Meiko (abeslari estatubatuarra)

Meiko (Roberta (Georgia), AEB, 1982ko otsailaren 25a- ) indie abeslari estatubatuarra da. Izen artistikoa japoniarra du, bere amonaren omenez[1].

Meiko (abeslari estatubatuarra)

Bizitza
JaiotzaRoberta1982ko otsailaren 25a (42 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Jarduerak
Jarduerakegile abeslaria, abeslaria, musikagilea, musikaria, kantugilea eta gitarra-jotzailea
Lantokia(k)Los Angeles
Genero artistikoarock alternatiboa
Indie popa
herri-kanta
Musika instrumentuagitarra
ahotsa
DiskoetxeaConcord Records
Fantasy
MySpace Records (en) Itzuli

meikomusic.com
IMDB: nm2961050 Facebook: meikomusic Twitter: meiko MySpace: meiko Bandcamp: meiko Spotify: 361HqUPgdXJQNI6CHsJMgY iTunes: 262726183 Musicbrainz: 935b9c64-39c0-42b7-a4f5-2566f1878fdb Songkick: 566643 Discogs: 1134955 Allmusic: mn0000529318 Deezer: 17166 Edit the value on Wikidata
Meikoren kontzertua Hollywoodeko Hotel Cafén, 2018an.

Biografia aldatu

Mila biztanle eskas dituen Roberta herrian jaio zen[2] eta 18 urte zituela Los Angelesera joan zen musikari izan nahian. Hollywoodeko Hotel Café-ko eskenatokian jo zuen, ordutik urtero jotzen du bertan. 2007an Sundanceko Zinemaldian hartu zuen parte eta urte berean Meiko diskoa atera zuen inoren laguntzarik gabe eta iTunes zerrendan 35. postua lortu zuen. Hurrengo urtean MySpace Recordsekin berriz atera zuen eta ezagun egin zen[1]. 2009an Estatu Batuetan zeharreko kontzertu bira egin zuen[3]. Bira honetan Eric Hutchinson ezagutu eta harekin Erresuma Batuan hainbat kontzertu egin zituen.

2015ean disketxeak utzi eta bere kontu diskoak ateratzen hai zen. Aurrenekoa Live Songs From The Hotel Cafe izan zen eta ondoren Moving Day etorri zen[4].

2018an The Cranberries taldearen "Zombie" abestiaren cover-a egin zuen Chesky Records diskoetxe independentearekin[5], eta honekin atera zuen hurrengo diskoa, Playing Favorites. 12 cover abestiz osaturiko diskoa izan zen. 2019ko maiatzean disko berria argitaratu zuen, In Your Dreams.

Diskografia aldatu

  • Meiko (2007, autoekoizpena)
  • Meiko (2008, Lucky Ear/MySpace/DGC)
  • The Bright Side (2012, Fantasy/Concord Records)[6]
  • Dear You (2014, Fantasy/Concord Records)
  • Lovers & Fighters (2015, Fantasy/Concord Records) - EP
  • Live Songs From The Hotel Cafe (2015, autoekoizpena) - EP
  • Moving Day (2016, autoekoizpena)
  • Playing Favorites (2018, Chesky Records)
  • In Your Dreams (2019, autoekoizpena)

Erreferentziak aldatu

  1. a b «..::starbug::.. - Meiko» www.starbug.hu (Noiz kontsultatua: 2019-01-02).
  2. (Ingelesez) June, Sophia. «Preview: Singer-songwriter Meiko to play Portland’s Doug Fir» Daily Emerald (Noiz kontsultatua: 2019-01-02).
  3. «Meiko unveils inaugural headlining run >> Tour dates and concert ticket info >> LiveDaily» web.archive.org 2009-04-06 (Noiz kontsultatua: 2019-02-03).
  4. (Ingelesez) «EXCLUSIVE! We Say I Do To Meiko's New Music Video! WATCH The Premiere HERE!» Perez Hilton 2016-05-17 (Noiz kontsultatua: 2019-02-03).
  5. (Ingelesez) LinkedUpRadio, Envisionwise Website Service /. «Meiko's Haunting Version of Zombie [LISTEN»] WRNR (Noiz kontsultatua: 2019-02-03).
  6. «The Bright Side : Meiko : Concord Music Group» web.archive.org 2012-05-16 (Noiz kontsultatua: 2019-01-02).

Kanpo loturak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Meiko (abeslari estatubatuarra)