Maria Luisa Irizar Zubillaga (Andoain, Gipuzkoa, 1964ko urtarrilaren 29a -) elite mailako iraupen-lasterketetako korrikalari ohia da. Kirolari xumea eta maitagarria izan da, Leitzaran inguruan entrenatzen zuen sarritan, eta jendeak bera korrika ikusterakoan asko animatzen omen zuen urte askoz "At. Urumea" taldean aritutako kirolaria.

Maria Luisa Irizar

Bizitza
JaiotzaAndoain1964ko urtarrilaren 29a (60 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerakatleta
Atletismoa
Errekorrak
Berezitasuna Irizpidea Data M
Marka pertsonalak
Berezitasuna Lekua Data M
 

IAAF: 14261278 Edit the value on Wikidata

Baserria eta kirola aldatu

Nekazaritza eta abeltzaintza oso garrantzitsuak izan dira beretzat eta goi mailako kirola egiten zuen urteetan ere, ez zuen inoiz baserriko lana alde batera utzi, bai Andoaingo baserrian zein Aiakoan. Entrenatzaileak taldeko beste guztiak pisuak altxatzen jartzen zituen artean Maria Luisa etxera bidaltzen zuen bazekielako nahikoa gimnasia egingo zuela baserriko lanarekin.[1] Espainiako selekzioarekin kontzentratzean lagunek "baserritarra" deitzen zioten, bai baserrian egindako lanagatik eta baita giro horretan eraman ohi den bizitza sanoagatik.

Soinketako eskolak aldatu

Gaztetatik hasi zen korrika egiten Andoaingo La Salle ikastetxean. "Zumeatarra" klubeko Bixente Huiziren bitartez ekin zion. Bixentek soinketako eskolak ematen zizkion eta berehala jabetu zen korrika ondo egiten zuela, eta hala, 15 urterekin, berekin hasi zen korrika egiten.

Joko Olinpiarrak eta Munduko Txapelketak aldatu

Nahiz eta paradarik izan olinpiadetan korrika egiteko ezin izan du parterik hartu. 1988ko Seulgo Joko Olinpiarretan Espainiako Federazioak ez zuen jokoetara eraman aurrekontu ezagatik, Espainiako maratoi txapelduna izan arren. Bartzelonako 1992ko jokoetan, berriz, neumonia batek hitzordu hartatik at utzi zuen. Arazo fisikoek beste jokaldi txar bat egin zioten, kasu honetan belauneko tendinitis batek, izan ere hark ez zion utzi Munduko Txapelketara joaten 1986. urtean non 15 km-ko proban parte hartu behar zuen, Lisboan.[2] Dena dela parte hartu ahal izan zuen beste munduko txapelketa anitzetan: 1987koan, adibidez, Erroman; 1987ko Emakumezkoentzako Munduko txapelketa, Monakon; 1989ko Maratoi Munduko Kopa, Milanen; 1989ko Emakumezkoen Munduko Txapelketa 15 km-ko proban, Rio de Janeiron; ...

Palmaresa aldatu

Behobia-Donostia lasterketa aldatu

Atletismo proba honetan gehien irabazi duen emakumezko korrikalaria da Maria Luisa Irizar. Zazpi aldiz izan da lehenengoa helmugaratzen. Bere omenez, 2005. urtean, lasterketako sari bati bere izena ipini zioten proban lehen emakumezko gipuzkoarra suertatzen zenarentzat golardo gisa.[7]

Erreferentziak aldatu

Kanpo loturak aldatu