Erving Goffman (Manville (Alberta), Kanada, 1922ko ekainaren 11nFiladelfia, Estatu Batuak, 1982ko azaroaren 19an) soziologo eta idazlea, mikrosoziologiaren aitzindaritzat hartzen da. Pertsonen arteko elkarrekintzaren oinarrizko elementuak aztertu zituen, beti talde txikietan zentratuta, garai hartaraino egiten ziren eskala handiko ikerketa soziologiko gehientsuenetatik aldenduta[1].

Erving Goffman

President of the American Sociological Association (en) Itzuli

1982 - 1982
Bizitza
JaiotzaMannville (en) Itzuli1922ko ekainaren 11
Herrialdea Kanada
 Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaFiladelfia1982ko azaroaren 19a (60 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: minbizia
Familia
Ezkontidea(k)Gillian Sankoff  (1981 -  1982)
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaTorontoko Unibertsitatea 1945) Artean graduatu
Manitobako Unibertsitatea
Chicagoko Unibertsitatea 1953) Doktoretza : soziologia
St. John's High School (en) Itzuli
Doktorego ikaslea(k)Eviatar Zerubavel (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jardueraksoziologoa, saiakeragilea eta antropologoa
Enplegatzailea(k)Kaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn
Pennsylvaniako Unibertsitatea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
InfluentziakRay Birdwhistell (en) Itzuli
KidetzaArteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia

Find a Grave: 9711947 Edit the value on Wikidata

Goffman XX. mendeko soziologo nabarietakoen artean kokatu ohi da, Max Weber, Durkheim eta Mead soziologoekin batera. Horien pausoak oinarritzat hartuz, elkarrekintzaren prozesu mikrosozialak azpimarratuko zituen soziologia batean sakontzen saiatu zen. Elkarrekintza sinbolikoaren teorialari bezala, bere interes nagusia zera izan zen: esanahiek eta sinboloek giza ekintzan eta giza elkarrekintzan duten eragina aztertzea.

Arte Maisutza titulua 1945ean lortu zuen Torontoko Unibertsitatean. Karrera eta doktoretza Chicagoko Unibertsitatean egin zituen, 1949an eta 1953an.

Chicagoko Unibertsitatean Everett Hughes, Edward Shils eta W. Lloyd Warner izan zituen lagun. Mikrosoziologiaren edo buruz buruko elkarrekintzen ikerketen aitzindari bihurtuko zen. Hil ostean, bere eragina handituz joan da.

Bibliografia nabarmenena

aldatu
  • 1959: The Presentation of Self in Everyday Life. University of Edinbourg Social Sciences Research Centre. (gaztelerazko edizioa: La presentación de la persona en la vida cotidiana, Amorrortu, Buenos Aires, 1993).
  • 1961: Asylums: Essays on the Social Situation of Mental Patients and Other Inmates. New York, Doubleday. (gaztelarazko edizioa: Internados: Ensayos sobre la situación social de los enfermos mentales. Amorrortu, Buenos Aires, 1994).
  • 1963: Stigma: Notes on the Management of Spoiled Identity. Prentice-Hall. (gaztelarazko edizioa: Estigma La identidad deteriorada. Amorrortu, Buenos Aires, 2003).

Erreferentziak

aldatu
  1. RITZER, G. (1995): Teoría sociológica comtemporanea, McGraw-Hill.