Patxi Zubizarreta

euskal idazlea

Patxi Zubizarreta Dorronsoro (Ordizia, Gipuzkoa, 1964ko urtarrilaren 25a) euskal idazle oparoa da. Euskal Filologiako ikasketak egin zituen Gasteizen;[1] egun, bertan bizi da. Helduen Literaturan eta itzulpengintzan lan asko egindakoa den arren, Haur eta Gazte Literaturan argitaratutako lanengatik bereziki ezaguna da.[2] Lau aldiz eskuratu du Haur eta Gazte Literaturaren Euskadi Saria: 1998an, Gizon izandako mutila lanarekin; 2006an Pantaleon badoa liburuarekin; 2010ean Xia Tenzinen bidaia miresgarria lanarekin; eta 2019an Korri, Kuru, korri! lanarekin. Horrez gain, kolaboratzaile lanak ere egin ditu hainbat hedabidetan.

Patxi Zubizarreta

Ahotsa
Bizitza
JaiotzaOrdizia1964ko urtarrilaren 25a (60 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta filologoa
Lantokia(k)Euskal Autonomia Erkidegoa
Jasotako sariak

Inguma: patxi-zubizarreta-dorronsoro Literaturaren Zubitegia: 165

Literatur ibilbidea

aldatu

1990eko hamarkadan, batetik haur eta gazte literaturako idazleak eta bestetik heldu literaturakoak bereizten ziren. Haietako zenbait, Patxi Zubizarreta barne, helduen literaturatik haur eta gazte lteraturaren mundura hurbiltzen hasi ziren, bi arlo horien arteko mugak apurtuta.

Irakasle lanetan ibili ondoren,[3] literatura munduan murgildu zen Ametsetako mutila (Elkar, 1991) lanarekin hasita.[4] Bibliografia luzea osatu du urte horietan guztietan.

Hainbat genero landu ditu Zubizarretak: errealismo fantastikoa, zientzia-fikzioa, bidaia-liburua, umorea, familia, migrazioa, amodioa, kultura-aniztasuna eta herri-literatura, baina gehienbat, ipuinak. Hainbat lanetan maiz jaso ditu tradiziotik etorritako ipuinak, narrazio nagusi batean harilkatuta.

Gaiei dagokienez, bere liburuetan gehien agertu duen gaia immigrazioarena da, bereziki Ipar Afrikaren eta Europaren artekoa: haurrentzako modu ulergarrian azaltzen du, gaiaz erraz eta egokiro jabe daitezen.[5] Haren lan ezagunenen artean da Usoa; liburu-bilduma horren lehen pausoak Berria egunkariko Mantangorri haurrentzako aldizkarian daude.

Itzulpenei dagokionez, haren hainbat lan, euskaraz zein gaztelaniaz idatziak, beste hizkuntza batzuetan argitaratu dira.

Bestalde, idazketarekin erlazionaturiko hainbat ekintzatan ere dihardu, hala nola, prentsarekin kolaboratzaile moduan eta hitzaldi zein errezitaletan parte hartuz. Gainera, musika eta literatura uztartzeko ahalegin handiak egin ditu, hala nola, Hamar mezu eta dei bat, 28 letra eta 7 nota munduari itzulia egiteko, Zikoinaren hegaldia, etab. Hain zuzen, musika, irudiak eta literatura uztartuz, zenbait ikuskizun ere sortu ditu. Besteak beste, Londresen egin zen IBBYren Nazioarteko Kongresuan aurkeztutako Flying over paper/Paperean hegan ikuskizuna, Galtzagorri Elkartearen eta Etxepare Euskal Institutuaren laguntzarekin;[6] edota bi elkarte horiekin Boloniako Haur Liburuaren Nazioarteko Azokan aurkeztutako Ants, horses, elephants (Inurriak, zaldiak, elefanteak).[7] 2001ean Zubizarretak herri askotara eraman zuen Zikoinaren hegaldia literatur ikuskizuna, Afrikako iparraldean jaio, baina Europan bizi diren hainbat idazleren testuekin. Zubizarretak Iñigo Ramirez biolontxelo jotzaileak lagunduta errezitatzen zituen testuak.[8]

Estiloa

aldatu

Zubizarretak darabilen estiloa oso landua da, baita arina ere, irakurlea irakurtzera gonbidatzen duena. Hitzaldietan aipatu[9] duen moduan, hegaztien irudiak behin baino gehiagotan erabili ditu bere liburuetan (zikoinak, enara, kukua...). Horren adibide, Midasen eraztuna edo Usoa, hegan etorritako neskatoa.

Sariak

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Zerrenda:Patxi Zubizarretaren lanak»
Patxi Zubizarreta, Pantaleon badoa liburuaren pasarte bat irakurtzen.
Patxi Zubizarreta, Gizon izandako mutila liburuaren pasarte bat irakurtzen.

Oso luzea eta oparoa da Patxi Zubizarreta idazlearen liburuen zerrenda. Narrazioa, nobela, poesia, Haur eta Gazte literatura, antzerkia... denetarik idatzi du. Hauek dira Haur eta Gazte Literaturan azken urteetan argitara emandako liburuak:

Itzulpengintza

aldatu

Haur literatura unibertsalaren lan klasikoak itzuli ditu Mila gau eta bat gehiago (Alí Baba, Aladin eta Simbad) edo Antoine de Saint-Exupéryren Printze txikia.[13][1]

Erreferentziak

aldatu
  1. a b «NorDaNor | EIZIE» nordanor.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-28).
  2. Ten Books from Basque Literature for Children and Young People. .
  3. www.noticiasdealava.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-28).
  4. Etxepare webgunean
  5. firaeducacion.com (Noiz kontsultatua: 2020-04-28).
  6. «Arrakasta handia izan du "Paperean hegan/ Flying over paper" ikuskizunak» Galtzagorri Elkartea (Noiz kontsultatua: 2020-04-28).
  7. «"Ants, horses, elephants" Boloniako Haur Liburuaren Azokan» Galtzagorri Elkartea (Noiz kontsultatua: 2020-04-28).
  8. «Zubizarreta Dorronsoro, Patxi - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-28).
  9. Berak emandako hitzaldia: «EHUTB - PATXI ZUBIZARRETA» ehutb.ehu.eus (Noiz kontsultatua: 2019-03-13).
  10. «Galtzagorri. Behinola. Iruzkinak» Behinola aldizkaria ISSN 1575-8168. 36.zkia (2017ko abendua) 58 orr..
  11. «Nemo Kapitainaren azken bidaia. Xabier Etxaniz» CLIJ (280): 66..
  12. «¡Corre, Kuru, corre!» CLIJ (283): 13..
  13. «Patxi Zubizarreta - Biografía | ARTIUM - Biblioteca y Centro de Documentación» catalogo.artium.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-28).

Bibliografia

aldatu
  • Arozena, Ainhoa: Barrikadak (Patxi Zubizarreta). - Egan, 2003-3/4, 209-210.

Kanpo estekak

aldatu