Diana Taurasi

saskibaloi jokalari estatubatuarra

Diana Lorena Taurasi (Glendale, Kalifornia, 1982ko ekainaren 11) estatubatuar saskibaloi jokalari profesionala da, antolatzaile postuan aritzen dena WNBAko Phoenix Mercury taldean.[1]

Diana Taurasi
Diana taurasi flickr.jpg
Bizitza
Jaiotza Glendale (Kalifornia)1982ko ekainaren 11 (38 urte)
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Bizilekua Phoenix
Familia
Ezkontidea(k) Penny Taylor (en) Itzuli
Hezkuntza
Heziketa Don Antonio Lugo High School (en) Itzuli
Connecticuteko Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerak saskibaloi jokalaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak Pos Zbk
UConn Huskies women's basketball (en) Itzuli2000-2004
Fenerbahçe Women's Basketball (en) Itzuli2010-2011
Galatasaray SK (en) Itzuli2011-2012
Phoenix Mercury (en) Itzuli2004-3
WBC Spartak Moscow Region (en) Itzuli2006-2010
UMMC Ekaterinburg (en) Itzuli2012-201732
WBC Dynamo Moscow (en) Itzuli2005-2006
Draft NBA Phoenix Mercury (en) Itzuli
 
Posizio edo espezialitatea eskolta
antolatzailea
hegalekoa
Kirol zenbakia 3
Pisua 78 kilogramo
Altuera 183 zentimetro
Jasotako sariak
Nominazioak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa ateismoa
dianataurasi.com

2004an aukeratu zuen draft-ean Phoenix Mercuryk, eta rookie onenaren saria jaso zuen urte horretan. WNBAko hiru eraztun (2007, 2009 eta 2014), Olinpiar Jokoetako lau urrezko domina (2004, 2008, 2012 eta 2016) eta Munduko hiru Txapelketa (2010, 2014 eta 2018) irabazi ditu. Gainera, Europako liga indartsuenetan ere jokatu du, Errusian eta Turkian, eta sei aldiz irabazi Euroliga (2007, 2008, 2009, 2010, 2013, 2016). 2017ko ekainaren 18an, WNBAren historiako saskiratzailerik onena bilakatu zen. Neurri sexista eta baztertzailea zelakoan, uko egin zion jokalariek arropa estua erabiltzeko FIBAk emandako aginduari, eta isunetan 500.000 euro baino gehiago pagatu behar izan zituen horregatik. Lesbiana zela jakinarazi zuen, eta LGTB kolektiboaren ikusgarritasunaren alde ere lan egin du.[1]

IbilbideaAldatu

WNBAAldatu

  • Phoenix Mercury (2004-)

EuropaAldatu

  • Dinamo Mosku (2005-2006)
  • Spartak Mosku (2006-2010)
  • Fenerbahce (2010-2011)
  • Galatasaray (2011-2012)
  • UMMC Ekateriburg (2012-2018)

LorpenakAldatu

  • Phoneix Mercury: hiru WNBA (2007, 2009, 2014)
  • Spartak Mosku: Errusiako bi Liga (2007, 2008), lau Euroliga (2007, 2008, 2009, 2010)
  • Galatasaray: Turkiako Liga bat (2011), Turkiako Kopa (2012)
  • UMMC Ekaterinburg: Errusiako bost Liga (2013, 2014, 2015, 2016, 2017); Errusiako hiru Kopa (2013, 2014, 2017); Euroliga (2013, 2016)
  • AEBetako selekzioa: olinpiar txapelduna (2004, 2008, 2012, 2016); munduko txapelduna (2010, 2014, 2018); brontzezko domina Munduko Txapelketan (2006).

Bakarkako sariakAldatu

  • WNBAko jokalari onena (2009)
  • WNBAko finaleko jokalari onena bi aldiz (2009, 2014)
  • WNBAko saskiratzaile onena bost aldiz (2006, 2008, 2009, 2010, 2011)
  • WNBAko bosteko oneneko partaide bederatzi aldiz (2004, 2006, 2007, 2008, 2009, 2010, 2011, 2013, 2014).

ErreferentziakAldatu

  1. a b Arratibel Gascon, Ainara. Eskumuturrik finena. Berria, 2017ko ekainak 20, CC BY-SA 4.0, berria.eus Noiz kontsultatua: 2020ko ekainak 7.

Kanpo estekakAldatu