Alfredo Kraus Trujillo (Las Palmas Kanaria Handikoa, Espainia, 1927ko azaroaren 24a - Madril, Espainia, 1999ko irailaren 10a) espainiar tenorra izan zen.

Alfredo Kraus

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAlfredo Kraus Trujillo
JaiotzaLas Palmas Kanaria Handikoa1927ko azaroaren 24a
Herrialdea Espainia
HeriotzaMadril1999ko irailaren 10a (71 urte) (71 urte)
Heriotza modua: pankreako minbizia
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Irakaslea(k)Mercedes Llopart
Jarduerak
Jarduerakopera abeslaria eta voice teacher (en) Itzuli
Enplegatzailea(k)Reina Sofía School of Music (en) Itzuli
Jasotako sariak
Genero artistikoaopera
Ahots motatenor liriko arina
Musika instrumentuaahotsa
DiskoetxeaEMI Classics
Philips Classics Records (en) Itzuli

IMDB: nm0470088 Musicbrainz: 07c766d0-7734-4574-ad5a-0798ae57ff5d Discogs: 882024 Allmusic: mn0000005641 Find a Grave: 59410121 Edit the value on Wikidata

Zarzuelan lan egin ondoren, operari ekin zion. Jules Masseneten Werther operan interpretazio gogoangarriak egin izan zituen bere ibilbide luzean.

Biografia aldatu

Valentzian, Bartzelonan eta Milanen egin zituen kantu ikasketak.

Zartzuela abestu zuen Espainian eta 1958an Bartzelonako Liceoan egin zuen aurkezpena. Ondoren Londresko Covent Garden (1959), Chicagon (1962) eta New Yorken (1966).

Munduko tenorrik ospetsuenetako bat izan zen. Irabazi zituen sarien artean aipagarria da 1984. urtean lortu zuen Laura Volpi Nazioarteko Saria.

Ahotsez tenor lirikoa zen; teknika harrigarria zuen. Interpretazio aipagarriak zituen Verdiren Rigoletto, Gounoden Fausto, Masseneten Werther, baita Bellini, Donizzetti eta Rossiniren lanak.

Gayarre (1959) filmaren antzezle nagusia izan zen, Julian Gaiarre euskal tenorea antzeztuz.

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alfredo Kraus