Ireki menu nagusia

Diane Marie Rodríguez Zambrano (Guayaquil, Ekuador, 1982ko martxoaren 16a) pertsona transexualen eskubideen aldeko ekintzailea da. Gay, lesbiana, bisexual, transexual eta transexualen eskubideen aldeko Silueta X elkartearen presidentea da.

Diane Rodríguez
Diane Rodriguez activist transgender LGBT of Ecuador.jpg
Bizitza
Izen osoa Luis Benedicto Rodríguez Zambrano
Jaiotza Guayaquil1982ko martxoaren  16a (37 urte)
Herrialdea  Ekuador
Familia
Ezkontidea(k) Fernando Machado Itzuli
Hezkuntza
Heziketa University of Guayaquil Itzuli
Jarduerak
Jarduerak giza eskubideen aldeko ekintzailea, psikologoa eta politikaria
Kidetza Silueta X Itzuli
Mugimendua Mugimendu homosexualaka
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa ateismoa
Alderdi politikoa Ruptura 25 Itzuli
PAIS Alliance Itzuli
dianerodriguez.net

Gizon jaio arren, bere burua emakumetzat dauka. 2009an Ekuadorko erregistro zibilari salaketa jarri zion bere gizonezko Luis Benedicto izena emakumezko Diane Marie izenarengatik alda ziezaion.

2013ko Ekuadorko hauteskunde orokorretan bere burua hautagai aurkeztu zuen Ruptura 25 alderdiarekin. Ekuadorko lehenengo hautagai transexuala bihurtu zen. Hala ere, ez zuten hautatu.

2014ko irailaren 19an Ekuadorko lehenengo bikote transexuala eratu zuen bere bikotekide transexualarekin, biak izatezko bikoteen erregistroan sartu zituztenean. Gutxira, baina, banandu ziren.

2015eko urtarrilean transexualitateari buruzko haurrentzako ipuina argitaratu zuen, Benedicto se siente niña izenburukoa eta bere bizipenetatik idatzia. 2015eko irailean Ekuadorko LGBT Erakundeen Federazioko lehendakari izendatu zuten. Gainera, urte berean, Front Line Defendersen saria irabazteko bost hautagaietako bat izan zen.

2015eko abuztuan, Fernando Machado, bere mutil-laguna haurdun zegoela adierazi zuen. Nazioartean, haurra erditzeko zain egondako aurrenetako bikote transexualetako bat bihurtuz.