Palden Thondup Namgyal

Sikkimgo erregea

Palden Thondup Namgyal (དཔལ་ལྡན་དོན་དྲུཔ་རྣམ་རྒྱལ; Gangtok, 1923ko maiatzaren 23a - New York, 1982ko urtarrilaren 29a) 12. Sikkimgo erregea (Chogyal) izan zen 1963tik 1975era.

Palden Thondup Namgyal

Bizitza
JaiotzaGangtok (en) Itzuli1923ko maiatzaren 23a
Herrialdea Britainiar Raj  1947ko abuztuaren 14a)
 Indiako Agindupeko Lurra  (1947ko abuztuaren 15a -  1950eko urtarrilaren 26a)
 India  (1950eko urtarrilaren 26a -
HeriotzaMemorial Sloan Kettering Cancer Center (en) Itzuli1982ko urtarrilaren 29a (58 urte)
Hobiratze lekuaGangtok (en) Itzuli
Familia
AitaTashi Namgyal
AmaKunzang Dechen
Ezkontidea(k)Samyo Kushoe Sangideki (en) Itzuli  (1950eko abuztua -  1957ko ekainaren 17a)
Hope Cooke (en) Itzuli  (1963ko martxoaren 20a -  1980)
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaChogyal (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaBishop Cotton School (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakmonarka
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioabudismoa

Tashi Namgyal erregearen semea izan zen. Monje budista ordenatu zuten, eta Phodong eta Rumtek monasterioetako buru berraragitu gisa aitortu zuten. 1950ean Samyo Kushoe Sangideki tibetarrarekin ezkondu zen eta hiru seme-alaba izan zituzten. 1957an emaztea hil ondoren, 1963an Hope Cook estatubatuarra ezkondu zen.

1963an tronuan aitaren oinordeko izan zen eta 1965ean astrologoek ezarritako data batean koroatu zuten. Sikkimgo erresuma protektoratu britainiarra izan zen 1949 arte, eta urte horretatik aurrera Indiaren protektoratua. 1975eko apirilean Indiako armadak Gangtok hiriburua okupatu zuen, eta erreferendum batean Sikkim Indian integratzea onartu zen. Batasuna 1975eko maiatzaren 16an gauzatu zen.

Azken erregea etxean atxilotu zuten eta 1976an bere buruaz beste egiten saiatu zen. Minbiziak jota hil zen New Yorken 1982an.