Carol Dunlop
Carol Dunlop (Massachusetts, AEB, 1946ko apirilaren 2a – Montparnasse, Frantzia, 1982ko azaroaren 2a) estatubatuar idazlea, itzultzailea, ekintzailea eta argazkilaria izan zen.
Carol Dunlop | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Carol Jean Dunlop |
Jaiotza | Quincy, 1946ko apirilaren 2a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Parisko 10. barrutia, 1982ko azaroaren 2a (36 urte) |
Hobiratze lekua | Montparnasseko hilerria |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Julio Cortázar |
Hezkuntza | |
Heziketa | McGill Unibertsitatea Lake Erie College (en) |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | argazkilaria, itzultzailea, idazlea eta ekintzailea |
Biografia
aldatuQuincy, Massachusetts, Estatu Batuaetan jaio zen. Gurasoak Jean Ayersen eta Daniel Dunlopizan ziren. François Hebert idazlearekin ezkondu zen, eta harekin seme bat izan zuen, Stephane (1968). Montrealen, Quebecen (Kanada) finkatu zen bikotea. 1970eko hamarkadan, Hebert eta Dunlop dibortziatu egin ziren, eta Dunlop Parisera joan zen.
1970aren amaieran, Dunlop Julio Cortázar idazlearekin ezkondu zen. Hainbat tokitara joan zen Cortazarri laguntzera eta, batzuetan, hura gabe ere bidaiatu zuen. Bere aktibismo politikoan Nikaragua eta Polonia izan ziren bisitatu zituen tokiak, eta Txilekiko elkartasunari buruzko kongresu batean parte hartu zuen.
Cortazar baino bi urte lehenago hil zen eta Montparnasseko hilerrian lurperatuta dago.
Heriotza
aldatuJulio Cortázar liburuan, Cristina Peri Rossi idazle uruguaitarrak, Cortazarren eta Dunlop-en laguna izan zenak, esan zuen biak HIESez hil zirela. Peri Rossiren arabera, Dunlop Cortazarrekin kutsatu zen, Frantziako hegoaldean urte batzuk lehenago egindako odol-transfusio baten ondorioz gaixotasuna harrapatu baitzuen. Hala ere, Cortazarren biografoak, Miguel Herráezek, idatzi zuen Dunlop muin-aplasiaz hil zela eta Cortazar leuzemiaz.[1][2]
Lan aipagarriak
aldatu- 1976, Carol Dunlop, La solitude inachevée: Roman.
- 1982, Julio Cortázar, Carol Dunlop, Los autonautas de la cosmopista.
- 2009, Julio Cortázar, Carol Dunlop, Silvia Monrós-Stojakoviκ, Korrespondentzia, Alpha Decay, Bartzelona
Erreferentziak
aldatu- ↑ Pisani, Silvia. (8 de junio de 2001). Afirman que Julio Cortázar murió de sida y no de leucemia. .
- ↑ Herráez, Miguel. Julio Cortázar, Una Biografía Revisada. Alrevés, 2011 ISBN 9788415098034 pp. 314, 333