Ireki menu nagusia

Falklandak edo Malvinak[1] (ingelesaz Falkland Islands; gaztelaniaz Islas Malvinas) Hego Atlantikoan dauden uharte batzuk dira, Argentinako kostaldetik (Santa Cruz probintzia) 483 km-tara kokatuak. Uharte haiek administratiboki Britainia Handikoak dira, haren "itsasoz haraindiko lurralde burujabea" zehazki. 1982an, Falkland uharteetako guda gertatu zen, uharteetako historian izandako gertakaririk aipagarriena.

Falklandak / Malvinak
Falkland Islands
Itsasoaz haraindiko britainiar lurraldea
Bandera Armarria
Goiburua: "Desire The Right"
Ereserkia: God Save the Queen
Hiriburua
eta hiri handiena
Port Stanley
Hizkuntza ofiziala(k) ingelesa
Herritarra falklandar, malvinar
Gobernua
 -  Erregina Elisabet II.a
 -  Gobernadorea Colin Roberts
 -  Exekutiboko burua Barry Rowland
Legebiltzarra Falklandetako Legebiltzarra
Azalera
 -  Guztira 12,200 km2
Biztanleria
 -  Zenbatespena  (2012) 2.932
Dirua Libera falklandar (FKP)
Ordu-eremua FKST (UTC−3)
Zirkulazioa errepidean ezkerrean
ISO 3166 kodea FK
Internet domeinua .fk

Eduki-taula

GeografiaAldatu

Uharteek 12.173 km²-ko azalera dute, eta 2003an 2.967 biztanle (0,24 bizt./km²).

Mendebaldeko Falkland eta Ekialdeko Falkland dira uharte nagusiak, eta beste 700 uharte txiki ere badira. Stanley da hiriburua eta hiri nagusia; Ekialdeko Falklanden dago, eta 1.500 biztanle ditu.

Mendirik altuena Usborne mendia da (705 m), eta Ekialdeko Falklanden dago.

 
Christchurch katedrala, Stanley

HistoriaAldatu

  • 1600 inguruan Sebald de Weert herbeheretar marinela izan zen, ustez, Falklandak aurkitu zituen lehenengo europarra. Mapa zahar batzuetan Sebald uharteak izena ageri da.
  • 1690an John Strong ingeles marinela iritsi zen uharteetara. Hura izan zen Falkland izena erabili zuen lehena, Eskoziako Falkland herrixkako bizkondearen ohoretan.
 
Barneko lurrak

KomunikazioakAldatu

 
Landetxea

"RAF Mount Pleasant" aireportua, Port Stanleyn, uharteetara iristeko puntu nagusia da. Hala Erresuma Batuko aire armadak nola Txileko LAN airelineek kudeatzen dituzte hegaldiak.

ErreferentziakAldatu

  1.   Euskaltzaindia (2012-05-25) 170. araua: Amerikako toponimia .
  2. «182», Berria, 2015-01-04

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo loturakAldatu