Katixa Dolhare-Zaldunbide
euskal idazlea
Katixa Dolhare-Zaldunbide (Ezpeleta, Lapurdi, 1982 - ) literaturan agregatua eta doktorea. 2014. urtean bere lehen eleberria plazaratu zuen, Biribilgune izenburukoa.[1]
Katixa Dolhare-Zaldunbide | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Ezpeleta, 1982 (42/43 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Tesi zuzendaria | Éric Benoit (en) ![]() |
Hizkuntzak | euskara frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea |
Enplegatzailea(k) | Bordeleko Unibertsitatea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
![]() ![]() |
Literaturan aditua da eta Bordeleko Montaigne Unibertsitatean irakasle dihardu. Ikerketa lanetan ere ari da, literatura arloan. Nafarroa Behereko hainbat eskola eta institututan irakasle izan da. Gazteluma beka eskuratuta, Biribilgune lehen eleberria argitaratu zuen 2014an. Arazo sozialak hizpide ditu polizia-trama honek, hala nola, immigrazioa, islamismoa, Frantziako laikotasuna...[2]
Hainbat artikulu idatzi ditu komunikabideetan (Berria, Argia...).[3][4]
2019an, Euskal Kultur Erakundeko lehendakaria bilakatu zen.
Liburuak
aldatuEleberrigintza
aldatu- Biribilgune (Elkar, 2014, ISBN 9788490272596)
Erreferentziak
aldatu- ↑ Dolharé, Katixa. (2014). Biribilgune. Elkar ISBN 978-84-9027-259-6. (kontsulta data: 2024-10-15).
- ↑ «Katixa Dolhare-Çaldumbide - Euskal idazleen elkartea» idazleak.eus (kontsulta data: 2024-10-15).
- ↑ «Argiako egilea: Katixa Dolhare-Zaldunbide» Argia (kontsulta data: 2021-03-17).
- ↑ Dolhare Zaldunbide, Katixa. «Katixa Dolhare Zaldunbide» Berria (kontsulta data: 2021-03-17).
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |