María Galindo

Boliviako aktibista anarkofeminista eta idazlea.

María Galindo Neder (La Paz, Bolivia, 1964 ) Boliviako aktibista da, aktibista feminista erradikala, psikologoa eta komunikatzailea, 1992an Mujeres Creando kolektiboaren sorkuntzan parte hartu zuen. Radio Deseo irratia, La Paz eta El Alto-ko hirietakoa, zuzentzen du. Bere ekintza polemikoengatik, performance art bezala sailkatuak, hainbat aldiz atxilotu izan du Boliviako poliziak. Berak landu dituen gaien artean daude Boliviako konstituzio prozesuaren testuinguruko despatriarkalizazioa eta feminizidioa estatu-delitu gisa.[1][2]

María Galindo
María Galindo Argentina.jpg
Bizitza
Jaiotza La Paz, 1964 (55/56 urte)
Herrialdea  Bolivia
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak psikologoa, aktibista, dibulgatzailea, politikaria, LGBT ekintzailea eta women's rights activist (en) Itzuli
Kidetza Mujeres Creando (en) Itzuli

IbilbideaAldatu

María Galindo 1964an jaio zen La Paz hirian eta ikasten hasi zen 1970ean. 1992an Julieta Paredes eta Mónica Mendozarekin batera sortu zuen Mujeres Creando kolektiboa.[3]

Bere burua lesbianatzat izendatzen du. Militantzia mailan ezkertiar ultra-erradikalekin lotu zen hasieran,[4]

2006an Bolivia Askearen Mugimendu barruan (MBL) Batzar Konstituziorako hautagai bezala aurkeztu zuen, hau ekintza sinboliko eta prozesuari berari eginiko kritika gisa. Testuinguru horretan, Mujeres Creando Mugimenduarekin batera, Estatuaren Konstituzio Politiko Feminista sortu eta argitaratu zuen.[2]

2007ko irailaren 27an Mahmud Ahmadineyadek, Irango presidenteak, Boliviara egin zuen bisitaren ostean, Galindok Unitel telebista katean egin zuen protesta, bertan giza eskubideen urraketaren gaia eta emakumeen zein homosexualen jazarpena eta exekuzioa salatu zituelarik.

2007an, Sonia Sánchez idazle argentinarrarekin batera, Ninguna mujer nace para puta argitaratu zuen. Buenos Airesko Plaza Once-n aurkeztu zuten horretarako Prostituyenteen Plaza izenarekin berrizendatuz, trafiko eta sexu-esplotazioa salatzeko. Urte berean Radio Deseo irratia zuzentzen eta La loca Mañana programa aurkezten hasi zen.[5][6]

2013an No se puede descolonizar sin despatriarcalizar argitaratu zuen. Bertan, patriarkatua dominazio ororen oinarria dela salatu zuen, arrazakeriarena barne.

2017ko martxoan Mujeres Creando-k La Paz hiriko katedralaren aurrean abortuaren despenalizazioaren alde deituriko ekintzetan parte hartu zuen. Urte bereko ekainean, No hay libertad política sin libertad sexual liburua eta horretarako 2015 eta 2016 bitartean, Boliviako presidenteordeak babestutako homofobiari buruzko Legegintzako Batzar Plurinazionalean egindako ikerketa hartu zuen oinarri. Ikerketa Verkami crowdfunding plataformaren laguntzarekin argitaratu zen.[1]

2019ko amaieran Galindok artikulu baten inguruko eztabaida batean parte hartu zuen, non Galindok gogor kritikatu zuen Jeanine Añez, Boliviako presidentea Galindok kritikak jaso ditu ere bai. Adibidez, Pan y Rosas taldeko feministek eta Kuña Mbarete taldeek, batzuetan oso autoritarioa izatea leporatu izan diote eta bere burua Boliviako feminismoaren barneko ahots bakar gisa aintzat hartu izanarena.

ArgitalpenakAldatu

LiburuakAldatu

  • Y si fuésemos una espejo de la otra, por un feminismo no racista (1992)
  • María Galindo . 2005 .Archivo Cordero 1900 - 1961 Turner Edition.
  • María Galindo, Sonia Sánchez . 2007 . Ninguna mujer nace para puta. Lavaca Editoraren edizio ilustratua, 220 pp. ISBN 987-21900-3-8
  • Mujeres Grafiteando (2006), Mujeres Creando-k sortutako graffiti bilduma kolektiboa.
  • María Galindo . 2013 .No se puede Descolonizar sin Despatriarcalizar. ISBN 97899954-2-622-4
  • María Galindo, 2016 Espejito Mágico, Irratirako idatzitako emakumeen erretratu bilduma.
  • No hay libertad política sin libertad sexual (2017)

ZinemaAldatu

  • Serie Acciones (2002); serie hau Reina Sofía Arte Zentroan egon zen ikusgai 2003an Versiones del Sur-en testuinguruan
  • Mamá No me lo Dijo (2004) ; telebista saioak Bolivian emititu zituen kanal irekian. Lan hau filmatzeak Estatuak ofizialki hasitako egintza ilunak egiteko prozesu judiziala izan zuen.
  • Exiliadas del Neoliberalismo (2004); Espainiara migratzen diren Boliviako emakumeei buruzko dokumentala
  • Amazonas, mujeres indomables (2009); Boliviako, Peruko eta Paraguaiko migratzaileek gehienetan bizi diren auzoetan instalatutako gizonezko indarkeriari aurre egiteko Argentinako ekintza talde bati buruzko dokumentala.
  • Virgen Cerro y Virgen Barbie; Principio Potosí erakusketan instalazioaren parte ziren film laburrak
  • 13 Horas de Rebelión (2013); 6 film labur, horietako bat 2014ko Sao Paolo Arte Bienalean 2014ko Mujeres Creando instalazioaren zati nagusia.

ErreferentziakAldatu

Kanpoko estekakAldatu