Golak sartzeko erraztasun handia dauka eta aritu den taldeetan beti hala frogatu izan du. Adibidez, azken urteotan 3. goleatzailea izan da 2007-08 denboraldian 2.B mailako Euskadiko talde guztien artean.

Teknikaz gain pertsonalitateduna da debar futbolaria. Arrazoia bere alde duenean, inor isilarazi behar badu egin-egiten du haren futbola erakutsiaz eta ezin ahantzi bere futbolarekiko filosofia, alegia, hazten jarraitzea.

EstatistikakAldatu

2015ko maiatzak 31n eguneratua. Datu ofizialak.

Taldea Maila Denboraldia Liga Kopa Champions League UEFA Superkopa Denera
JP G JP G JP G JP G JP G JP G
Ondarruko Aurrera
 
3. 2001/02 - - - - - - - - - - - -
Denera - - - - - - - - - - - -
Baskonia
 
3. 2002/03 37 13 - - - - - - - - 37 13
Denera 37 13 - - - - - - - - 37 13
Bilbao Athletic
 
2.B 2003/04 17 0 - - - - - - - - 17 0
Denera 17 0 - - - - - - - - 17 0
Barakaldo
 
2.B 2004/05 36 9 - - - - - - - - 36 9
2.B 2005/06 30 7 2 0 - - - - - - 32 7
Denera 66 16 2 0 - - - - - - 68 16
Lemoa
 
2.B 2006/07 36 13 - - - - - - - - 36 13
Denera 36 13 - - - - - - - - 36 13
Real Union
 
2.B 2007/08 36 10 3 0 - - - - - - 39 10
2.B 2008/09 43 14 6 4 - - - - - - 49 18
2. 2009/10 33 5 0 0 - - - - - - 33 5
2.B 2010/11 33 3 4 0 - - - - - - 37 3
Denera 145 32 13 4 - - - - - - 158 36
Badalona
 
2.B 2011/12 24 6 1 0 - - - - - - 25 6
Denera 24 6 1 0 - - - - - - 25 6
Amorebieta
 
2.B 2012/13 30 8 1 0 - - - - - - 31 8
Denera 30 8 1 0 - - - - - - 31 8
Real Union
 
2.B 2013/14 27 6 0 0 - - - - - - 27 6
2.B 2014/15 37 4 - - - - - - - - 37 4
Denera 64 10 0 0 - - - - - - 64 10
Aviron
 
CFA 2015/16 - - - - - - - - - - - -
Denera - - - - - - - - - - - -
Ibilbide osoan 419 98 17 4 - - - - - - 436 102

Kirol ibilbideaAldatu

PalmaresaAldatu

BitxikeriakAldatu

2008ko urriaren 30ean, Irungo Gal Stadiumean, Errege Kopako final hamaseirenak zeuden jokoan. 5000 ikusle baino gehiagoren aurrean, hortxe zegoen bigarren B mailako Real Union lehen mailako Real Madril ahalguztiduna aurrean zuela. Dena irundarren aurka izanik Real Unionek 3-2 irabazi zion Real Madrili garaipenaren gola 63. minutuan Iñakik berak eginez.

2. A Mailara igotzeko bueltako partidan, 2009ko ekainaren 21ean Irungo Gal Stadiumean jokatua, Real Unionek 3 eta 1 irabazi zion A.D. Alcorcon taldeari, Iñakiren golak markagailua ireki zuelarik. Gainontzeko golak Eneko Romok eta Juan Dominguez Otaegik sartu zituzten, 45 urte ostean Irungo Real Union 2. A Mailara bueltaraziz.

2009-2010 denboraldian 2. A Mailan aritu zen Real Unionekin beste urtebetez sinatu[3] zuelako. Honela, estreinakoz, 2. A Mailan aritu zen.

ErreferentziakAldatu

  1. http://www.diariovasco.com/bidasoa/201507/16/federacion-espanola-confirma-grupos-20150716010222-v.html Aviron Bayonnais taldeagatik fitxatu du Goikok
  2. Real Union Federazio Kopako txapeldun
  3. [1], 2009-07-09, Iñaki Goikoetxea beste urtebetez arituko da Real Unionen