Jon Telleria

NAIZ irratiko kazetaria

Jon Telleria Barrena (edo Ion Telleria; 1982) euskal kazetaria da. Irratian aritu da batik bat, Gaur egun Naiz Irratiko lan egiten du. 2023an berak eta Goizeder Tabernak Rikardo Arregi Kazetaritza Saria irabazi zuten Bideak podcasta sortzeagatik.[1]

Jon Telleria
Bizitza
Jaiotza1982 (41/42 urte)
Jarduerak
Jarduerakkazetaria eta irrati-esataria
Enplegatzailea(k)Naiz Irratia
Jasotako sariak

Honela deskribatu zuen podcasta sariaren epaimahaiak: "Bizi ditugun garai konbultsoetan, indarrean den dramarik latzenetako bati heldu zion Naiz Irratiaren eta Mediabask-eko BIDEAK podcastak: migrazioaren eta errefuxiatuen gaiari. Bidasoko pasabideari helduta, askotariko ahotsak bildu zituzten lan horretan, hasi puntako ordezkari instituzionaletatik, gaian aritu eta aditu direnen testigantzak ere bai, (Mikel Mazkiaran edo Iker Barbero zuzenbidean adituak), eragileetatik pasa (Irungo Harrera sarea, Lapurdiko sostengu sarea…), eta noski, drama hau azalean bizi duten pertsonenganaino: podcastaren benetako protagonista diren migratzaileetaraino (Nadege, Amadou, Abdou, Adama…). Bistan da landa-lan handia dagoela atzetik, ahalegin aparteko bat auziari prisma bilketa handia azaltzeaz gain, saiakera ikusten da momentuko soinuak ere biltzeko; esaterako, Irunen zelatan egoten diren boluntario sareko "gautxoriekin" ere izan dira. Migratzaile zenbaiten konfiantza guztietatik begiratzeko. Datuak ere lortu dituzte; hala, gure lurraldeetara iritsi aurretik jasan behar izan dituzten askotariko pasadizoak kontatu dituzte lehen pertsonan. 7 atalak arin entzuten dira, gai mardula izanagatik ere. Testigantza batzuk barruraino heltzen dira, bere gordinean azaltzen direlako. Gaiak ez du besterik merezi."[2]

Erreferentziak aldatu

  1. «Bideak eta Lore hostoak podcastek irabazi dute Rikardo Arregi saria» Berria 2023-11-29 (Noiz kontsultatua: 2023-11-30).
  2. «Rikardo Arregi kazetaritza saria» rikardoarregikazetaritzasaria.eus (Noiz kontsultatua: 2023-12-21).

Kanpo estekak aldatu