Sviatlana Tsikhanouskaia
Sviatlana Heorhieuna Tsikhanouskaia[1] (bielorrusieraz: Святлана Георгіеўна Ціханоўская; [sʲvʲatˈɫanə ɣʲɪˈorɣʲɪiwnə t(s)ʲɪxɐnˈowskɐjə]) edo Svetlana Georgievna Tikhanovskaia[1] (errusieraz: Светлана Георгиевна Тихановска; [sʲvʲɪtˈɫanə ɡʲɪˈorɡʲɪivnə tʲɪxɐnˈofskɐjə]), jaiotza-izenaz Sviatlana Heorhieuna Piliptxuk[1] (bielorrusieraz: Святлана Георгіеўна Піліпчук; [sʲvʲatˈɫanə ɣʲɪˈorɣʲɪiwnə pʲɪlipˈt͡ɕuk]) edo Svetlana Georgievna Piliptxuk[1] (errusieraz: Светлана Георгиевна Пилипчук; [sʲvʲɪtˈɫanə ɡʲɪˈorɡʲɪivnə pʲɪlipˈt͡ɕuk]), (Mikaxevitxy[1], Bielorrusia, 1982ko irailaren 11) bielorrusiar giza eskubideen aldeko ekintzailea eta politikaria da. 2020ko Bielorrusiako presidentetzarako hauteskundeetan presidentegai aurkeztu zen.[2] Siarhei Tsikhanouski[1] giza eskubideen aldeko ekintzailearen emaztea da, 2020ko maiatzaren 29an espetxeratu aurretik Bielorrusiako presidentetzarako hauteskundeetan bere burua presidentegai aurkeztu behar zuena. Senarraren atxiloketaren ondorioz, Sviatlanak bere burua aurkeztu zuen presidentegai.
Sviatlana Tsikhanouskaia | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Izen osoa | Святлана Георгіеўна Піліпчук |
Jaiotza | Mikaxevitxy, 1982ko irailaren 11 (38 urte) |
Herrialdea |
![]() ![]() |
Bizilekua |
Homel Minsk |
Lehen hizkuntza | bielorrusiera |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Siarhei Tsikhanouski (2004 - |
Hezkuntza | |
Heziketa |
Mozyr State Pedagogical University named after I.P. Shamyakin (en) ![]() (2000 - 2004) : hizkuntzalaritza |
Hizkuntzak |
bielorrusiera alemana ingelesa errusiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | eskubide zibilen aldeko ekintzailea, itzultzailea, hizkuntza irakaslea, interpretea, politikaria eta filologoa |
Parte-hartzailea
| |
Lantokia(k) | Minsk |
Jasotako sariak |
ikusi
|
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Politikari independente |
IMDb | nm11814630 |
ErreferentziakAldatu
- ↑ a b c d e f Euskaltzaindia. (PDF) 156. arauaː Alfabeto zirilikoz idatzitako izenak euskarara aldatzeko transkripzio-sistema (errusiera, bielorrusiera, ukrainera eta bulgariera). .
- ↑ «Bielorrusian presidentea aukeratuko dute gaur» Berria 2020-08-09 Noiz kontsultatua: 2020-09-25.