Paulo Garaialde

Taxilari

Paulo Garaialde Jauregi zabal (Orendain, Gipuzkoa, 1922ko urtarrilaren 1a - Berastegi, 1982ko urtarrilaren 2a), taxilari eta EAJren zale gipuzkoarra zen. Triple A eskuineko erakunde terroristak bahitu eta hil egin zuen. Haren inguruko hilketak zurrumurru ugari zabaldu baziren ere, garaiko erakundeen axolagabekeriak garbi erakutsi zuen estatuko krimena izan zela.[1]

Paulo Garaialde
Bizitza
JaiotzaOrendain1922ko urtarrilaren 1a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaBerastegi1982ko urtarrilaren 2a (60 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jardueraktaxi driver (en) Itzuli

Biografia aldatu

Jaiotzez, Orendaingokoa zen, eta taxista gisa Alegian lan egiten zuen. Iñaki Garaialde semeak horrela deskribitu zuen Berria egunkarian argitaratutako elkarrizketan: «Pertsona bat oso irekia, kontuetan eta berriketan aritzeko pertsona bat, abertzalea, jeltzalea, independentista. Oso elizkoia zen, fede handia zuen».

Pauloren inguruan susmo txarrak eragin zituen gertaera bat eman zen. Hamar urte lehenago eraso bat jasan zuen. Taxia bonba batez lehertu zioten. ETAk hartu zuen bere gain atentatu hura, taxilaria «salataria» zela zabalduz. Urteak pasata, erakundeak familiari modu pribatuan jakinarazi zioten eraso hura «hanka-sartze» itzela izan zela.[2] Urte haietan taxilariak ideologia guztien talde armatuen jo-mugan zeuden zeren eta asko asko poliziaren edo ETAren salataritzat salatuak izan baitziren. Asko ere hil egin zituzten.

Gertaerak aldatu

1982ko urtarrilaren 1ean desagertu egin zen, eta biharamunean haren gorpua aurkitu zuten, bi eskopeta tiro zituela, Plazaolako trenbide zaharraren ertzean, Berastegin. Lanean ari zela hil zuten; gauerdian dei bat jaso, eta haren arrastorik ez zen agertu hurrengo eguerdira arte. Horrela dio Iñaki Garaialdek: «Leitzarango ibarrean, basoaren erdian, oso leku apartatuan, haren gorpua aurkitu zuten bi pertsonak. Atestatuak dio bi pertsonak deklaratu zutela gorpu bat aurkitu dutela Leitzaranen. Atestatuetan ez da ageri bi pertsona horiek nortzuk ziren; ez zieten deklaraziorik hartu».[1] Hildakoa tiroz eskupeta batekin hil zuten.

Triple A eskuin muturreko erakundeak bere gain hartu zuen hilketa. Gertatutakoaren berrogei urte bete behar zirela eta Garaialderen senitartekoek txosten bat egin zuten, Garaialderen bizitza eta heriotza biltzen dituena. Elixabete Garmendia kazetariak koordinatu zuen lana.[3]

Hilketaren arduradunen inguruko zalantzak aldatu

Garaialdearen inguruko zurrumurruek eta garaiko egoerak benetako ke-gortina sortu zuen hilketaren inguruan. ETAren susmoa lehenengoa izan zen baina handik bi egunetara MULAk (Terrorismoaren Aurkako Aginte Bakarrak) hipotesia baztertu zuen. Ondoren, ardura Komando Autonomoen gainean erori zen. Urtarrilaren 4an, ordea, Triple A-k bere egin zuen atentatua, esanez oker bat izan zela, eta hilaren 6an, ukatu egin zuen. Ekainean, oso berandu, ETAren ezetza iritsi zen, egiletza ukatuz.

Susmoek, poliki-poliki, beste bide hartu zuten. Esaterako, auzia hilketa gertatu eta hilabetera itxi zuten. Apenas ikertu zen, eta kartutxoei buruzko azterketak ere ez ziren iritsi epaitegira. Automobila ere ez zen aztertu. Ikerketa lerro posible guztiak itxita geratu zen auzia. Datu adierazgarria: senidek prestatutako txostena 104 orrialde zituen; Guardia Zibilarena 15 orrialde.[2]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu