George Bogdanovich Kistiakowsky (Kiev, Errusiar Inperioa, 1900ko azaroaren 18aCambridge, Massachusetts, AEB; 1982ko abenduaren 7a) (ukraineraz: Георгій Богданович Кістяківський, errusieraz: Георгий Богданович Кистяковский) Estatu Batuetako kimikaria izan zen, jatorriz ukrainiarra.

George Kistiakowsky

Bizitza
JaiotzaTarasivka (en) Itzuli1900eko azaroaren 18a (juliotar egutegia)
Herrialdea Errusiar Inperioa
 Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaCambridge1982ko abenduaren 7a (82 urte)
Familia
AitaBogdan Kistyakovsky
AmaMaria Berenstamm
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaBerlingo Humboldt Unibertsitatea
Tesi zuzendariaMax Bodenstein (en) Itzuli
Doktorego ikaslea(k)Herbert S. Gutowsky (en) Itzuli
Bruce H. Mahan (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakfisikaria, kimikaria, unibertsitateko irakaslea eta fisikari nuklearra
Enplegatzailea(k)Princetongo Unibertsitatea
Harvard Unibertsitatea
Jasotako sariak
KidetzaRoyal Society
Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
IMDB: nm1687977 Edit the value on Wikidata

Alemanian egin zituen kimika ikasketak. 1926an Estatu Batuetara joan zen eta 1933an hango herritasuna hartu zuen. Berrogeita bat urtez aritu zen kimika eskolak ematen Harvarden eta ohorezko sari asko jaso zituen. Eisenhowerek, Estatu Batuetako lehendakariak, zientzia eta teknologia laguntzaile kargua eman zion eta Science Advisory Committee batzordeko lehendakaria izan zen 1957-63 bitarteko urteetan. Fisika eta kimika alorretan aditua izateaz gainera, lehergaiez ere asko zekien, eta Manhattan Proiektuan parte hartu zuen; berak diseinatu zuen lehen bonba atomikoaren lehergaia. Hala ere, arma nuklearren ahalmen suntsitzaileaz jabeturik, bertan behera utzi zuen zeregin hori, eta era horretako armen kontrako jarrera sutsua hartu zuen. 1967an utzi zuen Pentagonoa eta Harvardeko unibertsitatera itzuli zen eskolak ematera.

Erreferentziak aldatu