Kristin Kreuk

Kristin Laura Kreuk (Vancouver, 1982ko abenduaren 30a) Kanadako aktorea da. Smallville telesailean Lana Lang-en rola betetzeagatik egin zen ezagun eta ondoren beste telesail batzuk protagonizatu ditu, hala nola Edgemont eta Beauty & the Beast, denak ere Kanadan errodaturikoak. Filmeak ere egin izan ditu, Street Fighter: The Legend of Chun-Li filmeko protagonista izan zen esate baterako.

Kristin Kreuk
Kristin Kreuk by Gage Skidmore 3.jpg
(2013)
Bizitza
Izen osoa Kristin Laura Kreuk
Jaiotza Vancouver1982ko abenduaren 30a (37 urte)
Herrialdea  Kanada
Bizilekua Toronto
Hezkuntza
Hizkuntzak Ingelesa
Jarduerak
Jarduerak aktorea, telebista-aktorea, zinema aktorea, zinema ekoizlea, karateka, acting (en) Itzuli eta ekoizlea
Altuera 160 zentimetro
IMDb nm0471036
girlsbydesign.com
Kristin Kreuk 2013an.

BiografiaAldatu

GaztaroaAldatu

Aita Peter Kreuk jatorri herbeheretarrekoa du eta ama Deanna Che jatorri txinatarrekoa baina Indonesian jaioa[1]. Biak ala biak paisaia arkitektoak dira. Kristin Kreuk karate[2] eta gimnasian nazio mailako txapelketetan aritu zen bigarren hezkuntzan ari zela baina eskoliosiaren erruz utzi egin behar izan zituen[2].

Aktore ibilbideaAldatu

Psikologia, Lur Zientziak edo Zientzia forensea ikasteko asmotan zebilen baina CBCko kasting zuzendari batek Vancouverren errodatuko zen Edgemont telesailerako ezaugarri asiarrak zituen neska baten bila bere eskolara jo zuen. Irakasle batek parte hartzera konbentzitu zuen eta Laurel Yeung kanadiar-txinatarraren papera bete zuen Kirstinek[3]. Bost denboraldi egingo zituen telesailean. Lehenengo denboraldia amaitu berritan Edurnezuriren papera egiteko telefilme baterako aukeratua izan zen eta honen ondoren mundu mailan ezagun egingo zuen papera lortu zuen, Smallville telesaileko Lana Lang izan zen[4]. Telesail hau ere Vancouverren grabatu zen eta Clark Kent-en gaztetako pasadizoak kontatzen ditu. Zazpi denboraldi egin zituen bertan, pertsonaiak Smallville herria uzten duen arte. Hurrengo denboraldian gonbidatu gisa bost ataletan hartu zuen parte.

2009an Street Fighter: The Legend of Chun-Li filmeko protagonista izan zen[5] baina filmeak ez zuen arrakasta handirik izan[6] eta ordutik zinemagintzan baino telesailetan zentratu da. 2010ean adibidez Chuck telesailean hainbat ataletan agertu zen[4]. Hannah-ren papera bete zuen, Chuckek hegazkinean aurkitzen duen neska bat ondoren bere dendan saltzaile ibiliko dena[7]. 2011ean Japoniako beldurrezko film batean agertu zen, Vampire eta baita Irvine Welsh's Ecstasy filmean ere.

2012an Beauty & the Beast telesaileko protagonista bihurtu zen[8]. Catherine Chandler detektibearen papaera bete zuen. Telesaila New Yorken kokatua badago ere Toronton errodatu zen. Lau denboraldi bete zituen telesailak.

2018an Burden of Truth telesail berrian hasi zen protagonista lanean. Abokatu baten rola jokatzen due ate bere herrian dauden neska gaixoen kasu bat hartzen du.

PublizitateaAldatu

Neutrogena kosmetika enpresako modeloa izan zen.

AktibismoaAldatu

Kendra Voth lagunarekin batera "Girls By Design" proiektua sortu zuen nerabeei sorkuntzan eta hezkuntzan laguntzeko[9]. Team Power Smart taldeko kide aktiboa ere bada, energia jasangarria sustatzen duen taldea, eta Amerikako Gurutze Gorriko kidea ere bai.

FilmografiaAldatu

FilmeakAldatu

Urtea Filma Pertsonaia Oharrak
2004 EuroTrip Fiona
2004 Terramar Tenar
2006 Dream Princess Printzesa laburmetraia
2007 Partition Naseem Khan
2009 Street Fighter: The Legend of Chun-Li Chun-Li Protagonista
2011 Vampire Maria Lucas
2011 Irvine Welsh's Ecstasy Heather Thompson
2012 Space Milkshake Tilda

TelebistaAldatu

Urtea Filma Pertsonaia Oharrak
2001 Snow White: The Fairest of Them All Edurnezuri Telefilmea, protagonista
2001-2005 Edgemont Laurel Yeung
2001-2010 Smallville Lana Lang Protagonista
2004 Earthsea Tenar Miniseriea
2010 Ben Hur Tirzah Miniseriea
2010 Chuck Hannah Lau kapitulutan
2012-2016 Beauty & the Beast Catherine Chandler Protagonista
2018- Burden of truth Joana Chang / Hanley Protagonista

SariakAldatu

2002tik aurrera Saturn Awards eta Teen Choice Awards sarietan izendapenak jaso izan ditu ia urtero. 2014 eta 2015 urteetan Beauty & the Beast telesailean egindako lanarengatik People's Choice Awards sarietan Zientzia fikziozko emakumezko aktore onenaren sariak eskuratu zituen[10]. 2015ean kanadako pertsona ederrena aukeratua izan zen online egindako lehiaketa batean[11]. 2019an Kanadako Rockie Awards saria ere irabazi zuen, oraingoan Burden of Truth telesailarengatik

ErreferentziakAldatu

  1. «Up, up and away» web.archive.org 2008-06-04 . Noiz kontsultatua: 2020-04-25.
  2. a b (Ingelesez) «Hero Complex» Los Angeles Times . Noiz kontsultatua: 2020-04-25.
  3. (Ingelesez) «Kristin Kreuk biography and filmography | Kristin Kreuk movies» Tribute . Noiz kontsultatua: 2020-04-25.
  4. a b «Exclusive: 'Smallville' heroine Kristin Kreuk joins 'Chuck' | Ausiello | EW.com» web.archive.org 2010-10-28 . Noiz kontsultatua: 2020-04-25.
  5. (Ingelesez) «Kristin Kreuk is Chun-Li in Street Fighter !» ComingSoon.net 2007-12-21 . Noiz kontsultatua: 2020-04-25.
  6. (Gaztelaniaz) «17 años después, así luce la actriz que dio vida a Lana Lang en Smallville» Digitall Post 2018-06-09 . Noiz kontsultatua: 2020-04-25.
  7. (Ingelesez) Wigler, Josh. «'Chuck' Adds Another Superman Veteran, 'Smallville' Actress Kristen Kreuk» MTV News . Noiz kontsultatua: 2020-04-25.
  8. (Ingelesez) Andreeva, Nellie; Andreeva, Nellie. (2012-02-16). «The CW Finds Its Beauty: 'Smallville's Kristin Kreuk To Star In 'Beauty & The Beast' Pilot» Deadline . Noiz kontsultatua: 2020-04-25.
  9. «Bravo!FACT | A Foundation To Assist Canadian Talent» web.archive.org 2011-07-08 . Noiz kontsultatua: 2020-04-25.
  10. Staff, By CNN. «People's Choice Awards 2014: The winners list» CNN . Noiz kontsultatua: 2020-04-25.
  11. In Canada, beauty is in the eye of the cable conglomerate. . Noiz kontsultatua: 2020-04-25.

Kanpo estekakAldatu