Ireki menu nagusia

Florentzio Bustintza Latxiondo (Liverpool, 1902ko azaroaren 7a - Madril, 1982ko urtarrilaren 10a) euskal farmazialaria, zientzialaria eta unibertsitateko irakaslea izan zen. Madrilgo Natur Zientzietako eta Zientzia Zehatzetako Errege Akademiako (1959). eta Farmaziako Errege Akademiako kidea izan zen. 

Florentzio Bustintza
Bizitza
Jaiotza Liverpool1902ko azaroaren  7a
Herrialdea  Espainia
 Erresuma Batua
 Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua  1927-04-12)
Heriotza Madril1982ko urtarrilaren  10a (79 urte)
Hezkuntza
Heziketa Madrilgo Unibertsitatea
Genevako Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerak farmazialaria, ikertzailea, unibertsitateko irakaslea eta biokimikaria
Enplegatzailea(k) Madrilgo Unibertsitatea
Madrilgo Complutense Unibertsitatea
Kidetza Espainiako Zientzien Errege Akademia
Royal Academy of Pharmacy Itzuli

BiografiaAldatu

Guraso euskaldunak zituen, jaiotzez ingelesa (Liverpool, 1902 - Madril, 1982), Erresuma Batuko Dumfriesko St. Joseph College-n hasi zituen ikasketak, eta ikasketak bukatu zituen Katalunian, Reus-en eta Tarragonan. 1919 eta 1926 artean Madrilgo Unibertsitatean bi karreratan ikasi eta lizentziatu zen: Natur Zientziak eta Farmazia. hainbat unibertsitatetan biologia, nekazaritza eta fisiologiako irakaslea izan zen. Eusko Jaurlaritzako nekazaritza-aholkularia izan zen. Medikuntzaren inguruko ikerketa asko egin zituen, batez ere penizilinaren eta antibiotikoen inguruan; berauei buruzko hitzaldi asko eman eta liburu ugari idatzi zituen. Mundu osoan ibili zen bere ezagutzak eta ikerketak azaltzen. Alexander Fleming zientzialariaren laguna izan zen; berau Madrilgo Natur Zientzietako honoris causa doktore egin zutenean, sarrera-hitzaldia egin zuen (1948).

LanakAldatu

  • De Pasteur a Fleming. La Penicilina y los Antibióticos, antimicrobianos (1945)
  • Les antibiotiques antimicrobiennes et la Pénicilline (1946)
  • Contribución a la historia de la penicilina (1946)
  • De Koch a Waksman. La Estreptomicina y la lucha contra el Mycobacterium tuberculosis (1948)
  • Diez años de amistad con Sir Alexander Fleming (1961)
  • Anatomía, Fisiología e Higiene Humanas y Zoología (1954)
  • Biología para el Curso Preuniversitario (1967)