Matxalen Ziarsolo

Eskubaloi jokalaria

Matxalen Ziarsolo Areitioaurtena, (Ermua, 1982ko otsailaren 1a) euskal herritar eskubaloi jokalaria izan da. Emakumezko gorengo mailan jokatzeaz gain, EHF Kopa ere jokatu izan du Akaba Bera Bera taldearekin. Honez gain, Espainiako selekzioarekin ere jokatu izan du.[1] 2016an esan zion agur Saskibaloiari. Gaur egun, Zarautzen bizi da.

Matxalen Ziarsolo
Matxalen Ziarsolo. Eskubaloi jokalaria.jpg
Bizitza
Jaiotza Ermua1982ko otsailaren 1a (38 urte)
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerak eskubaloi jokalaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
 

BiografiaAldatu

Bera-Bera eskubaloi-taldean jokatu du 2000. urtetik. Denbora horretan, ezker-hegalekoak gertutik ikusi du taldearen bilakaera. Bera bertan zegoen taldea profesional izatera iritsi zenean. Irakurtzea, lagunekin egotea eta ibiltzea ditu gustuko. Partida-egunetako siesta sakratutzat jo izan du. Euskaltzalea da eta, uste du bera bezalako pertsona ezagunek ikusgarritasuna eman ahal diotela euskarari.[2]

IkasketakAldatu

Giza Zientziak eta Enpresa ikasketak ditu. irakasle jarduteko gaitasun titulua ere badu. Bestalde, Nazioarteko Merkataritza Masterra egin du.

LorpenakAldatu

  • 2013an Donostiako Bera Bera eskubaloi taldeak hiru tituluak lortu zituen: Espainiako Superkopa, Kopa eta liga.[3]
  • Ziarsolok Bera Bera defendatu zuen 11 denboralditan (2005-2016) 1.400 gol baino gehiagoko marka gainditu zuen, hain zuzen 1.425 gol sartu zituen.
  • Bera Berak lortutako 14 titulutan parte hartu zuen.
  • 11 alditan naziortekoa izan zen Espainiako selekzioarekin

Saskibaloiari agurAldatu

  • 2016an Saskibaloiari agur esan zion Bera Bera talderako 14 titulu lortu ondoren. [4] [5] [6]

BestelakoakAldatu

  • 2017an zailtasunaren kudeaketari buruzko jardunaldia parte hartu zuen Antioko interpretazio zentroan. [7] [8]

Omenaldiak eta sariakAldatu

  • 2013an omenaldia jaso zuen Ermuko Amigos de la Micologia taldearen eskutik [9]

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu