Paddy Rekalde

euskal idazlea

Paddy Rekalde (Bilbo, 1964ko irailaren 5a) euskal idazlea eta poeta da. 1997an argitaratutako Aizu, Paddy! ipuin-liburuarekin hasi zuen bere ibilbide literarioa. Geroztik, narrazio laburrak (Whiskey koloreko gauak, 1999, Txalaparta), eleberriak (Rebel Mayo Colorao, 2002, Txalaparta; Ragga-ragga dator gaua, 2006, Susa) eta poema-liburuak (Sex abaroa, 2000, Txalaparta; Bilbo dub kronikak, 2004, Susa; Spray, 2011, Susa) idatzi ditu. 2005ean, The Clash: punk, rock'n'roll & reggae matxinada, The Clash taldearen biografia liburua, argitaratu zuen Gaztelupeko Hotsak-en.

Paddy Rekalde

Ahotsa
Bizitza
JaiotzaBilbo1964ko irailaren 5a (59 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakkatedraduna eta idazlea

Literaturaren Zubitegia: 248

Azken urteotan haur eta gazteei zuzendutako literatura jorratu du, Sagarraren misterioa (2016, Elkar), Kartoizko kaja (2016, Elkar) Eta sagarrondoa banintz? (2017, Elkar), Lapatza (Elkar) eta Itsasadarreko kontuak (Elkar) lanekin.

2011. urtean poesiara itzuli zen Spray (Susa) poema-liburuarekin. Argitalpen horretan bildutako poemak baliatuz, Jukebox EkaHitza ikuskizuna prestatu zuen, hainbat DJ eta grafiti-egilerekin elkarlanean. Poesia, musika elektronikoa eta irudiak uztartzen ditu emanaldiak.[1][2]

Idazlanak aldatu

Narrazioak aldatu

Poemak aldatu

Spray
 
Azaleko argazkia: Lander Garro
Audioa
Paddy Rekalde, Spray liburuko Zelan disekzionatu musu luze bat ezpainetan poema irakurtzen.
Datuak
Argitaratze-data2011
GeneroaPoesia
Orrialdeak84
ISBN978-84-92468-27-0

Eleberriak aldatu

  • Rebel Mayo Colorao (2002, Txalaparta)[3]
  • Ragga-ragga dator gaua (2006, Susa)

Biografia liburuak aldatu

Haur eta gazte literatura aldatu

Sagarraren misterioa
 
Marrazkiak: Mikel Santos "Belatz"
Audioa
Paddy Rekalde, Sagarraren misterioa liburuaren pasarte bat irakurtzen.
Datuak
Argitaratze-data2016
IlustratzaileaMikel Santos "Belatz"
BildumaKuku saila
Orrialdeak45
ISBN978-84-9027-550-4
Kartoizko kaja
 
Marrazkiak: Eider Eibar
Audioa
Paddy Rekalde, Kartoizko kaja liburuaren pasarte bat irakurtzen.
Datuak
Argitaratze-data2016
IlustratzaileaEider Eibar
BildumaKuku saila
Orrialdeak41
ISBN978-84-9027-614-3
  • Sagarraren misterioa (2016, Elkar)[4][5]
  • Kartoizko kaja (2016, Elkar)
  • Eta sagarrondoa banintz? (2017, Elkar)[6]
  • Lapatza (2017, Elkar)
  • Itsasadarreko kontuak (2018, Elkar)
  • Errota zaharreko kluba (2021, Elkar)

Erreferentziak aldatu

  1. Azurmendi, Nerea. (2017-08-30). «Paddy Rekalde eta Beatriz Chiviteren poemetan mamituko dira 'Poesia Orduak'» El Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2017-09-20).
  2. Unanue, Maialen. (2017-08-31). «Poesia, musikaz eta irudiz josia» Berria (Noiz kontsultatua: 2017-09-20).
  3. Gorrotxategi, Aritz. (2012-12-13). «Rebel Mayo Colorao» Gaztezulo (Noiz kontsultatua: 2017-09-20).
  4. Mercero, Imanol. (2016-04-24). «Bihotza eta zirrara» Berria (Noiz kontsultatua: 2017-09-20).
  5. «Iruzkinak Sagarraren misterioa. Paddy Rekalde» Behinola aldizkaria ISSN 1575-8168. 35.zkia (2017ko ekaina) 51 orr..
  6. Gaztelumendi, Patxi. (2017-07-15). «Nagusientzako testu eta lanak ondo bereizten ditut publiko gazteagoarentzat diren ipuinetatik» Gara (Noiz kontsultatua: 2017-09-20).

Kanpo estekak aldatu