Ingrid Bergman

aktorea

Ingrid Bergman (suedieraz ˈɪŋːrɪd ˈbærjman ahoskatua; 1915eko abuztuaren 29a1982ko abuztuaren 29a) aktore suediarra izan zen, Oscar saria hirutan (1944an Gaslight, 1956an Anastasia eta Murder on the Orient Express filmengatik), Emmy Saria bitan eta Tony Saria behin irabazi zituena.

Ingrid Bergman

(1944)

Epaimahaiko presidentea Cannesko Zinemaldian


Joseph Losey - René Clair
Bizitza
JaiotzaHedvig Eleonora parish (en) Itzuli1915eko abuztuaren 29a
Herrialdea Suedia
BizilekuaBeverly Hills
HeriotzaLondres1982ko abuztuaren 29a (67 urte)
Hobiratze lekuaNorra begravningsplatsen (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: bularreko minbizia
Familia
AitaJustus Bergman
Ezkontidea(k)Roberto Rossellini  (1950eko maiatzaren 24a -  1957ko azaroaren 7a)
Lars Schmidt (en) Itzuli  (1958 -  1979)
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaDramatens elevskola (en) Itzuli
Palmgrenska samskolan (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
suediera
Jarduerak
Jarduerakautobiografialaria, antzerki aktorea, zinema aktorea eta aktorea
Altuera175 zentimetro
Lantokia(k)Suedia
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaLuteranismoa

ingridbergman.com
IMDB: nm0000006 Allocine: 1180 Allmovie: p5652 72764 TV.com: people/ingrid-bergman IBDB: 66876
Facebook: IngridBergmanforeverloved Spotify: 15MbfqH1Lg24TM5Vhos6z7 Musicbrainz: 669c349d-ba44-48e8-8649-2fc8d1769eaf Discogs: 359254 Find a Grave: 1665 Edit the value on Wikidata

Biografia

aldatu

Ingrid Bergmanek Stockholmen ikasi zuen antzezten. Ikasketak burutu aurretik hasi zen zineman, eta bi urtetan 9 filmetan parte hartu zuen. Suedian ospetsu bilakatuta, Hollywoodera joan zen 1939an, bi film suediarren bertsio amerikarra egitera. Bere dohainarekin, AEBetan ere arrakasta lortu zuen.

Sei aldiz jaso zuen emakumezko aktore onenaren Oscar sariaren izendapena: (1943) For Whom the Bell Tolls, (1944) Gaslight, (1945) The Bells of St. Mary's, (1948) Joan of Arc, (1956) Anastasia eta (1978) Höstsonaten filmengatik, 1944an eta 1956an irabazita. Halaber, emakumezko bigarren aktore onenaren Oscar saria ere eskuratu zuen 1974an Murder on the Orient Express filmarekin. Horretaz gain, amerikar eta italiar zinemako klasikoetan parte hartu zuen, Casablanca edo Stromboli filmetan, esaterako.

1949an, Petter Lindström lehen senarrarengandik dibortziatu zen, Roberto Rossellini zuzendari italiarrarekin ezkontzeko. Horrek polemika ekarri zuen, eta, estatubatuar emakumeentzako eredu txarra izatea leporatuta, urteak eman zituen AEBetan filmik egin gabe. Roberto Rossellinirekin hiru seme-alaba zituen, tartean Isabella Rossellini aktorea.

Haien arteko harremanak ez zuen luze iraun, eta Hollywoodera itzuli zen Bergman. 1977an egin zuen bere azken filma, Ingmar Bergman herrikideak zuzendutako Höstsonaten. Ordurako gaixorik zegoen, heriotza eragin zion bularreko minbiziaren aurka borrokan. Zoriontsu izateko, osasun ona eta memoria txarra behar zirela omen zioen.[1]

Eskandalua Roberto Rossellinirekin

aldatu

1949an, Ingrid Bergmanek Roberto Rossellini zuzendari italiarrari zuzendutako gutun bat idaztea erabaki zuen, [2] bere filmetako batean lan egiteko nahia adieraziz. Rossellinik gutuna jasotzen duenean Estatu Batuetara joaten da Petter eta Ingrid ezagutzera.[3]

1949an Italiara joan zen 300 dolarrekin hilabete batzuk barru itzultzeko asmotan, Rosselliniren aginduetara Stromboli filma filmatzeko. Filmaketan zehar, zuzendari italiarrarekin harreman bat hasi zuen. Harreman honen ondorioz, Bergman haurdun geratu zen. Bere seme Roberto Ingmar Rossellini 1950eko otsailaren 2an jaio zen, Estatu Batuetan iskanbila handia sortu zuena. Joseph Breen presidenteorde eta Ekoizpen Kodeen zuzendariak dibortziatzeko zorian zegoela eta Rossellinirekin ezkontzeko lehen alaba utzi behar zuela zioten zurrumurruak gezurtatzeko eskatu zion.

Suediako Eliza luteranoak eta Eliza Katolikoko apaizek kritikatua izan zen, batez ere Estatu Batuetan, sutan erre behar zela uste zuten pertsonen gutunak ere jaso zituen, ez Juana de Arco bezala, baizik eta sorgin bat bezala. [3]

Eskandalua hainbestekoa izan zen, ezen aktorea persona non grata izendatu zuten Estatu Batuetan, eta, ondorioz, Italian erbesteratu zen, lehen senarra eta alaba Estatu Batuetan utzita.

Ingrid Bergman-en garrantzia

aldatu

American Film Institutek [4] egindako zerrendaren arabera, Ingrid Bergman zinemaren historiako laugarren emakume izarrik garrantzitsuena da, aurretik Katharine Hepburn, Bette Davis eta Audrey Hepburn dituelarik. Bestalde, aktoreak suediera, ingelesa, italiera, alemana eta frantsesa erraz hitz egiten zituenez, hizkuntza horietan filmatutako hainbat zinema lanetan parte hartu ahal izan zuen eta beste sari batzuk jaso.

Bergman, zinemaren historian Oscar sari gehien jaso dituen bigarren aktoretzat ere hartu izan da, 3 sari lortuz: 2 aktore Onena bezala eta 1 Banaketa Aktore Onena bezala. [5]


Filmografia

aldatu
Urtea Filma Papera
1930eko hamarkada
1932 Landskamp Ilaran itxoiten duen neska
1935 Munkbrogreven Elsa Edlund
1935 Bränningar Karin Ingman
1935 Swedenhielms Astrid
1935 Valborgsmässoafton Lena Bergström
1936 På solsidan Eva Bergh
1936 Intermezzo Anita Hoffman
1938 Dollar Julia Balzar
1938 Kvinnas ansikte, En Anna Holm, edo Anna Paulsson
1938 Vier Gesellen, Die Marianne
1939 Enda natt, En Eva Beckman
1939 Intermezzo: A Love Story Anita Hoffman
1940ko hamarkada
1940 Juninatten Kerstin Norbäc - edo Sara Nordanå
1941 Adam Had Four Sons Emilie Gallatin
1941 Rage in Heaven Stella Bergen Monrell
1941 Dr. Jekyll and Mr. Hyde Ivy Peterson
1942 Casablanca Ilsa Lund
1943 For Whom the Bell Tolls María
1943 Swedes in America Bere burua
944 Gaslight Paula Alquist Anton
1945 Saratoga Trunk Clio Dulaine
1945 Spellbound Dr. Constance Petersen
1945 The Bells of St. Mary's Mary Benedict
1946 American Creed Bere burua
1946 Notorious Alicia Huberman
1948 Arch of Triumph Joan Madou
1948 Joan of Arc Jeanne d'Arc
1949 Under Capricorn Lady Henrietta Flusky
1950eko hamarkada
1950 Stromboli Karin
1952 Europa '51 Irene Girard
1953 Siamo donne Bere burua
1954 Giovanna d'Arco al rogo Jeanne d'Arc
1954 Viaggio in Italia Katherine Joyce
1954 La Paura Irene Wagner
1956 Anastasia Anna Koreff/Anastasia
1956 Elena et les hommes Elena Sokorowska
1958 Indiscreet Anna Kalman
1958 The Inn of the Sixth Happiness Gladys Aylward
1960ko hamarkada
1961 Aimez-Vous Brahms? Paula Tessier
1961 Auguste Cameo
1964 The Visit Karla Zachanassian
1964 The Yellow Rolls-Royce Gerda Millett
1967 Stimulantia Mathilde Hartman
1969 Cactus Flower Stephanie Dickinson
1970eko hamarkada
1970 Henri Langlois Bere burua
1970 Walk in the Spring Rain Libby Meredith
1973 From the Mixed-Up Files of Mrs. Basil E. Frankweiler Mrs. Frankweiler
1974 Murder on the Orient Express Greta Ohlsson
1976 A Matter of Time Sanziani kontesa
1978 Höstsonaten Charlotte Andergast


Filmen zuzendaria eta izenburuak

aldatu

Filmen zuzendaria eta itzuli bada beste hizkuntza batera (gaztelania, frantsesa, euskara, katalana edo galiziera) beste izenburu batekin taula honetan ikus daiteke:

Urtea Filma Zuzendaria Beste izenburu batzuk
1938 Dollar Gustaf Molander gaztelaniaz: El dólar
1938 The Four Companions Carl Froelich gaztelaniaz: El pacto de las cuatro frantsesez: Quatre filles courageuses
1938 A Woman's Face Gustaf Molander gaztelaniaz: Un rostro de mujer frantsesez: Visage de femme
1939 Intermezzo Gregory Ratoff
1940 June Nights Per Lindberg gaztelaniaz: Noche de junio frantsesez: Quand la chair est faible
1941 Dr. Jekyll and Mr. Hyde Victor Fleming frantsesez: Docteur Jekyll et M. Hyde
1941 Rage in Heaven W. S. Van Dyke frantsesez: La Proie du mort
1941 Adam Had Four Sons Gregory Ratoff gaztelaniaz: Los cuatro hijos de Adán frantsesez: La Famille Stoddard
1943 Swedes in America Irving Lerner
1944 Gaslight George Cukor frantsesez: Hantise euskaraz: « Gaslight (1944ko filma) »
1945 Spellbound Alfred Hitchcock frantsesez: La Maison du docteur Edwardes
1945 The Bells of St. Mary's Leo McCarey gaztelaniaz: Las campanas de Santa María frantsesez: Les Cloches de Sainte-Marie
1946 Notorious Alfred Hitchcock frantsesez: Les Enchaînés
1952 Europa '51 Roberto Rossellini frantsesez: Europe 51 katalanez: Europa 51
1954 Giovanna d'Arco al rogo Roberto Rossellini gaztelaniaz: Juana de Arco frantsesez: Jeanne au bûcher
1956 Anastasia Anatole Litvak katalanez: Anastàsia
1956 Elena and Her Men Jean Renoir gaztelaniaz: Elena y los hombres frantsesez: Elena et les Hommes
1958 Indiscreet Stanley Donen gaztelaniaz: Indiscreta frantsesez: Indiscret
1958 The Inn of the Sixth Happiness Mark Robson gaztelaniaz: El albergue de la sexta felicidad frantsesez: L'Auberge du sixième bonheur
1966 The Human Voice Ted Kotcheff
1967 Stimulantia Ingmar Bergman gaztelaniaz: Los estimulantes
1969 Cactus Flower Gene Saks gaztelaniaz: Flor de cactus frantsesez: Fleur de cactus katalanez: Flor de cactus
1970 A Walk in the Spring Rain Guy Green gaztelaniaz: Secretos de una esposa frantsesez: La Pluie de printemps
1973 From the Mixed-Up Files of Mrs. Basil E. Frankweiler Fielder Cook gaztelaniaz: La escapada
1978 Autumn Sonata Ingmar Bergman gaztelaniaz: Sonata de otoño frantsesez: Sonate d'automne euskaraz: « Höstsonaten » katalanez: Sonata de tardor
1982 A Woman Called Golda Alan Gibson gaztelaniaz: Una mujer llamada Golda frantsesez: Une femme nommée Golda
2012 The War of the Volcanoes Francesco Patierno
2021 Space Jam: A New Legacy Malcolm D. Lee frantsesez: Space Jam : Nouvelle Ère euskaraz: « Space Jam: Aro berria » katalanez: Space Jam: Noves llegendes
1936 På Solsidan Gustaf Molander gaztelaniaz: Hacia el destino
1961 Goodbye Again Anatole Litvak gaztelaniaz: Otra vez adiós frantsesez: Aimez-vous Brahms… katalanez: No em diguis adéu
1965 The Love Goddesses Saul J. Turell
1967 Gustaf Molander
1976 A Matter of Time Vincente Minnelli gaztelaniaz: Nina frantsesez: Nina katalanez: Nina, una qüestió de temps
1942 For Whom the Bell Tolls Sam Wood gaztelaniaz: Por quién doblan las campanas frantsesez: Pour qui sonne le glas
1962 I Don Giovanni della Costa Azzurra Vittorio Sala gaztelaniaz: Beach Casanova frantsesez: Les Don Juan de la Côte d'Azur
1935 Walpurgis Night Gustaf Edgren gaztelaniaz: Noche de primavera
1961 Auguste Pierre Chevalier gaztelaniaz: Kolka, My Friend
1936 Intermezzo Gustaf Molander
1948 Arch of Triumph Lewis Milestone gaztelaniaz: Arco de triunfo frantsesez: Arc de Triomphe
1964 The Yellow Rolls-Royce Anthony Asquith gaztelaniaz: El Rolls-Royce amarillo frantsesez: La Rolls-Royce jaune
1982 Dead Men Don't Wear Plaid Carl Reiner gaztelaniaz: Cliente muerto no paga frantsesez: Les cadavres ne portent pas de costard
1942 Casablanca Michael Curtiz
1974 Murder on the Orient Express Sidney Lumet gaztelaniaz: Asesinato en el Orient Express frantsesez: Le Crime de l'Orient-Express katalanez: Assassinat a l'Orient Express galizieraz: Asasinato no Orient Express
1950 Stromboli Roberto Rossellini katalanez: Stromboli terra di Dio
1954 Fear Roberto Rossellini gaztelaniaz: Ya no creo en el amor frantsesez: La Peur katalanez: La por
2012 Liv & Ingmar Dheeraj Akolkar
1972 Cries and Whispers Ingmar Bergman gaztelaniaz: Gritos y susurros frantsesez: Cris et Chuchotements euskaraz: « Viskningar och rop » katalanez: Crits i murmuris
1953 We, the Women Luchino Visconti gaztelaniaz: Nosotras las mujeres frantsesez: Nous les femmes katalanez: Siamo donne (pel·lícula)
1939 One Single Night Gustaf Molander gaztelaniaz: Destino
1954 Journey to Italy Roberto Rossellini gaztelaniaz: Viaggio in Italia frantsesez: Voyage en Italie katalanez: Viatge a Itàlia
1945 Saratoga Trunk Sam Wood gaztelaniaz: La exótica frantsesez: L'Intrigante de Saratoga
1935 Ocean Breakers Ivar Johansson
1975 The Magic Flute Ingmar Bergman gaztelaniaz: La flauta mágica frantsesez: La Flûte enchantée katalanez: Trollflöjten
1948 Joan of Arc Victor Fleming gaztelaniaz: Juana de Arco frantsesez: Jeanne d'Arc euskaraz: « Joan of Arc (1948ko filma) »
1949 Under Capricorn Alfred Hitchcock frantsesez: Les Amants du Capricorne
1964 The Visit Bernhard Wicki gaztelaniaz: La visita del rencor frantsesez: La Rancune

Irudi galeria

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. Elustondo, Ihintza. (2015-08-29). «Irudi bat baino gehiago» Berria.
  2. Stro. (2011-05-09). «8 de mayo: Una carta para la historia» 8 de mayo (Noiz kontsultatua: 2021-02-15).
  3. a b Stro. (2011-03-20). «Ingrid Bergman I» Ingrid Bergman I (Noiz kontsultatua: 2021-02-15).
  4. (Ingelesez) «AFI’s 100 YEARS…100 STARS» American Film Institute (Noiz kontsultatua: 2021-02-15).
  5. «Ingrid Bergman» IMDb (Noiz kontsultatua: 2021-02-15).

Kanpo estekak

aldatu