Jeff Bezos
Jeffrey Preston Bezos (haurra zela Jorgensen; Albuquerque, AEB, 1964ko urtarrilaren 12a) AEBetako negozio-handiki bat da, komunikabideen, Interneteko negozioen eta astronautika ekimen komertzialaren jabea.[1][2] Bezos Amazonen sortzailea da eta enpresako zuzendari eta nagusi izan zen bat hainbat urtez. 2021eko ekainean 200 mila milioi dolarreko jabetza garbiarekin, munduko pertsonarik aberatsena dela zertifikatu zuen Forbes-en eta Bloombergen Billonarioen Indizearen arabera.
Biografia
aldatuAlbuquerquen jaioa eta Houstonen eta geroago Miamin hazitakoa, Bezosek Princeton Unibertsitatean lizentziatu zen 1986an. Aita biologikoaren deitura aldatu zuen ama, dibortziatu ondoren, berriro ezkondu zenean etorkin kubatar batekin, Miguel Bezosekin, eta horrela du jatorri espainiar eta gaztelarreko abizen hori[3].
Ingenieritza elektrikoan eta informatikan lizentziatua da Bezos. Wall Street-ekin erlazionatutako hainbat arlotan lan egin zuen 1986tik 1994ko hasierara arte. Bezosek Amazon sortu zuen 1994aren amaieran, New York hiritik Seattle-ra aldatu zelarik. Konpainia Interneteko liburu paprezkoen denda gisa hasi zen eta orduz geroztik merkataritza elektronikoko beste produktu eta zerbitzu ugarietara zabaldu da, bideo eta audio streaminga, hodei konputazioa eta adimen artifiziala barne. Gaur egun munduko Interneteko salmenta konpainiarik handiena da, diru-sarreren arabera Interneteko konpainia handiena , eta laguntzaile birtualen [4] eta hodeiko azpiegitura zerbitzuen munduko hornitzaile handiena Amazon Web Services adarraren bidez.
Bezos-ek Blue Origin ere fundatu zuen 2000. urtean, ibilgailu aeroespazialaren fabrikatzailea eta hegaldi azporbitalen zerbitzuen konpainia. Blue Origin-en New Shepard ibilgailua espaziora iritsi zen 2015ean, eta, ondoren, Lurrean berriro lurreratu zen. 2021eko uztailean Bezos igo zen pertsonalki anaia batekin hegaldi azpiorbital propioa egitera. [5] 2013an The Washington Post egunkaria ere erosi zuen 250 milioi dolarren truke. Beste inbertsio asko kudeatzen ditu Bezos Expeditions bere arrisku kapitaleko enpresaren bidez.
Bezos lehen pertsona izan da Forbes aberastasuna indizean centibillionaire , [6] kategoria erdiesten: hau da, ehun bilioi dolar (zentzu amerikarrean, miliarrak alegia) baino gehiagoren jabe den lehen pertsona, 2018an 150 miliar $ -ren jabe zela kalkulatzen zen. Hurrengo urteetan, eta COVID-19 pandemian zehar, are gehiago aberastu da. [7]
2021an, Bezosek Amazoneko zuzendari nagusi kargua utzi zuen eta presidente exekutiboaren rolera igaro zen. Amazonen ordezkoa Andy Jassy izendatu zuren buru, Amazon-en hodei konputazioen dibisioko arduraduna ordura arte, [8] [9]
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Jeff Bezos pronounces his name» The Washington Post.
- ↑ «UPI Almanac for Sunday, Jan. 12, 2020» United Press International.
- ↑ (Gaztelaniaz) «El origen vallisoletano del apellido Bezos, el que tiene el hombre más rico del mundo» ELMUNDO 2021-03-16 (Noiz kontsultatua: 2021-07-22).
- ↑ «Unveiling Business Strategy: Amazon» Analytics Insight.
- ↑ Sheetz, Michael. Blue Origin successfully launches experiments for NASA as Bezos's space company nears first human flights. CNBC.
- ↑ «The centibillionaire club is expanding» The Irish Times.
- ↑ Evelyn, Kenya. «Amazon CEO Jeff Bezos grows fortune by $24bn amid coronavirus pandemic» The Guardian.
- ↑ Weise, Karen. «Jeff Bezos to Step Down as Amazon C.E.O.» The New York Times.
- ↑ Gartenberg, Chaim. «Amazon will have a new CEO as Jeff Bezos transitions to executive chair later this year» The Verge.