Vanesa Amorós

eskubaloi jokalari ohia

 

Vanesa Amorós

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakVanesa Amorós Quiles
JaiotzaElx1982ko abenduaren 7a (41 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakeskubaloi jokalaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Club Balonmano Elx1997-2006
Club Balonmano Femenino Elda2006-2011
CB Mar Alicante (en) Itzuli2011-2012
Clube Balonmán Atlético Guardés2012-2014
 
Posizio edo espezialitateahegalekoa

Facebook: vanesa.amorosquiles Edit the value on Wikidata

Vanesa Amorós Quiles (Las Bayas, Elx, Alacanteko probintzia,1982ko abenduaren 7a) hegalean jokatzen zuen eskubaloi jokalari ohia eta entrenatzailea da.[1] Espainiako eskubaloiko emakumezkoen selekzioan jokatu zuen eta 2004ko Atenasko Olinpiar Jokoetan eta Londres 2012ko Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen. Domina olinpiko bat irabazi zuen.[2] [3][4]

Pontevedrako Atlético Guardés taldean
Carmen Martín (ezkerrean), Laura Morais eta Vanesa Amorósekin batera, 2014ko maiatzean, Mecalia Atlético Guardésen.

Ibilbidea aldatu

8 urterekin hasi zen eskubaloian eta 31 urterekin utzi zuen.[1] 22 urterekin Elda Prestigio taldearekin fitxatu zuen. 6 denboraldi eman zituen bertan, bere arorik onenean. Gero Mar Alicante taldean eta Metalia Atlético Gardés taldean. Ama izateko tarte bat hartu zuen. [1]

Vanessa Amorósek berriro hasi zen jokatzen Elda Prestigioarekin. Luxuzko fitxaketa bat izan zen, Fran Piedecausak Loterías Ligara igotzeko asmoa duen asmo handiko kirol-proiektuan lan egiteko [5]

Nazioartekoan aldatu

21 urterekin, Atenasen (Grezia) egindako 2004ko Udako Joko Olinpikoetan parte hartu zuen. Espainiako eskubaloiko selekzioarekin seigarren postuan amaitu zuen, eta diploma olinpikoa irabazi zuen. Londresen (Erresuma Batua) egindako 2012ko Udako Joko Olinpikoetan, brontzezko domina irabazi zuen Hego Koreako selekzioak hirugarren postua irabazi zuenean. Bere ibilbidean, Munduko Eskubaloi Txapelketan brontzezko domina lortu zuen.[1]

Erretiratu ondoren aldatu

Jokalari aktibo gisa erretiratu zenetik, Vanesa Amorós Manolo Pastor buru duen klubarekin egon da, Espainiako azken bi txapelketetan onenen artean egotera eraman duen haur-taldearen arduraduna baita.[1]

Sariak eta aintzatespenak aldatu

  • 2012. urtean Alacant Probintziako Diputazioaren emakumezkoen kirolari onenaren Sarian finalista izan zen.[6]

Erreferentziak aldatu

  1. a b c d e (Gaztelaniaz) Belda, Raúl. (2017-08-01). «Vanesa Amorós vuelve a las pistas con el Elda Prestigio» Cadena SER (Noiz kontsultatua: 2023-07-20).
  2. «Hasi saioa Facebook-en» Facebook (Noiz kontsultatua: 2023-07-20).
  3. Vanessa Amorós. Sports-Reference.
  4. Vanessa Amorós. Sports-Reference.
  5. (Gaztelaniaz) miguel-santiago. (2017-08-01). «VANESSA AMORÓS: FICHAJE DE LUJO PARA EL ASPIRANTE ELDA PRESTIGIO > El Record» El Record (Noiz kontsultatua: 2023-07-20).
  6. Diputación Provincial de Alicante. Ganadores de los Premios Deportivos Provinciales de la Diputación de Alicante entre 1980 y 2012. caja-pdf.es.

Kanpo estekak aldatu