Udane Ansa Iragorri (Oiartzun, Gipuzkoa, 1982ko urriaren 9a) gipuzkoar ilustratzailea, diseinatzaile, maketatzailea eta irakaslea da.

Udane Ansa Iragorri

Bizitza
JaiotzaOiartzun1982ko urriaren 9a (41 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Mondragon Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakilustratzailea, diseinatzailea, Maketazioa eta irakaslea

Instagram: udane_ansa Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Lau seme-alabaren ama: Ipar, Lur, Izei (hila) eta Intza. Bikotekidea eta seme-alaben aita, Iñigo Martin Askaso. Bere aita Juaninazio Ansa Martirena, donostiarra da eta ama berriz, Josebe Iragorri Gaztañaga, Iturriotzeko Garmendi baserrikoa. Hiru anai-arreba ditu: Urko, Ion eta Edur. Oiartzunen bizi da.

Eskola munduko lehen pausoak, Iturburu udal haur eskolan eman zituen eta behin hiru urte beteta Haurtzaro ikastolan burutu zituen ondorengo oinarrizko ikasketak. Batxilergo zientifikoa Oiartzo ikastolan egin eta gero:

  • Bilboko Arte Ederretan lortu zuen Lizentziatura. 2006
  • Diseinu-Grafiko eta web diseinuko ikasketak egin zituen ondoren. 2006-2007
  • Mondragon Unibertsitatean Euskal Kulturgintzaren Aditu titulua. 2008

Familia, lagunak, herria, mendia eta kultura maite ditu eta antzerkia, zinema, literatura, musika, album ilustratuak eta komikiak pasioz bizitzen ditu. Sormena berea du. Eskulanetako monitore bezala jardun izan du Donostiako OKENDO kultur-etxean. 2007an . Beste hainbat lekutan lanean aritu ondoren, Elkar Argitaletxean, diseinu departamentuan egin du lan 2007tik, hamalau urtez. Bertan, diseinu eta maketazio lanez aparte, liburuetako azala ugari ilustratu ditu. Herriko eragileentzat ere egin izan ditu ilustrazioak, muralak eta diseinu desberdinak.

2022ko ikasturtetik dabil Pio Baroja BHI institutuan irakasle modura lanean. Batxiler Artistikoan, plastikako, ikusizko eta ikus-entzunezko hezkuntzako irakaslea da.

Arte ibilbidea aldatu

Erakusketak aldatu

 
Ilustrazio-erakusketa

2004an Oiartzungo Udal Aretoan burutua herriko hainbat artistekin batera.

2020 “Erakuslehio ARTEan” herriko erakuslehio batean erakusketa.[1]

2021 'Puskak biltzen' Arizmendienean erakusketa kolektiboa.[2]

 
Arteka Durangoko liburu-dendan MARE, Ilargiari poemak liburuko ilustrazio originalak ikusgai.

2023-02-02 MARE. Ilargiari poemak liburuko ilustrazio originalak ikusgai izan dira liburuaren aurkezpen egunean.

2022 ARTEKA Durangoko liburu-dendan MARE. Ilargiari poemak liburuko ilustrazio originalak ikusgai.[3] 

Ilustrazioak aldatu

  • MARE ilargiari poemak.[4][5][6]
  • Hamaika Kutixi Filosofiko. 5. Bizitza eta heriotza: Olatz Mitxelena Larreta eta Udane Ansa Iragorri.[7][8]
  • Reflexiones pedagógicas. Formándonos en el feminismo. Rosa Sensat, 31. zkia. Cuerpo, género y sexualidad. Urmendi haur-eskolarako sortutako materiala. Egileak: Eli Etxabeguren eta Udane Ansa Iragorri.[9]
  • 91. Udala Informatzen. Hezkidetza, berdintasunean hezteko tresna. Azala eta barruko ilustrazioa[10]
  • Euskal idazleen elkarteko Hitzen uberan.Idazlearen testuari ilustrazioa[11]
  • Itturri Merkatari Elkarteko 2023ko egutegian, martxoa hilabeteari dagokion ilustrazioa.
     
    MARTXOA. Itturri elkarteko egutegia

Liburuen azalak aldatu

  • “IMANOL. Kantatzen du kantuz. Antologia” Diska-liburuaren azala. Elkar.2022[12]
  • “Uda betea” Aritz Gorrotxategiren poesia liburuko azala. Elkar. 2022[13]
  • “Ametsen trafikatzailea” Andoni Urzelairen helduentzako nobelaren azala. Elkar. 2022[14]
  • “Uzta garaia” Asel Luzarraga Zarrabeitiaren gazteentzako nobelaren azala. Elkar. 2021[15]
  • “HORMAK” Oihana Iguaran Barandiaranen gazteentzako nobelaren azala. Elkar. 2021[16]
  • “Dena ametsa den irudipena” Leire Vargas Nietoren poesia liburuko azala. Elkar. 2021[17]
  • “Wascon” Josetxo Orueta Iturralderen helduentzako nobelaren azala. Txertoa. 2021[18]
  • “Las dos vidas de Martin de Munibe” Manuel Septien Ortizen helduentzako nobelaren azala. Txertoa. 2021[19]
  • “El alferez del estandarte real” Begoña Pro Uriarteren helduentzako nobelaren azala. Txertoa. 2020[20]
  • “Nobela errealista bat” Joxean Agirre Odriozolaren helduentzako nobelaren azala. Elkar. 2020[21]
  • “Fuego Amigo” Begoña Elorrieta Puenteren helduentzako nobelaren azala. Txertoa. 2019[22]
  • “Bidasoan gora” Eneko Aizpurua Urteagaren LEKUKO sailerako liburuaren azala. Elkar. 2020[23]
  • “Anticuerpos contra el neoliberalismo – Guia para después de la pandemia” liburuko azala. Txertoa . 2020[24]
  • “Katu” Iñigo Dierezen gazteentzako nobelaren azala. Elkar. 2019[25]
  • “Ez da erditzea” Ione Gorostarzu Etxebesteren poesia liburuko azala. Elkar. 2019[26]
  • “Lerro etena” Angel Erro Jimenezen EZTABAIDA sailerako liburuko azala. Elkar. 2019[27]
  • “Winston” Martin Etxeberria Garroren poesia liburuko azala. Elkar. 2018[28]
  • “Elurte amaiezina” Agustin Fernandez Pazen gazteentzako nobelaren azala. Elkar. 2016[29]
  • “Farorantz” Virginia Woolf. Urrezko biblioteka. Elkar. 2015[30]
  • “8 ipuin gotiko” Jon Eugi Aierdiren gazteentzako nobelaren azala. Elkar. 2014[31]
  • “Argazki albuma” Antton Kazabonen gazteentzako nobela. Elkar. 2013[32]
  • 'Argazki albuma' Kazabonen nobela berriaren azala Udane Ansa oiartzuarrak egin du[33]
  • “Den egiten” Ione Gorostarzu Etxebesteren poesia liburuaren azala. Elkar. 2012[34]
  • “Zu zara orain txoria” Mikel Etxaburu Osaren poesia liburuko azala. Elkar. 2011[35]
  • “Hamazazpikotan” Karlos Linazasoro Izagirreren poesia liburuko azala. 2010[36]
  • “Hiri gorritik” Asier Serrano Lasaren poesia liburuko azala. 2010[37]
  • “Gizajendearen ahitzea” Pablo Sastre Foresten EZTABAIDA sailerako liburuaren azala. 2010[38]
 
Palestinaren aldeko murala Landetxen

Diseinu eta maketazioa aldatu

Oroimenaren harra. Batxilergoa Unitate didaktikoa[39]

Muralak aldatu

Altzibar auzoko orman egindako muralaren diseinua. Honako esaldia irakur daiteke: LGTBIQ+ fobiarik? Ez, eskerrik asko!.2022[40]

Herritar talde baten ekimenez, murala osatu du Udane Ansak, Landetxe eraikinaren kanpoaldeko pareta batean, Yon Oñatibia kalean.[41]

Erreferentziak aldatu

  1. Imanol, Saiz(e)ko. (2020-07-24). «Leiho ireki bat herriko arteari» Oarsoaldeko Hitza (Noiz kontsultatua: 2023-03-06).
  2. Erik, Gartzia(e)ko. (2021-06-30). «Herriko sortzaileen puskak, Arizmendienean bilduta» Oarsoaldeko Hitza (Noiz kontsultatua: 2023-03-06).
  3. «“Liburua txukun geratu da eta gazteak poesiara hurbiltzen lagunduko du” - Durangaldea» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2023-03-11).
  4. Sarasola, Ainhoa. «Poemak urik gabeko itsasoei» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-03-06).
  5. Imanol, Saiz(e)ko. (2022-12-07). «[Bideoa 'Mare, ilargiari poemak', 1545 argitaletxearen azkena»] Oarsoaldeko Hitza (Noiz kontsultatua: 2023-03-06).
  6. kritiken hemeroteka » Harribitxi. (Noiz kontsultatua: 2023-03-06).
  7. Hamaika Kutixi Filosofiko – 1545. (Noiz kontsultatua: 2023-03-06).
  8. Imanol, Saiz(e)ko. (2021-10-13). «'Hamaika kutixi filosofiko' kaxarako laguntza behar du Oi(h)artzun Filosofikoa taldeak» Oarsoaldeko Hitza (Noiz kontsultatua: 2023-03-06).
  9. (Katalanez) «Reflexiones pedagógicas. Formándonos en el feminismo» Rosa Sensat (Noiz kontsultatua: 2023-03-06).
  10. (Ingelesez) «91. Udala Informatzen by Oiartzungo Udala - Issuu» issuu.com (Noiz kontsultatua: 2023-03-06).
  11. «Uberan - Euskal Idazleen Elkartea» old.uberan.eus (Noiz kontsultatua: 2023-03-06).
  12. KANTATZEN DU KANTUZ. ANTOLOGIA (LIB+2 CD) | Elkar Argitaletxea. (Noiz kontsultatua: 2023-03-06).
  13. UDA BETEA | Elkar Argitaletxea. (Noiz kontsultatua: 2023-03-06).
  14. AMETSEN TRAFIKATZAILEA | Elkar Argitaletxea. (Noiz kontsultatua: 2023-03-06).
  15. UZTA GARAIA | Elkar Argitaletxea. (Noiz kontsultatua: 2023-03-06).
  16. HORMAK | Elkar Argitaletxea. (Noiz kontsultatua: 2023-03-06).
  17. DENA AMETSA DEN IRUDIPENA | Elkar Argitaletxea. (Noiz kontsultatua: 2023-03-06).
  18. (Gaztelaniaz) WASCON | Txertoa Argitaletxea. (Noiz kontsultatua: 2023-03-06).
  19. (Gaztelaniaz) DOS VIDAS DE MARTIN DE MUNIBE, LAS | Txertoa Argitaletxea. (Noiz kontsultatua: 2023-03-06).
  20. (Gaztelaniaz) ALFEREZ DEL ESTANDARTE REAL, EL | Txertoa Argitaletxea. (Noiz kontsultatua: 2023-03-06).
  21. NOBELA ERREALISTA BAT | Elkar Argitaletxea. (Noiz kontsultatua: 2023-03-06).
  22. (Gaztelaniaz) FUEGO AMIGO | Txertoa Argitaletxea. (Noiz kontsultatua: 2023-03-06).
  23. BIDASOAN GORA (TENE MUGIKA SARIA 2019) | Elkar Argitaletxea. (Noiz kontsultatua: 2023-03-06).
  24. (Gaztelaniaz) ANTICUERPOS CONTRA EL NEOLIBERALISMO – GUIA PARA DESPUES DE LA PANDEMIA | Txertoa Argitaletxea. (Noiz kontsultatua: 2023-03-06).
  25. KATU | Elkar Argitaletxea. (Noiz kontsultatua: 2023-03-06).
  26. EZ DA ERDITZEA | Elkar Argitaletxea. (Noiz kontsultatua: 2023-03-06).
  27. LERRO ETENA (2004-2018) | Elkar Argitaletxea. (Noiz kontsultatua: 2023-03-06).
  28. WINSTON | Elkar Argitaletxea. (Noiz kontsultatua: 2023-03-06).
  29. ELURTE AMAIEZINA | Elkar Argitaletxea. (Noiz kontsultatua: 2023-03-06).
  30. FARORANTZ | Elkar Argitaletxea. (Noiz kontsultatua: 2023-03-06).
  31. ZORTZI IPUIN GOTIKO | Elkar Argitaletxea. (Noiz kontsultatua: 2023-03-06).
  32. ARGAZKI ALBUMA | Elkar Argitaletxea. (Noiz kontsultatua: 2023-03-06).
  33. (Gaztelaniaz) «Antton Kazabonek nobela berria aurkeztu du» El Diario Vasco 2013-11-03 (Noiz kontsultatua: 2023-03-06).
  34. DES EGITEN | Elkar Argitaletxea. (Noiz kontsultatua: 2023-03-06).
  35. ZU ZARA ORAIN TXORIA | Elkar Argitaletxea. (Noiz kontsultatua: 2023-03-06).
  36. HAMAZAZPIKOTAN | Elkar Argitaletxea. (Noiz kontsultatua: 2023-03-06).
  37. HIRI GORRITIK | Elkar Argitaletxea. (Noiz kontsultatua: 2023-03-06).
  38. GIZAJENDEAREN AHITZEA | Elkar Argitaletxea. (Noiz kontsultatua: 2023-03-06).
  39. Gaztelumendi, Gaztelumendi, Aiako Harria. Oroimenaren harra. Oiartzungo udala.
  40. Imanol, Saiz(e)ko. (2022-05-18). «"Oiartzunen, Euskal Herrian eta munduan zehar heteroarauaren kate estuak birrindu nahi ditugu"» Oarsoaldeko Hitza (Noiz kontsultatua: 2023-03-06).
  41. Erik, Gartzia(e)ko. (2024-01-02). «Palestinaren aldeko murala aurkezteko ekitaldia, igandean» Oarsoaldeko Hitza (Noiz kontsultatua: 2024-01-28).

Kanpo estekak aldatu