Edith González

Edith Gonzalez» orritik birbideratua)

Edith González (Mexiko Hiria, 1964ko abenduaren 10a - Huixquilucan, Mexiko 2019ko ekainaren 13a) Mexikoko aktore eta dantzaria izan zen. Televisa, TV Azteca eta Telemundo kateetan produzitu ziren Telenobeletan lan egiteagatik egin zen ospetsua.

Edith González

Bizitza
JaiotzaMexiko Hiria1964ko abenduaren 10a
Herrialdea Mexiko
BizilekuaMexiko Hiria
HeriotzaHuixquilucan (en) Itzuli2019ko ekainaren 13a (54 urte)
Hobiratze lekuaParque Memorial Gayosso (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: obulutegiko minbizia
Hezkuntza
HeziketaNeighborhood Playhouse School of the Theatre (en) Itzuli
Sorbona
Lee Strasberg Antzerki- eta Film-Eskola
Hizkuntzakgaztelania
italiera
frantsesa
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea

IMDB: nm0328132 Allocine: 40742 Allmovie: p139095 TCM: 977611
Twitter: EdithGonzalezMx Find a Grave: 200062365 Edit the value on Wikidata

Bere debuta 1970. urtean egin zuen haur-antzezle bezala Televisa kanalean, Lucía Sombra izeneko telesailetan jarraitu zuen agertzen 1970eko hamarkadan. 1974. urtean zinean debuta egin zuen Canción de Navidad izeneko pelikulan.Bere lehen paper garrantzitsua telesailaren barruan, los ricos también lloran telesailean izan zen. Bere agerpen garrantzitsuenak honetaz gain: Soledad, Risa salvaje, Monte salvaje eta Mundo de fieras izan ziren.

Biografia aldatu

Gonzalezek, Constanza izeneko alaba bat izan zuen (2004ko abuztuaren 17an jaioa). Hasiera batean ez zuen aitaren izena eman nahi izan eta 2008. urte arte bakarrik heztea erabaki zuen. Beranduago, alabaren aita Santiago Creel politikari mexikarra zela aitortu zuen. Christian Bach aktorearekin harreman handia zuen, sexu-eszenen aurka ere agertu zen bere ibilbidean zehar eta bere doble bat eskatzen zuen grabaketa horietarako.

Gaitza eta heriotza aldatu

2016. urtean obulutegiko minbizia atzeman zioten, ebakuntza bat egin ostean gaitza gainditu zuela uste izan zuen berak. 2019. urteko urtarrilean berrerortze bat izan zuelaren zurrumurrua irten zen baina berak hori egia zela ukatu zuen.

2019. urteko ekainaren 13an, Gonzalez gaitzaren ondorioz hil zen. Ekainaren 14an bere gorpua Jorge Negrete antzokira eraman zuten, non omenaldi bat eman zitzaion bere jarraitzaile, familiar eta lagunen artean. Omenaldiaren ostean, bere gorpua Parque Memorial Gayosson lurperatua izan zen.

Kanpo estekak aldatu