Rachel Louise Carson (Pittsburgh (Pennsylvania), 1907ko maiatzaren 27a - 1964ko apirilaren 14a) zoologo eta itsas biologo estatubatuarra izan zen.

Rachel Carson

Bizitza
JaiotzaRachel Carson Homestead (en) Itzuli1907ko maiatzaren 27a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaSilver Spring (Maryland)
HeriotzaSilver Spring (Maryland)1964ko apirilaren 14a (56 urte)
Hobiratze lekuaParklawn Memorial Park (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: bularreko minbizia
miokardio infartu akutua
Familia
Ezkontidea(k)ezkongabea
Hezkuntza
HeziketaChatham University (en) Itzuli
(1925 - 1929)
Johns Hopkins Unibertsitatea
(1929 - 1932ko maiatza) Arte-masterra
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakitsas-biologoa, ekintzaile ekologista, zoologoa, saiakeragilea, autorea, kontserbatzailea, saiakeragilea, idazlea eta Barneko salatzailea
Enplegatzailea(k)United States Fish and Wildlife Service (en) Itzuli
Marylandeko Unibertsitatea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
InfluentziakAldo Leopold (en) Itzuli
KidetzaAmeriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia

rachelcarson.org
IMDB: nm1104827 Musicbrainz: 0ecfeecf-cad0-498e-ac55-f815041bcb2c Discogs: 2396451 Find a Grave: 4066 Edit the value on Wikidata

Ibilbidea aldatu

Amak piztu zion naturarekiko maitasuna eta laster hasi zen animaliei buruzko ipuinak idazten.

Zoologian eta genetikan lizentziatua zen Carson; eta idazle izateko asmoz, filologia ikasten hasi zen; baina, naturarekiko zaletasuna gailendu, eta biologiara pasatu zen. Familia-arazoak eta ekonomikoak zirela eta, ezin izan zuen doktoretza egin eta ikerkuntzan jarraitu; eta AEBetako Arrantza eta Basabizitzaren Zerbitzuan hasi zen lanean. Ikerketa-lanak berri­kus­tea eta profesionalei eta publiko orokorrari zuzendutako laburpenak eta testuak idaztea izan zen bere lana. Bere bi zaletasunak elkartu zitzaizkion hala: biologia eta idaztea.

Pestiziden industriaren desinformazioa salatu zuen, kutsadura saltzen zuelako aurrerapenaren izenean. Ondorioz, presio handiak jaso zituen. Hala ere, aurre egin zien eta aldi berean bularreko minbiziari aurre egiten zion. Udaberri isila (1962) argitaratu zuen, eragin handia izan zuena, batez ere Amerikako Estatu Batuetako pestizida politikan. Pestiziden eraginez hildako txorien kantuak faltako ziren udaberri bat iragartzen zuen liburuak eta geroko ingurumenari buruzko pentsamoldea martxan jartzen lagundu zuen.[1]

Berari zor zaio, neurri batean DDTaren eta beste intsektizida, fungizida eta antzeko produktuen kontrolari buruzko legeak sortzea. Haren ikerketek martxan jarri zuten mugimendu filosofiko-politiko garrantzitsu bat, ekologismoa. Ingurumenaren aldeko kontzientzia modernoaren ama dugu.

« Lehen aldiz munduaren historian, gizakia kontaktuan dago produktu kimiko arriskutsuekin (...). Goi-mendietako aintziretako arrainetan, lurpean bizi diren zizareetan, txorien arrautzetan eta gizakiarengan aurkitu dira (...). Amaren esnean azaltzen dira, eta jaiotzear den haurtxoaren ehunetan »
Rachel Carson

Udaberri isila idazten ari zela diagnostikatu zioten bularreko minbiziaren ondorioz hil zen 1964an, 56 urte zituela.

Erreferentziak aldatu

  1. Egoitz, Etxebeste Aduriz. (2023-06-01). «Rachel Carson: Krisi ekologikoaren lehen notak» Elhuyar aldizkaria (Noiz kontsultatua: 2024-04-14).

Kanpo estekak aldatu