Ramón Ormazabal
Ramón Ormazabal Tife (Irun, Gipuzkoa, 1910 – Bilbo, Bizkaia, 1982ko uztailaren 5a) gipuzkoar politikari komunista izan zen. EPK alderdiko presidentea izan zen 1977tik.
Ramón Ormazabal | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Irun, 1910 |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Bilbo, 1982ko uztailaren 5a (71/72 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | politikaria |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Euskadiko Partidu Komunista |
Roberto Lertxundi alderdikidearekin tirabirak izan zituen, Ormazabalek ortodoxiari atxiki eta langile joera bultzatzen baitzuen, azkenean EE alderdian bukatu zuen Lertxundi joera abertzalearen aldekoa zen bitartean.
Biografia
aldatuGaztetandik ibili zen komunistekin (1930 urtean eman zuen izena), eta 1934. urteko matxinadaren ondorioz Iruñera ihes egin behar izan zuen. 1935ean, Alderdi Komunista formalki antolatu zenean, Bizkaian jarri zen bizitzen. Bizkaiko defentsarako batzordeko kide zen Espainiako Gerra Zibila hasi zenean, eta Alderdi Komunistaren Euzkadi Roja aldizkariko zuzendaria izan zen (baita Mundo Obrero aldizkarikoa ere). Alacanten atxilotu zuten 1939an, baina espetxetik ihes egin eta Estatu Batuetara jo zuen lehenik eta Hego Ameriketara ondoren.
Alderdia berriro antolatzeko lanetan jardun zuen erbestean eta berriro espetxeratu zuten 1962an Bizkaiko eta Gipuzkoako urte bereko grebetako bultzatzaileetako bat izateagatik. Espetxetik ateratzean (1970), Alderdiko idazkaritza nagusiaren ardura hartu zuen Frantzian, eta Euskadiko Alderdi Komunistako Kongresua egin zen arte ez zen hegoaldera itzuli (1977).
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
aldatu- (Gaztelaniaz) Ramon Ormazabalen biografia Auñamendi Entziklopedian