Kelly Clarkson

abeslari estatubatuarra

Kelly Brianne Clarkson (Fort Worth, Texas, Estatu Batuak, 1982ko apirilaren 24a), Kelly Clarkson bezala ere ezagutua, estatubatuar kantautore, konpositore, aktore eta aurkezlea da.

Kelly Clarkson

(2018)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakKelly Brianne Clarkson
JaiotzaFort Worth1982ko apirilaren 24a (42 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaHendersonville
Encino
Texas
Lehen hizkuntzaingelesa
Familia
Ezkontidea(k)Brandon Blackstock (en) Itzuli  (2013 -  2020)
Hezkuntza
HeziketaBurleson High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakabeslaria, egile abeslaria, aktorea, haur literaturaren idazlea, zinema aktorea, idazlea, ahots-aktorea eta estudioko musikaria
Altuera163 zentimetro
Jasotako sariak
Genero artistikoapop rock
pop musika
Ahots motasopranoa
Musika instrumentuaahotsa
Diskoetxea19 Recordings
Atlantic Records
RCA Records
Syco Music

kellyclarkson.com
IMDB: nm1225628 Allocine: 92036 Rottentomatoes: celebrity/kelly_clarkson Allmovie: p355457 TCM: 1606821 Metacritic: person/kelly-clarkson TV.com: people/kelly-clarkson
Facebook: kellyclarkson Twitter: kellyclarkson Instagram: kellyclarkson VK: kellyclarkson MySpace: kellyclarkson Youtube: UCoRUmyNL8KEYftmxRA2n3SQ TikTok: kellyclarkson Souncloud: kellyclarksonofficial Spotify: 3BmGtnKgCSGYIUhmivXKWX iTunes: 316265 Last fm: Kelly+Clarkson Musicbrainz: d339efbb-77b9-4147-ba9e-59f2f24550b2 Songkick: 366307 Discogs: 201543 Allmusic: mn0000086927 Deezer: 68 Edit the value on Wikidata

Estatubatuar FOX kateak emititutako American Idol programaren lehen edizioaren irabazle izateagatik eta bere "Thankful" lehen albumarengatik egin zen famatu.

2004an musika mundura itzuli zen "Breakaway" albumarekin, 6 aldiz multi-platino izan zena eta pop-rock musikara bideratuta zegoena. Bere hirugarren albumak, "My December" izenez, estilo rokeroagoa zuen, eta Billboard 200eko bigarrena izatera heldu zen. 2009an laugarren albuma argitaratu zuen: "All I Ever Wanted". 2011ko urriaren 21ean "Stronge"r album berria atera zuen.

Kellyk “Ahozko Album Pop Hoberena"ren bi Grammy irabazi zituen, hori lortzen lehenengoa izanez; eta "Emakumezko Ahozko Pop Aurkezpen Hoberenaren Grammya" ere irabazi zuen. Hala, 2013ko urtarrilerako VH1ak Kelly historiako 100 artista emakumezkoen artean Kelly 19. postuan kokatzen du. 2013An ere Billboardek, bere 55. urteurrena ospatzeko, bere zerrendan 100 postu hoberenen artean 75. postuan kokatu zuen.

Gutxi gora behera 95 milioi kopia saldu ditu mundu osoan, 3 Grammy ditu eta orain arte egin dituen singel arrakastatsuenak hauek dira: "Miss Independent", "Behind These Hazel Eyes", "Never Again", "Already Gone", "Because of You", "Since U Been Gone", "My Life Would Suck Without You", "Stronger (What Doesn't Kill You)", "Mr. Know It All" eta "Catch My Breath".

Bizitzako lehen urteak

aldatu

Kelly Clarkson Fort Worth, Texasen jaio zen, baina eskolan laugarren maila egin ondoren Burleson, Texasera lekualdatu zen.

Bere gurasoak bananduta zeuden eta bi anai zituen, bera delarik hiruen artean gazteena; nahiz eta anai-arrebak gurasoen dibortiozaren ondorioz banaturik egon ziren. Kelly bere amarekin geratu zen, beranduago berriz ezkondu zena. Lehen mailako ikasketak amaitu eta bigarren mailako ikasketak hasi zituen, itsas biologia karrera hasteko asmoarekin. Hala, eskolan izan zuen musika munduarekin lehen kontaktuak, bere irakasle batek entzutean eskolako koroan parte hartzera gonbidatu zuen. Koroan eta musikan izandako hastapen hauek industria diskografikoan karrera bat hasteko interesa sortu zioten. Hala, batxilergoa atera ondoren Los Angeles, Kaliforniara joan zen.

Bertan, Melissa Joan Harten Sabrina, The Teenage Witch telesailean lan egin zuen estra gisa, eta kantari eta konpositore bezala Gerry Goffinekin kolaboratu zuen. Los Angeleseko etxeak su hartu ondoren Texasera itzuli zen, gogogabeturik, baina kantari karrerarekin jarraitzeko asmoz.

Hainbat lan lortu zituen: komedia klub bateko zerbitzari izan zen, Red Bullerako lan egin zuen, zinema eta farmazia batean, Fort Wortheko zoologikoko animaliak zaindu zituen, aspiragailu saltzaile bezala aritu zen etab.

Ibilbide musikala

aldatu

2002-2003: American Idolekin hastapenak

aldatu
 
Kelly Clarkson 2002ko Irailaren 11an, American Idol irabazi ondoren

2002an beste hamar mila pertsonekin batera American Idolen kastingera aurkeztu zuen bere burua. Bere ahotsak eta izaerak, epaileek hurrengo fasera pasarazi zuten, hogeita hamar hoberenen artean geratuz. Kellyk epaileen mirespena lortu zuen "Respec"t kanta abestuz, Aretha Franklinen kanta. Geroago hamar finalisten artean kokatzea lortu zuen.

2002ko irailaren 4ean Kellyk lehiaketa irabazi zuen, publikoaren bozken %58a lortuz. American Idolen irabazle bezala "A Moment Like This" kanta abestu zuen bere lehiakideek zoriontzen zuten bitartean. Lehiaketa irabaztean RCArekin milioi bat euroko kontratua eskaini zitzaion.

2003-2004: Thankful eta lehen arrakastak

aldatu

Bere lehen singelak, "A Moment Like This" izenburua zeukanak, Estatu Batuetan 2002ko urriaren 5ean errekorra ezarri zuen, 52. zenbakitik lehenengo postura pasatuz "Billboard Hot 100"ean. Errekorra aurretik Los Beatles taldeak zeukan "Can't buy me love" kantarekin.

Bere lehen albuma, "Thankful", RCAk argitaratu zuen 2003ko apirilaren 15ean, Billboard 200ean lehenengo zenbakira helduz eta platino bikoitza izan zen Estatu Batuetan 2 milioi kopia baino gehiago saldu baitzituen. Albumak kritika onak jaso zituen, nahiz eta kritiko batzuek esan bere arrakasta bere musika estilo komertzialagatik izan zitekeela. Hala ere, 2005eko amaierarako diskoak 3 milioi ale saltzea lortu zuen.

Kellyk Justin Guarinirekin (American Idoleko kidea izan zena) "From Justin to Kelly" pelikula egin zuen, baina pelikulak kritika ugari jaso zituen eta porrota izan zen.

2004an "Emakumezko Ahozko Pop Interpretazio Hoberena"ren Grammyrako nominazioa lortu zuen "Miss Independent" kantarengatik. Urte berean Independent Tour izenekoa hasi zen Clay Aikenekin.

Lehenengo World Idolean, munduko lehen edizioetako lehiakideak biltzen zituen programan, bigarren geratu zen Kurt Nilsen norbegiarraren atzetik.

2004-2006: Bermatzea eta Breakaway

aldatu

2004ko amairean Kellyk "Breakaway" bere bigarren albuma argitaratu zuen, Billboard 200ean hirugarren lekua hartuz. Lan berriak kritika positibo asko izan zituen, estilo rockeroagoa izanik Avril Lavingekin konparatzera helduz (bera izan zen Breakaway singela idatzi zuena "Princesa por Sorpresa 2" pelikularako soinu banda bezala). Albumeko 6 kanta Kellyren laguntzaz idatzi ziren.

Bere produktoreen artean Max Martin, "Since U Been Gone" eta "Behind These Hazel Eyes" singeletan lagundu zuena, eta Ben Moody "Because of You" kantan lagundu zuena. Albumak 15 milioi kopia saldu ditu eta Estatu Batuetan 6 aldiz izan da platino. "Since U Been Gone", "Because of You" eta "Behind These Hazel Eyes" singelek mundu osoan egin zuten ezagun Kelly. Urte arrakastatsu horri amaiera emateko, 2006ko Grammyetan Amerikar Musikaren Akademiak bi sari eman zizkion, bata "Emakumezko Ahozko Pop Interprete Hoberenaren" saria "Since U Been Gone" kantarengatik, eta "Album Pop Hoberenaren" saria "Breakaway"rengatik.

2007-2008 Trantsizioa eta My December

aldatu

"My December" 2006 eta 2007 urteen bitartean grabatu zen eta Estatu Batuetan 2007ko ekainaren 26an plazaratu zen albuma, Billaboard Hot 100en 2. postua lortuz, 300.000 kopia salduta.

Lehenengo singela "Never Again" izan zen, Estatu Batuetan apirilaren 13an irratiz igorri zena, Billaboard Hot 100ean 8. postuarekin debutatuz. Bigarren singela "Sober" izan zen eta urte bereko irailaren 24an plazaratu zen. Kellyk lurraren berotzearen kontrako Live Earth makrokontzertuan parte hartu zuen 2007ko uztailaren 7an.

2007ko otsailaren 18an Kellyk "One Minute" kanta aurkeztu zuen Daytonako 500 milia kotxe lasterketaren aurretik; kanta Australian "My December"ren bigarren singela bezala berretsia izan zen.

Kelly Clarkson American Idolera ere itzuli zen, 2007ko maiatzaren 23an ospatzen zen seigarren edizioaren final handian, eta bertan "Never Again" kanta abestu zuen.

 
Kelly Clarkson 2008ko My December Tourreko ekitaldi batean

Kelly Clarkson eta Teba McEntirek Country Musikaren Akademiaren Sarietan "Because of You" kanta elkarrekin abestu zuten, Reba McEntireren "Duets" albumeko lehen singela bihurtu zena (diskoa 2007ko irailean atera zen). Era berean, Kelly "Reba", Reba McEntik protagonizatutako telebista saioko kapitulu batean agertu zen. "Because Of You" kantaren binakako bertsio honen bideo musikatua 2007ko ekainaren 20an atera zen eta Billaboard Hot Country Songs zerrendan bigarren postua lortu zuen.

Gaur egun Kellyk, gutxi gora behera "My December" albumaren 2.500.000 milioi kopia saldu ditu mundu mailan, eta 700.000 kopia Estatu Batuetan

2007ko abenduan, Kelly beste album bat prestatzen hasi zen eta "Close Your Eyes", "One Day", "I Finally Goit it Right" eta With a Bit of Luck" kanten demoak plazaratu ziren.

2008-2010: All I Ever Wanted

aldatu

2008an, Rally Youth 2008an sartu zen Benedicto XVI Aita Santuak egindako bisitan zehar, "Walk Away", "Since U Been Gone" eta "Up to the Mountain" kantak mini kontzertu batean abestuz; era berean "Ave Maria" abestu zuen Aita Santuarentzat, bere bedeinkapenak jasoz.

Album berria 2009ko martxoaren 10ean argitaratu zuen eta lehen singelaren izenburua "My Lufe Would Such Without You" izan zen, Max Martin eta Dr. Lukek konposatutakoa. Aurretik, urtarrilaren 19an salmentara atera zen eta Billaboard Hot 100 zerrendan 97. postuan hasi bazen ere, aste baten buruan lehenengo zenbakian zegoen, Britney Spearsen Womanizer kantak izandako gorakada errekorra hautsiz.

2009ko apirilean "I Do Not Hook Up" kanta atera zuen, Billaboard Hot 100en 20. postua lortu zuena. Urte bereko uztailaren 31an Good Moorning America telebista saioan agertu zen "All I Ever Wanted" albuma promozionatzera joan zen, "My Life Would Suck Without You", "If I Can't Have You" eta "Already Gone" kantak abestuz.

2009ko abuztuaren 7an albumeko hirgarren singela, "Alredy Gone" publikatu zuen, aurreko singelak ("I Do Not Hook Up) baino arrakasta handiagoa izan zuena estatu batuetan, Billaboard Hot 100ean 17. postua lortuz.

2009ko urriaren 2an, "All I Ever Wanted Tour" bira hasu zen Uncasvilleko Mohegan Sun-en, Konektikan. Birak 31 kontzertu izan zituen Ipar Amerikan, eta beste hainbat Australia, Zelanda Berria, Hego Afrika eta Europan.

2009ko azaroaren 22an American Music Awards sarietan "Alredy Gone" kanta abestu zuen, audientziak oso gutsuko izan zuen eta Kellyri buruz zera esan zuten: "Ahots paregabea zuela" eta "Berak ez zuela dantzarien edo mini faldak janzteko beharrik ikuskizuna egiteko, bera eta bere ahotsa sinestezinak zirela"

2011-2012: Stronger

aldatu

2009ko Azaroan MTVrekin egindako elkarrizketa batean bere bostgarren albumerako kanak idazten ari zela aitortu zuen Kellyk, eta 2010. urteko amaierarako prest izan nahi zuela[1].

Kellyk Twitterren zabaldutako hainbat zurrumurruren ondoren esan zuen izan zitekeela Howard Bensonek albumeko kantak produzitzea; izan ere, Bensonek aurreko albumerako hainbat kanta produzitu zizkoin. Era berea, Kellyk Twitter bidez esan zuen bere bosgarren albuma ziurrenik 2011karen hasiera aldera plazaratuko zela. Twitterren bidez ere esan zuen Greg Kurstinekin lanean ari zela. Azkenean 2010eko abenduan Kellyk "You Still Won't Know What It's Like" kanta Nashvilleko "A Night for Hope" ikuskizunean estreinatu zuen.

Abeslariak Facebookeko mezu baten bitartez bere jarraitzaileei esan zien album berria hurrengo urteko irailera arte ez zela aterako.

Apirilaren 30ean PopJustice foro estatubatuarrak esan zuen singel berria "Let Me Down" izan zitekeela, rock estiloko kanta zena, eta zurrumurrua konfirmatu ez zen arren, hortik gutxira kantaren demoa filtratu zen. Honengatik abestia ez zen albumeko lehen singela izan, baina kanten zerrendan sartu zuen. Berriz ere uztailean album berriaren beste hiru kanta eta demo bat filtratu ziren: "Let Me Down", "Forgive You", "Dumb + Dumb = You" eta "Tell Me A Lie" (demo).

2011ko abuztuaren 30ean webcam bitartez "Mr. Know It All" singela abestu zuen, eta bideo ofiziala irailaren 25ean Youtubeko VEVO kontuan pulikatu zuen. Azkenean "Stronger" izenburua izan zuen album berria urriaren 24an plazaratu zuen, munduko lehen postuetan kokatuz eta iTuneseko deskargatuena izanez. Diskaren singel garrantzitsuenetakoa Stronger (What Doesn't Kill You)" kanta izan zen, VEVO kontuan 2011ko abenduaren 14ean estrainatu zuena. Kellyk bira berria Stronger Tour 2012 hasi zuen, Estatu Batuetako hiri gehienak bisitatu zituena.

Kelly Clarkson Super Bowlera joan zen Madonna eta beste hainbat artistekin batera, ameriketako himnoa abestuz. Halaber, Jason Aldeanekin batera 54. Grammy Sarietara nominaturik egon zen Don’t You Wanna Stay kantarengatik. 2012ko martxoan, "I Forgive You" albumeko hirugarren singel bezala aurkeztu ondoren, azken momentuko aldaketa bat egin zuen eta "Dark Side" kanta iragarri zuen Stronger (What Doesn't Kill You) kantaren ondorengo bezala.

2012-2014: Greatest Hits. Chapter One eta Wrapped In Red

aldatu
 
Clarkson Stronger Tourreko ikuskizun batean, 2012an

2012ko abenduan abeslariak bere arrakasta handiak biltzen zituen disko bat argitaratuko zuela iragarri zen: "Greatest Hits- Chapter One" izenburua izango zuena, bere karreraren hamargarren urteurrena ospatzeko. Lehen singela "Catch Muy Breath", 2012ko urriaren 15ean plazaratu zen, albuma azaroaren 19an argitaratu zen bitartean. Urriaren 30ean Kellyk diskoaren bigarren singela atera zuen, Vince Gillekin grabatutako "Don't Rush".

2012ko abenduaren 5ean, 2013ko Grammy Sarietarako nominazioak jaso zituen Ahozko Album Pop Hoberena, Urteko Grabazioa eta Bakarkako Pop Interpretazio Hoberena kategorietan, "Stronger (What Doesn't Kill You)" kantarekin. Era berean Urteko Kanta izateko nominatu zuten abestia. Kelly ere Jewel abeslariaren Arrakasta Handien albumean agertu zen, "Foolish Games" Jewelen kantaren duo bat abestuz[2].

Kellyk Barack Obamaren kargu hartzean, 2013ko urtarrilaren 21ean, "My Country, 'Tis of Thee" kanta abestu zuen[3]. Urte bereko otsailaren 10ean bere hirugarren Grammy Saria jaso zuen "Best pop vocal album" kategorian Stronger diskoarengatik, kategoria horretan bi grammy lortzen zituen lehen artista izanik. 2013ko apirilaren 8an "People Like Us" kanta plazaratu zuen, Greatest Hits albumaren azken abestia zena eta apirilaren 11an kanta American Idol telebista programan abestu zuen[4].

2013ko abuztuan, Kellyk plazaratuko zuen gabonetako diskaren izena iragarri zuen: "Wrapped In Red", Greg Kurstinen produkzioarekin. Urriaren 15ean albumaren promoziozko lehen kanta argitaratu zuen "White Christmas", eta urriaren 19an Youtuben "Underneath The Tree" albumaren singel garrantzitsuena argitaratu zuen. Albuma urriaren 29an plazaratu zen eta Billaboard 200ean hirugarren postua eta Billaboard Top Holiday Albumsen lehenengo postua lortu zuen. Urtearen amaierann album platino izendatu zuen RIAAk. Diska promozionatzeko gabonetako espezial bat grabatu zen, "Kelly Clarkson's Cautionary Christmas Music Tale" izenburua zuena eta NBCk abenduaren 11an erretransmititu zuena. "Wrapped In Red" urte horretako gabonetako albumik salduena izan zen.

Urtearen amaieran Grammy sarietarako nominazioa jaso zuen "Don't Rush" kantarengatik, "Binakako/Taldekako Country Interpretazio Hoberena"ren kategorian.

2014. urterako, Kellyk Martina McBride abeslariarekin country estiloko "In The Basement" abestia grabatu zuen.

Bizitza pertsonala

aldatu

2012ko urriaren 20an Brandon Blackstockekin ezkondu zen. 2014ko ekainaren 12an River Rose alaba izan zuen eta bere semea, Remington Alexander 2016an jaio zen

Diskografia

aldatu

Estudio Albumak

aldatu
  • Thankful (2003)
  • Breakaway (2004)
  • My December (2007)
  • All I Ever Wanted (2009)
  • Stronger (2011)
  • Wrapped in Red (2013)
  • Piece by Piece (2015)
  • Meaning of Life (2017)

Erreferentziak

aldatu
  1. MTVn Kelly Clarksonek datorren albumari buruz dioena.
  2. Graff, Gary (10 de diciembre de 2012). «Jewel Releasing 'Greatest Hits' on Feb. 5». Billboard. Consultado el 6 de febrero de 2013.
  3. «Beyonce, Kelly Clarkson To Perform At President Obama's Second Inauguration». viacom. Consultado el 9 de enero de 2013.
  4. «American Idol Brings Back Kelly Clarkson». TVLine. Ikusia 4 de abril de 2013.

Bibliografia

aldatu