Laminoria
Laminoria edo Laminoriako Errege Harana Arabako haran eta udalerri-ohi bat da, Mendialdean. Gaur egun Arraia-Maeztu izeneko udalerriaren barnean dago.
Laminoria | |
---|---|
Arraia-Maeztu, Euskal Herria | |
| |
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea |
![]() |
Probintzia |
![]() |
Udalerria | Arraia-Maeztu |
Koordenatuak | 42° 48′ N, 2° 24′ W / 42.8°N,2.4°WKoordenatuak: 42° 48′ N, 2° 24′ W / 42.8°N,2.4°W |
Igoroin errekak harana zeharkatzen du. Beste batzuen artean, iparraldean Indiagana eta Santa Elena, ipar-ekialdean Iturrieta eta Entzia nahiz hegoaldean Abitigarra eta Arburu mendiek mugatzen dute. Haranaren izena daraman meategiak dakartzan kalte ekologikoengatik eztabaida iturria izan da[1].
HerriakAldatu
Hauexek dira Laminoriako kide ziren herriak, bere 2007ko biztanleriarekin: Aletxa (38), Areatza (8), Elortza (18), Erroeta (27), Erroitegi (28), Ibisate (6), Musitu (13) eta hiriburua zen Zekuiano (95). Azken honetan haraneko udaletxea izan zena oraindik dago; gaur egun herriko batzar administratiboa bertan biltzen da eta batzuetan auzokideen bilgune gisa erabiltzen da.
HistoriaAldatu
Harana Santa Piako abadearen jaurerria zen; izen bereko monasterioa egon zen XIX. mendean suntsitu zuten arte. 1785ean errege jaurerri bilakatu zen, eta hortik dator Laminoriako Errege Harana izena.
Anglo-Vasco-Navarro trenbidea egitean, obra nagusietakoa Laminoriako tunela izan zen; 2 kilometro zituenez, luzeena zen, eta aitzindarietakotzat jo da.
Arabako ermandade zaharraren antzeko mugekin udalerri modernoa sortu zenetik zenbait anexio-prozesu suertatu dira. 1958an Arraia eta Apinaizekin bat egin zuen, Maeztu izena hartu zuen udalerria sortzeko; azken hau, Korres ere 1965ean jaso eta gero, 1987an izena aldatu eta Arraia-Maeztu bilakatu zen.
ErreferentziakAldatu
Ikus, gaineraAldatu
Kanpo estekakAldatu
- Igoroingo jauziak Berrian.
- (Gaztelaniaz) Laminoria Euskomedian.
Artikulu hau Arabako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |