Karl von Frisch
Karl von Frisch (Viena, Austria-Hungariako Inperioa, 1886ko azaroaren 20a - Munich, Alemania, 1982ko ekainaren 12a) austriar zoologoa izan zen.
BiografiaAldatu
Erleen arteko komunikazio-sistemei buruzko hipotesia landu zuen. Erleen hegaldiak eta jokabideak aztertu zituen; hegaldiaren erritmoak eta nondik norakoak (dantza) erle batek beste erleei polena non zegoen adierazteko modua ziren, haren ustez. Gaur egun, horretaz zalantzak badaude ere, abereen arteko komunikazio-kodeen ikerketara eraman zituen ikertzaileak hipotesi horrek.
Aus dem Leben der Bienen, Du und das Leben (1955) eta Tanzsprache und Orientierung der Bienen (1965) dira Frischen lan nagusiak. Medikuntzako Nobel saria irabazi zuen 1973an.
ErreferentziakAldatu
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.