Ireki menu nagusia
Apollo 13 zerbitzu-moduluaren matxurak astronauten bizitzak arriskuan jarri zituen

Apollo 13 AEBetako Apollo programaren zazpigarren misio eskifatua izan zen, eta ilargiratzeko asmotan jaurtitako hirugarrena. Ontzia 1970eko apirilaren 11n abiatu zen, eta ilargiratzea geldiarazi egin zen, oxigeno tanke batek eztanda egin baitzuen. Nahiz eta zenbait arazo izan (energia mugatua, ur edangarri falta eta kabinan beroa galdu zen), apirilaren 17an eskifaia bizirik itzuli zen Lurrera.

Bidaia James A. Lovellek, John L. "Jack" Swigert komando moduluko pilotuak eta Fred W. Haise ilargi moduluko pilotuak egin zuten. Swigertek Ken Mattingly jatorrizko pilotuaren ordez bidaiatu zuen, Mattingly errubeolaz kutsaturik omen zegoelako. Hasiera batean, eskifaia Gordon Cooperrek, Donn F. Eiselek eta Edgar D. Mitchellek osatu behar zuten, baina astronauta horiek NASArekin zituzten arazoak ikusita, tripulazioa aldatu zen. Mattinglyk ez zuen errubeolaren sintomarik izan eta Apollo 16an bidaiatu zuen John W. Youngekin batera, ilargiratzekoa zen bosgarren misioan, alegia.

Apollo 13aren misioak 80 km-ko diametroko Fra Mauro kraterra ikertzeko zeregina zuen. Zonalde hori "ejecta" izango zuela pentsatzen zen, Mare Imbrium sortu zuen talka zela eta. Apollo 13aren porrota izan zela eta, Apollo 14ak misio bera izan zuen.

Istripuak eta matxurakAldatu

Bigarren etapako hegaldian zehar, motor zentrala aurreikusita zegoena baina bi minutu lehenago itzali zen. Beraz, beste bulkatzaileek denbora gehiago eman zuten piztuta motor zentralaren arazoa konpontzeko.

Arazorik larriena oxigeno tankearen leherketa izan zen. Ontzia Lurretik 200.000 miliatara (321.868,8 km-ra) zegoenean, Misio Kontrolak astronautei hidrogeno eta oxigeno haizagailuak pizteko agindua eman zien. Handik 93 segundora, astronautek leherketa handia entzun zuten, elektrizitatearen fluktuazioekin batera. Hasiera batean, meteorito baten talka zela pentsatu zuten. Egiaz, bigarren oxigeno tankeak —zerbitzu moduluan zegoen— eztanda egin zuen. Haizagailuetara zihoazen kable batzuen egoera txarrak horien zirkuitulaburra eragin zuen. Eztandak sortutako suak presioa handitu zuen eta erregai zelulen konpartimendua oxigenoz bete zen.

 
Kontrol egoitzak Apollo 13aren itsasoratzea ospatzen du, azkenean salbu etxean

Konpartimentu barruko presioak 4. sektorea estaltzen zuen aluminiozko panelaren azkoinak kanporatu zituen. Eztanda egin zuenean, 1,8 segundoz komunikazio eta telemetria sistemak galdu egin ziren, baina komunikazioa berreskuratzea lortu zen, banda zabaletik banda estura igarota. Talkak 1. oxigeno tankearen balbulak jario bat izatea eragin zuen eta, isuri hori zela kausa, tankearen oxigenoak espaziora ihes egin zuen hurrengo 130 minutuetan zehar. Horren ondorioz, tankea hustu egin zen eta zerbitzu moduluaren oxigeno hornidura agortu egin zen.

Erregai zelulek hidrogenoa eta oxigenoa konbinatzen zutenez, 2. erregai zelula behin betiko itzali egin zen eta komando-modulua energia murriztuarekin utzi zuen. Beraz, eskifaia komando-modulua uztera behartuta egon zen eta, horren ondorioz, bidaia ilargi-moduluan segitu zuten, salbamendu-txalupatzat erabili zutena. Ideia hura entrenamenduetan planteatu zen, baina gerta zitekeen egoeratzat hartu gabe. Ilargi-moduluaren baliabideak hiru astronauten bizitzak salbatu zituen.

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Apollo 13