WikiLeaks
![]() | |
URL helbidea | http://www.wikileaks.org/ |
---|---|
Komertziala? | Ez |
Webgune mota | Dokumentu biltegia |
Erabiltzailea erregistratzea | Pribatua |
Hizkuntza(k) | ingelesez |
Jabea | The Sunshine Press |
Egilea | Julian Assange |
Argitalpen data | 2006ko abendua |
Egoera | Aktibo |
WikiLeaks edo Wikileaks (WikiFiltrazioak esan nahi du ingelesez) beste modu batean eskuraezinak izango liratekeen txosten anonimoak eta filtratutako dokumentuak argitaratzen dituen web gunea da. Gainera, iturrien anonimatua bermatzen du. The Sunshine Pressek sortu zuen 2006an, eta geroztik web gunea kudeatzen du. Bere sorreratik, 1,2 milioi dokumentu baino gehiago argitaratzea lortu du[1].

Erakundea hainbat eragileren arteko elkarlanaren emaitza da. Besteak beste, txinatar disidenteak, kazetariak, matematikariak, eta AEBetako, Taiwango, Europako, Australiako eta Hegoafrikako teknikariek hartzen dute parte. Munduko egunkariek zein The New Yorker aldizkariak Julian Assange, kazetari eta interneteko ekintzaile australiarra, erakunde honen zuzendaritzat jotzen dute.
Hasiera batean ekarpenak egitea irekia zegoen WikiLeaks-en, baina denborarekin ohikoago formato itxiko web gunean bilakatu da, eta gaur egun ez da wikitzat jotzen.
Erreferentziak aldatu
Kanpo estekak aldatu
- (Ingelesez) Wikileaks web gunea