Grace Patricia Kelly (Filadelfia, 1929ko azaroaren 12a - Monte-Carlo, 1982ko irailaren 14a) aktore, dantzari eta abeslari estatubatuarra zen. Oscar saria irabazi zuen 1955ean emakumezko aktore onenaren kategorian, Alfred Hitchcockekin egin zuen 'To catch a Thief' lanagatik. Bere ibilbide zinematografikoak iraun zuen sei urtean hamaika filmetan bakarrik lan egin zuen arren, Hollywoodeko mito handienetako bat bihurtu zen. 1956an Rainiero III.a Monakokoarekin ezkondu zenez, Monakoko printzesa ezkontide bihurtu zen.[1][2]

Grace Kelly

(1972)
Consort of Monaco (en) Itzuli

1956 - 1982
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakGrace Patricia Kelly
JaiotzaFiladelfia1929ko azaroaren 12a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
 Monako  (1956 -
Lehen hizkuntzaestatubatuar ingelesa
HeriotzaCommune of Monaco (en) Itzuli1982ko irailaren 14a (52 urte)
Hobiratze lekuaCathedral of Our Lady Immaculate (en) Itzuli
Heriotza moduaistripuzko heriotza: trafiko-istripua
Familia
AitaJohn B. Kelly
AmaMargaret Majer
Ezkontidea(k)Rainiero III.a Monakokoa  (1956ko apirilaren 18a -  1982ko irailaren 14a)
Seme-alabak
Haurrideak
LeinuaHouse of Grimaldi (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaAmerican Academy of Dramatic Arts 1949)
Neighborhood Playhouse School of the Theatre (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
frantsesa
Irakaslea(k)Sanford Meisner
Jarduerak
Jarduerakzinema aktorea, modeloa, telebista-aktorea, antzerki aktorea eta aristokrata
Altuera169 zentimetro
Jasotako sariak
Genero artistikoaWesterna
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Alderdi politikoa Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Demokrata

IMDB: nm0000038 Allocine: 887 Rottentomatoes: celebrity/grace_kelly Allmovie: p37518 63086 Metacritic: person/grace-kelly TV.com: people/grace-kelly IBDB: 67951
Musicbrainz: 3ac772ad-4fd2-4546-ad7b-48c76e8847f1 Discogs: 289568 Allmusic: mn0000195649 Find a Grave: 571 Edit the value on Wikidata
Fitxategi:Grace Kelly Signature.svg, Autogramm Grace Kelly US-amerikanische Filmschauspielerin.png

Biografia

aldatu

Kelly Filadelfiako familia ezagun eta aberats batean jaio zen. Ikastetxe katoliko batean ikasi zuen, eta sei urte zituela egin zuen debuta umeentzako emanaldi batean. Ikasketak amaitutakoan, American of Dramatic Arts-en interpretazio-eskolak segitzea erabaki zuen, eta, ondoren, modelo lanak egin.[2]

New Yorkera joan zen eta publizitatean lan egin zuen, kapelak, xurgagailuak, tabakoa eta garagardoak iragarriz. 1949an Henry Jamesen lanarekin egin zuen debuta antzerkian. Ondorengo urteetan telebistako hainbat saiotan parte hartu zuen, Henry Hathawayk 1951n zineman Fourteen Hours filmean paper bat eskaini zion arte. Urtebete geroago, Fred Zinnemannen High Noon westernean parte hartu zuen, Gary Cooperrekin. Film horrexek ospea eman zion, baita arrakasta-ibilbideari hasiera ere.[3][2]

1953an bigarren mailako emakumezko aktore onenaren Oscar sarirako izendatu zuten Mogambo filmagatik, John Forden agindupean, Clark Gable eta Ava Gardnerrekin batera. Urte berean, William Holdenekin batera Mark Robsonen The Bridges at Toko-ri gerra drama estreinatu zuen.

1954an Hitchcocken Rear Window eta Andrew Martonen Green Fire lanean parte hartu zuen, eta abentura exotikoetara itzuli, Stewart Grangerren ondoan. 1955ean Hitchcockekin berriro To Catch a Thief filmeko protagonista izen zen, Cary Granten ondoan, Kosta Urdinean, Cannes eta Monako artean: artean ezagutu zuen Monakoko Rainiero printzea. Cannesko Zinemaldian berriro ikusiko zuten elkar, harremanetan hasi eta 1956an Monakoko Rainiero printzearekin ezkondu zen. [4][5]

Filmagintza

aldatu
Urtea Filma Pertsonaia Zinema zuzendaria Kidea(k)
1951 Fourteen Hours Louise Ann Fuller Henry Hathaway Paul Douglas, Richard Basehart, Barbara Bel Geddes
1952 High Noon Amy Fowler Kane Fred Zinnemann Gary Cooper, Katy Jurado, Lloyd Bridges, Thomas Mitchell
1953 Mogambo Linda Nordley John Ford Clark Gable, Ava Gardner
1954 Dial M for Murder Margot Mary Wendice Alfred Hitchcock Ray Milland, Bob Cummings, John Williams
1954 Rear Window Lisa Carol Fremont Alfred Hitchcock James Stewart, Wendell Corey, Thelma Ritter, Raymond Burr
1954 The Country Girl Georgie Elgin George Seaton Bing Crosby, William Holden
1954 Green Fire Catherine Knowland Andrew Marton Stewart Granger
1954 The Bridges at Toko-Ri Nancy Brubaker Mark Robson William Holden, Fredric March, Mickey Rooney, Earl Holliman
1955 To Catch a Thief Frances Stevens Alfred Hitchcock Cary Grant
1956 The Swan Alexandra printzesa Charles Vidor Alec Guinness
1956 High Society Tracy Samantha Lord Charles Walters Bing Crosby, Frank Sinatra, Celeste Holm

Diskografia

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Grace Kelly  

Sariak eta errekonozimenduak

aldatu
  • 2000an OFTA Film Hall of Fame saria. [6]
  • 1960an Hollywoodeko ospearen pasealekuan izarra.[7]
  • 1956 BAFTA sarirako nominazioa The Country Girl lanagatik. Henrietta saria [8]
  • 1955an Oscar saria emakumezko aktore onenaren kategorian, 'To catch a Thief lanagatik. [9] [10] BAFTA sarirako nominazioa Dial M for Murder lanagatik. Urrezko Globo saria eta Laurel saria The Country Girl lanarekin.
  • 1954ean National Board of Review saria emakumezko aktore onenari [11] Urrezko Globo saria eta emakumezko aktore onenari Mogambo lanarekin. [12]

Irudi galeria

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. «Grace Kelly» IMDb (kontsulta data: 2022-07-22).
  2. a b c (Gaztelaniaz) «Grace Kelly, de reina de Hollywood a princesa de Mónaco» El Correo 2021-07-02 (kontsulta data: 2022-07-22).[Betiko hautsitako esteka]
  3. (Gaztelaniaz) Solo ante el peligro (1952). (kontsulta data: 2022-07-22).
  4. (Gaztelaniaz) BENALAL, NOAH. (2020-11-11). «Grace Kelly, de 'Atrapa un ladrón' a princesa de Mónaco» RTVE.es (kontsulta data: 2022-07-22).
  5. (Ingelesez) Leathers, Samantha. (2022-07-20). «Grace Kelly's sacrifices on road to royalty: Why star had to give up Hollywood career» Express.co.uk (kontsulta data: 2022-07-22).
  6. «Online Film & Television Association (2000)» IMDb (kontsulta data: 2022-07-22).
  7. (Ingelesez) Chad. (2019-10-25). «Grace Kelly» Hollywood Walk of Fame (kontsulta data: 2022-07-22).
  8. «Grace Kelly awards» IMDb (kontsulta data: 2022-07-22).
  9. (Ingelesez) «The 27th Academy Awards Memorable Moments» Oscars.org | Academy of Motion Picture Arts and Sciences 2014-08-27 (kontsulta data: 2022-07-22).
  10. (Gaztelaniaz) «FilmAffinity» FilmAffinity (kontsulta data: 2022-07-22).
  11. (Ingelesez) «1954 Archives» National Board of Review (kontsulta data: 2022-07-22).
  12. (Gaztelaniaz) «FilmAffinity» FilmAffinity (kontsulta data: 2022-07-22).

Kanpo estekak

aldatu