Hans Hugo Bruno Selye (hungarieraz: Selye János; Viena, 1907ko urtarrilaren 26a - Montreal, 1982ko urriaren 16a) Austrian jaiotako hungariar medikua izan zen. Vienan jaio eta Pragan hezi zen. Oso haurtzaro gogorra izan zuen, Bigarren Mundu Gerra zela-eta, eta zenbait herrialdetan zehar ibili zen. 1945-1976 bitartean Montrealgo Medikuntza eta Kirurgia Esperimentaleko Institutuko zuzendaria izan zen. Unibertsitatean erretiroa hartu ondoren, Estresaren Nazioarteko Institutua sortu zuen 1977an. Seyle endokrinologian nabarmendu zen, eta bereziki azpimarratzekoak ditu estresari eta eritasunei buruz egindako lanak. Egokitze Orokorraren Sindromearen teoria osatu zuen, arratoiekin esperimentuak egin ondoren, eta eztabaida ugari sortu zituen teoria harekin. Izan ere, Selyek zioenez, estresak garrantzi handiko zeregina du eritasunen bilakaeran. "Estres eragileei" (hau da, edozein eratako estimuluei) ezin aurre eginak, "egokitze eritasunak" sor ditzake (ultzerak, odol presio garaiegia, etab.). Gaur egun bere teorien ordez estresaren eredu kognitiboak hartzen dira aintzat, baina ezin uka daiteke ekarpen garrantzitsuak egin zituela. The Stress of Life (1956, Bizitzaren estresa) lana idatzi zuen.

Hans Selye
Portrait Hans Selye.jpg
katedradun

Bizitza
JaiotzaViena1907ko urtarrilaren 26a
Herrialdea Kanada
 Austria
 Hungaria
Lehen hizkuntzaalemana
hungariera
HeriotzaMontreal1982ko urriaren 16a (75 urte)
Hezkuntza
HeziketaPragako Unibertsitate Karolina 1929) : medikuntza
College of Philosophy of the Prague German University (en) Itzuli 1931)
German University in Prague Medical School (en) Itzuli 1931)
McGill Unibertsitatea 1933) Zientzietako doktore
Johns Hopkins Unibertsitatea 1931)
faculty of science, German University in Prague (en) Itzuli 1931)
Hizkuntzakfrantsesa
ingelesa
alemana
hungariera
Jarduerak
Jarduerakmedikua, endokrinologoa, unibertsitateko irakaslea, psikologoa eta fisiologoa
Enplegatzailea(k)Montrealgo Unibertsitatea
Jasotako sariak
Nominazioak
KidetzaAlemaniako Natur Zientzien Leopoldina Akademia

ErreferentziakAldatu