Ziriako Andonegi
Ziriako Andonegi Andonegi, ezizenez Kuireka (Mutriku, Gipuzkoa, 1912ko martxoaren 16a - 1982), jostuna eta euskal idazlea zen. Aitorren hizkuntza zaharra abestiaren letra da haren lanik ezagunena. Bertsotzat idatzi zuen, 1956ko otsailean.
Ziriako Andonegi | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Mutriku, 1912ko martxoaren 16a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | 1982 (69/70 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea |
Izengoitia(k) | Kuireka |
Kolaboratzaile izan zen Euzkadi eta El Día egunkarietan; Argia, Zeruko Argia eta Euzko Deya astekarietan; eta Euzko-Gogoa, Olerti eta Redención aldizkarietan. Abertzalea zen, eta hogei urte zituela, Mutrikuko batzokiko lehendakari zelarik, herriko hormetan Espainiaren aurkako idatzi batzuk agertu ziren goiz batean. Orduan, Gipuzkoako gobernadoreak 500 pezetako diru zigorra ezarri zion.
Espainiako Gerra Zibilean gudari ibili zen, eta 1937an, Santandertik Frantziara ihesi zihoala, frankistek preso hartu zuten. Gorriak ikusi zituen; jipoitu eta, «escritor vasco separatista» zela eta, heriotza zigorra ezarri zioten. Kendu zioten zigor hura, baina urte mordoxka eman zuen preso, Ondarretako espetxean, Miranda Ebroko kontzentrazio eremuan, Guadalajaran, Segovian...
Haren adiskide Santiago Onaindiak eman zuen horren guztiaren berri,[1] bai eta Ziriakok bere burua deskribatzeko egindako bertso hau plazaratu ere:[1]
« | Motriku'n jaio nintzan, Motriku'n naiz bizi, |
» |
2012. urtetik, bere omenez, izen bereko ipuin lehiaketa antolatzen da urtero Mutrikun.
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b Santiago Onaindia: Euskal literatura, 6. liburukia. Bilbo, Etor (1971-1977).
Kanpo estekak
aldatu- «Ziriako Andonegi», bertso eta olerkien hemeroteka.
- Ziriako Andonegi ipuin lehiaketa, Mutrikuko udalaren web-gunea