Ireki menu nagusia

Agustí Bartra Lleonart (katalanez əɣusˈti ˈβartɾə ahoskatua; Bartzelona, Espainia, 1908eko azaroaren 8a - Terrassa, Espainia, 1982ko uztailaren 7a) katalan olerkaria izan zen.

Agustí Bartra
Bizitza
Jaiotza Bartzelona1908ko azaroaren  8a
Herrialdea  Espainia
Heriotza Terrassa1982ko uztailaren  8a (73 urte)
Familia
Ezkontidea(k) Anna Murià Itzuli
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzak katalana
gaztelania
Jarduerak
Jarduerak poeta, idazlea eta itzultzailea
Jasotako sariak

Bere lehen liburua irudi sentsualez betea ageri da: Cant corporal (1938). Gerra zibilaren ondoren Ameriketara erbesteratu zen. L’arbre de foc (1946) liburuan gerra-poemak biltzen dira: sinboloen bidez bere drama eta aberriarena unibertsal bihurtzen ditu. Bartrá-ren gainerako lan poetikoaren barne aurkitzen dira: Màrsias i Adila (1948); Oda atlàntica (1951); L’evangeli del vent (1956). Gero, 1971n argitaratutako liburu batean ordura arteko lanak bildu zituen: Obra poètica completa. Geroztikakoak dira: Deixant flors a la tomba de Rilke (1975); La fulla que tremola (1979); Haikus d’Arinsal (1981), etab. Eleberria, Crist de 200.000 braços (1968) eta antzertia, El tren de cristall (1978), La noia del girasol (1982), ere landu zituen. Itzultzaile gisa ere nabarmendu zen.

Zenbait lanAldatu

  • 1937: L'oasi perdut
  • 1938: Cant corporal
  • 1942: Xabola
  • 1942: L'estel sobre el mur
  • 1944: Oda a Catalunya des dels tròpics
  • 1946: L'arbre de foc
  • 1948: Màrsias i Adila
  • 1948: Rèquiem
  • 1951: Oda Atlàntica
  • 1951: Una antologia de la lírica nord-americana
  • 1953: Odissea
  • 1956: L'evangeli del vent
  • 1960: Quetzalcòatl
  • 1961: Deméter
  • 1964: Ecce homo
  • 1968: Crist de 200.000 braços
  • 1968: La lluna mor amb aigua
  • 1970: Dodo
  • 1971: Obra poètica completa
  • 1972: Poemes del retorn
  • 1974: Els himnes
  • 1979: El gos geomètric
  • 1981: Haikús d'Arinsal

eta Soleia trilogia:

  • 1972: Rapsòdia de Garí
  • 1974: Rapsòdia d'Arnau
  • 1976: Rapsòdia d'Ahab

ErreferentziakAldatu