Ireki menu nagusia

Alberto Lopez-Jauregizar Poncela (Bilbo, 1939ko uztailaren 4a - Getxo, 1982ko uztailaren 16a) ETAren[1] terrorismoaren biktima bat da.[2] Tabacalera enpresaren ahalduna izan zen eta 1979ko hauteskunde orokorretan Alianza Popularraren zerrendan bigarrena izan zen Bizkaitik.[3]

Alberto Lopez-Jauregizar
Bizitza
Jaiotza Bilbo1939ko uztailaren  4a
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza Getxo1982ko uztailaren  16a (43 urte)
Heriotza modua gizahilketa
Hiltzailea Euskadi Ta Askatasuna
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak politikaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Alianza Popular

Eduki-taula

BiografiaAldatu

HilketaAldatu

Alberto López-Jauregizar Poncela ezkonduta zegoen eta lau seme-alaba zituen. Hogeita bost urte zeramatzan Tabacalera enpresan lanean eta enpresa horretan, hain zuzen ere, ahaldun izendatu zuten. Getxon (Bizkaia) hil zuten, 1982ko uztailaren 16an, 42 urte zituenean.

Alberto terrorismoak hiltzen zituen pertsonen hiletetara joan ohi zen eta polizia bat hiltzen zuten bakoitzean, bere etxean Espainiako bandera jartzen zuen, lazo beltz batekin.[4][5] Aliantza Popularrean afiliatu zen eta, bi aste beranduago, Algortan hil zuten, bere etxebizitzatik ateratzen zenean, 1982ko uztailaren 16aren 8:10ak aldera. Bere autoa aztertzera zihoan, lanera joan aurretik, beranduago bere familiarekin udako apartamentu batera bidaiatzeko asmoa zuelako.[6] 9:05etan, bere ibilgailuan igo bezain laster, gazte bat atzeko ezker leihatilatik hurbildu zitzaion eta birritan tiro egin zion. Tiroek Albertoren sorbaldan jo zuten eta, aztarna guztien arabera, berehala hil zen. Hiltzaileak beste bi pertsonen laguntza izan zuen.

Tiro egin ondoren, terroristek ziztu bizian ihes egin zuten aldez aurretik lapurtutako auto batean. Hurbileko dendetako langileek eman zuten gertakarien abisua, telefonoz, hilketaren lekuaren inguruko saltoki batetik. Handik eta minutu batzuetara, 9:30ak baino lehen, Getxoko Polizia-etxeko eta udalerriko Guardia Zibilaren postuko zenbait kide atentatuaren tokira bertaratu ziren. 10:30ak aldera, epaileak hilotza altxatzea agindu zuen eta gorpua Gurutzetako Osasun Egoitzako gorputegira (Barakaldo) eraman zuten.[7]

Auto enplegatua terroristek atentatu honetan egun berean lapurtu zuten Larrabasterran, Sopelaren udalerria. Haren jabeari lapurtu zioten hau lana zuzentzera zihoan 7:45h. Bi indibiduok haren garajean abordatu zioten poltsa bateko hornituak eta pistola bat aldean izateko arrandia egitean. Lapurretaren oharrik ez zezan eman determinatu bat igaro arte epea jabeak eta ahoa estali eskuak lotua izan zen ohartarazi izan baino lehen. Ibilgailua Getxoko Udaltxaingoak baldintza perfektuetan aurkituko lioke 5,00tan (am) eguneko hurrengoa atentatuari. Hilketa burutzeko, terroristek auto bat lapurtu zuten, egun berean, Larrabasterran (Sopela). Bere lanera zihoanean, 7:45 orduak inguru, bi pertsona autoaren jabeari hurbildu zitzaizkion bere garajearen barruan, poltsa eta pistola batekin. Ahoa estali eta eskuak lotu zizkioten eta denbora-tarte zehatz bat pasatu arte lapurretaren abisurik ez emateko ohartarazi zioten. Ibilgailua Getxoko Udaltzaingoak aurkituko zuen, hilketaren hurrengo egunean, goizeko 5:00etan

Atentatu honek ez zuen zigorrik izan. Eusko Jaurlaritzaren Bake eta Bizikidetzarako Idazkaritzaren arabera, hilketa behin-behineko largespen egoeran dago.[8]

Egin egunkariak 1982ko uztailaren 20an adierazi zuenez, aurreko egunean, ETA militarrak adierazpen bat egin zuen Alberto López-Jauregizarren hilketa bere gain hartuz. Gertakari hauek oraindik epaitu ez dituzten arren, 2010ean José Lorenzo Aiestaran Legorburu, Faneca ezizenez, Frantziako Cahan udalerrian atxilotu zuten.[9] ETAko kide horri Alberto López-Jauregizar hiltzea leporatzen diote, baina oraindik ez du epairik jaso hilketa horregatik.[10][11][12]

Ikus gaineraAldatu

ErreferentziakAldatu

  1.    .
  2.    .
  3.    .
  4.    .
  5.    .
  6.    .
  7.    .
  8.    .
  9.    .
  10.    .
  11.    .
  12.    .

BibliografiaAldatu

  • (Gaztelaniaz) MERINO, A., CHAPA, A., Raíces de libertad, egilea editore, 91-99 pp.. 2011 () FPEV. 978-84-615-0648-4 ISBN