Romy Schneider
Romy Schneider, jaiotzez Rosemarie Magdalena Albach, (Viena, 1938ko irailaren 23a- Paris, 1982ko maiatzaren 29a) aktore austriarra zen. Bere familian aktore asko zeuden, ospetsuenetariko bat, bere ama, Magda Schneider, gero, berarekin egingo zuena lan. Oso karrera interesgarria izan zuen eta bi aldiz irabazi zuen Cesar saria.
Biografia
aldatuBere lehen filma 15 urterekin egin zuen bere amarekin batera Wenn der weiße Flieder wieder blüht lanean (Lila zuriak berriro loratzen dutenean). Film hau egin ondoren, bere izena aldatu zuen Romy Schneider-era.
Geroago egin zituen filmak erromantikoagoak dira, eta Europa osoan ospe handia lortu zuen. Guztiak Ernst Marischka-rekin zuzendari eta Magda Schneider-ekin: Erregina baten gazte urteak, Okina eta enperadorea, Sissi, Sissi enperadoresa eta Sissiren patua. Nahiz eta ospe handia eman, Romy Schneiderrek bizitza osoa pasa zuen pinpirin itxura hori kendu ezinik.
Romy Schneider, Cristine (1958) filmean lan egiteko aukera izan zuen. 1933an Maz Ophüls egindako Liebelei filmaren bertsio berrian. (Arthur Schnitzleren antzerkian oinarritua). Filme honetan lan egiten zegoen bitartean, Alain Delon aktore frantsesaz maitemindu egin zen, filme berberean lan egiten zuena. Alemaniatik Parisera mugitu zen berarekin egoteko, iskanbila nazional bat sortzen. 1959an prometatu ziren
Romy Schneider Frantzian gelditu zen, eta pixkanaka, filme zuzendariek beratan interesatzen hazi ziren. Orson Wellesekin lan egin zuen Le Procèsen (1963), Frankz Kafka ren The Trial eleberrian oinarritua. Gainera, Alain Delon, Luchino Visconti eta Romy Schneider elkar aurkeztu zituen
Viscontiren zuzendaritzarekin, oso interpretazio onak eman zituen John Ford en Tis a pity she's a whore antzerkian. Eta Boccaccio 70 filmean. Hemen, bere leun edertasun eta sensualitatea, kontraste handia egiten zuen bere kideekin, ageriko beste edertasun batekin, Anita Ekberg eta Sophia Loren. Gauza bitxi bezala, filme honetan Coco Chanel diseinatu zituen jantziak. Hollywooden pasadaz egon zen, Good neighbor Samen agertzen. 1964 urtean egindako komeria bat Jack Lemmon ekin. Eta 1965 urtean Peter O'Toole, Peter Sellers eta Woody Allen ekin lan egin zuen Woody Allen idatzitako What's New, Pussycat? filmean.
Romy Schneideren bizitza pribatua ez zegoen oso ondo. Alain Delonek Romy utzi zuenean (ez ziren inoiz ezkondu), 1963 urtean, Harry Meyenekin ezkondu zen 1966an eta 1975an banandu ziren. Harry Meyen zuzendaria alemaniar bat zan, gero bere burua beste egin zuena. Bikotea seme bat izan zuen: David Christopher Meyen (1966-1981). 1975 urtean Romy Schneider Daniel Biasinirekin ezkondu zen, bere idazkari pribatua eta 1981an banandu ziren. Beraien alaba, Sarah Magdalena Biasini (1977ko uztailaren 14a) ere aktorea da.
Filmografia
aldatuBibliografia
aldatu- Hans-Jürgen Tast: Romy Schneider - Ein Leben auf Titelseiten Schellerten 2008, ISBN 978-3-88842-036-8.
Kanpo estekak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Romy Schneider |